ETOR-OSTOAren argitalpen-fondoa, 1971ean sortu zena, gaur egun Euskal Entziklopedia Tematikoaren Corpus handi eta garrantzitsu izatera iritsi da. Eta etengabeko hazkundean aurrera jarraitzen du gai eta lan berriak sartzen eta, oraindik indarrean jarraitzen dutela-eta, gorde diren ekarpenak osatzen eta gaurkotzen. Gai hauek guztiak irudi egokiz eta ugariz jantzita daude.
Corpus hau benetako Entziklopedia Tematiko bat da, mende-aldaketako isla eta testigantza, bai euskal gizartearena bai bertako zibilizazio eta kulturarena.
Zifrek adierazten dute proiektu honen zenbatekoa: 400 idazle, 10.000 orri eta 40.000 irudi. Argitalpen-fondoa formatu handiko 80 liburukitan eta formatu txikiko 100 liburukitan argitaraturik dago.
ETOR-OSTOA argitaletxean kontziente gara Corpus honen garrantziaz, horregatik digitalizatzen eta etengabe sarean sartzen ari gara, hainbat erakundek lagundurik, ETOR CORPUS TEMATIKO DIGITALA izenez deituko duguna taxutzen.