También disponible en Euskera: Klaudio Otaegi olerkaria (1836-1890)
Descatalogado
(Tomado del libro) AITZIN-SOLASA
On Klaudio Otaegi, gizon biotz-ederra, fede aundiko euskal maisua, euskaldun ona, gizon argiya eta lagun prestua, garaikideen omen hitzetan zenaren olerkigintza aurkeztera gatozkizue.
Mila zortzirehun eta hogeitahamaseian, Urriaren 30ean jaio eta bataiatua izan zen Euskal Herriko bihotzean, Gipuzkoako partean dagoen Zegama herriko familia umil batean. Bataio agiriak dioenez, (1) aita Jose Frantzisko Otaegi zegamarra zen bere gurasoak bezalaxe, eta ama Maria Bautista Gainzerain beasaindarra.
Urte honetan Joseph Augustin Chaho atharraztarrak berehala gaztelaniara eta alemanerara itzuli zen Nafarroako bidaia euskaldunen asaldatze garaian (1830-1835) (2) liburua argitaratzen zuen Parisen, hau da, karlisten lehen gerrateari buruzko iritziak eta Zumalakarregiren apologia biltzen duena. Garai beretsutan, alegia, aita-semearen, eta anaia anaiaren kontrako gerla honen urteetan, edota zertxobait geroxeago, jaioak ziren ere beste zenbait euskal idazle eta poeta. Hala, Ramon Artola (1831-1906), Indalezio Bizkarrondo "Bilintx" (1831-1876), Serafin Baroja (1840-1906), Bitoriano Iraola (1841-1919), Marzelino Soroa (1848-1902), eta Jose Manterola (1849-1889), besteak beste, eta bigarren gerratearen ondoren, hots, 1880. urtean Euskal Erria aldizkaria sortuz, Donostiako Eskola, edo Bilintxen belaunaldia dei genezakeena osatu zutenak. Aipatutako guztiak luma gizonak eta laikoak. Horietako bat Klaudio Otaegi dugu.
Mutil gazte zela aditu eta sentitu zuen Arte Ederretarako deja. Lehenik, bere ahots eztiz herriko koruan kantatzen zuen eta musikarako dohainak landuz hamalau urte zituela organista oposizioak irabazi zituen. Bere irakaskintzarako joerak, ordea, jaioterria uztera bultzatu zuen, eta maisu ikasketak egitera Gasteizerajoan zen, hemen lau urte igaro ondoren maisu titulua lortu zuelarik.
Titulu agiria eskuan, beste oposizio bat pasa (1858. urriaren 20an) eta Hondarribiko plaza bereganatu zuen 1859. urtean otsailaren lan, garaiko lau mila erreal soldatarekin, zenbaitetan ordaintzen ez ziotenak artxiboko kexu-agirien lekukotasunaren arabera. Hogeitabi urte zituen, eta orduz geroztik ez zen kostaldeko berri eder honetatik aldendu, urte berean ezkondu zelarik Lucia Richard Grandmontagne Atharratzeko familia noble bateko alabarekin.
Hogeita hamar urtez bere eginkizun nagusiak bi izango dira, besteen artean. Lehena, bere eskolako maisu lana, eta bestea, euskara lantzearena itzulpen eta sorketa lanen bidez. Beraxek kontatzen baitigu nolakoa zen garai hartan, alegia, XIX. mendearen bigarren partean euskararen egoera eskoletan, eta nolako joera hartu zuen honen aurrean. Irakur ditzagun bere hitzak:
Eskola-Maisu bezela dedan egimbidean, ezin liteke egin gauza aundirik euskararen onean, zeren mundu guziak daki obligatuak gaudela erdaraz erakustea eskola aurrai; baina ala ere, aldekoy oni faltatu gabe erakusten dizkiet dotrina euskaraz, baserritarren semeai eta beinere itzik erderaz bere ettxeetan aditzen ez dutenaei; zergatik orrelakoen gurasoak ala nai dute, beren aurrak maiz eskola biraldutzeko modurik ez dutelako, esanaz, beintzat ikasi dezatela Dotrina. Gainera, nola euskal-erriko eskoletan bear da modu berezi bat erdaraz erakuzteko; itzik ezdakitelako geyenak izkuntz onetan, ikaserazten zaye buruz euskal-erdarazko iztegi edo Diccionario batetik, izketan aditzeko bear diran izenik berezienak. Gero erakusten zaye maileztatzen edo deklinatzen eta erabidatzen edo konjugatzen, eta azkenean, aurrik aurreratuenai erdaratik euskarara eta aldrebes izkuntz artan ikasten dutena itzultzen; eta modu onetan erdaraz ikasten duten dembora bereaz obetandutzen dira euskarazko izkuntz ederrean, eskolaMaisuak dituen agintzai, ezertan ere faltatu gabe. Claudio Otaegi. Fuenterrabía 28 de Junio de 1879. (3)
Idatzi honetan bertan Klaudiok esaten digunez, 1863.ean hasia zen euskararen onean zerbait egiten, urte hartantxe itzuli baitzuen Louis Lucien Bonaparteren aginduz Kristauaren Dotrina Zegamako, Azpeitiko eta Irungo hizkeretara.
Baina itzulpen lanon azterketa ez dagokidanez, eta bai bere olerkigintzarena hel akiogun honi eta ikus zer dioten honetaz zenbait kritikari ospetsuk. Egunotan maizegi entzuten ez den Pedro Mourlane Mitxelena irundarrak (4) gaztelaniazko lan batean honela ikusten zuen Klaudio Otaegiren poesigintza, Iturriaga, Elizanburu eta Bilintxena gaingiroki aztertu ondoren:
...Claudio compuso un epitalamio en acróstico con Nere arreba. (5)
Eran versos a la latina amanerados, y con alusiones glaciales a Venus y a las maitagarris.
Una amistad antigua de familia con los Otaeguis, nos ha permitido ver papeles del escritor. Pues bien, no recordamos haber leído una sola canción amorosa del de Cegama.
Algún pariente de los Otaeguis, conocía un zortzico de Claudio Mutilzarra, erótico y muy elegante, según el organista autor de la música.
Por qué se le llama entonces poeta amoroso? Se han extraviado las canciones ligeras que haría para recrear al príncipe en sus soledades de Aezkua o de Amezkua? Creemos que no. Es más fácil emitir que Otaegui, a pesar de lo que se dice, no fué poeta amoroso.
Beraz, gaztaroko amodiozko poemarik idatzi bazuen ere ezagutzen ez ditugunez, eta ezagutzen ez denaz mintzatzea baino ixiltzea egokiago denez, ziurtasun osoz esan dezakeguna hauxe da. Bere poemagintza osoa hamarte batean biltzen dela, hau da, 1880. urtetik 1890. erakoan, alegia, 44 urtekin hasi eta bere heriotze urtera doan horretan. Hala bada, heldutasunaren fruitu eta emaitzatzat jo ditzakegunak direla.Nolakoa zen, bidenabar, euskal poesia XIX. mendearen bigarren parte honetan?
Menderdia iragan eta, 1853. urtean hain zuzen, hasiak ziren Antoine d'Abbadieren babes eta itzalpean Lore Jokoak Urruinan, Concours de Poésie delakoak. Bertan ospatu ziren beste jaien artean irudimenari eta bertsoari eskainitako norlehenka haiek hamar urtez. Zelhabe izan zen saritua 53an, Dussaut 54ean, Elizanburu 55ean, Larralde 56an, etabar...
Gaia aldez aurretik behartua zen, eta lehena hauxe: Herria utzirik Ameriketarako bidea hartzera bultzatuak aurkitzen zirenen tristura eta azken agurra. Honek, hau da, erbesteratze beharrak oso kezkaturik zituen denak, deserrirako bidearen jende anitzen hartzearekin herriak eta baserriak husten baitzihoazen. Gaia, beraz, maiz erabilia izango da, ez bakarrik bertsogintzan, baita ere saiogintzan, antzertian, edota narraziogintzan, gaur ere ezaguna den errefrau hau sortuz, Urrutiko intxaurrak hamalau, bertaratu eta lau.
Sarietan ez zen euskalkirik baztertzen, meritu propioak, hots, literatur balioak soilik neurtzen omen ziren d'Abbadieren aginduz, baina jada lehen norlehenka hartan sortu zen eztabaidarik. Ettxahun Barkoxtarrak, garaiko kobla ontzale famatuenak bidalitako bertsoak, Montebideorat juailiak, ez baitziren gertatu sarituak, eta ondorioz ziri bertso hauek idatzi zituen irabazlea eta epai-mahainaren kontra:
Celhabe Bardoceco apphez arnegata,
Apphecec goure coblac couri eman, eta
Jari içan cira coblarien aita. (6)
Plajiogiletzat salatzen du, beraz, Etxahunek Zelhabe.
Sarituak bakarrik argitaratzen ziren eta baziren asko (adibidez, 1855.ekoan 17 idazlan eta 1856an 16 aurkeztu ziren) plazaratu gabe gelditzen zirenak eta oraino daudenak eta mereziko luketenak harturiko tratua, ahanzturarena, baino hobeagorik. Hain zuzen ere, Intxausperekin batera urte askotan epai-mahaiko izan zen Duvoisin kapitainak Sallaberriri 1868.urtean idatzitako gutun batean (7) zioenez, poesia balioen aldetik ordurarte argitaratutako guztiak baino baliotsuagorik bazen eskuzkiribu bezala moldiztegiratu gabekoen artean.
1864. urtean Lore Jokoak lekuz aldatzen dira. Urruinatik Sarara. Eta hemen egingo dira 1876. urterarte irabazleok izan zirelarik: Larralde, Berjes, Elizanburu, Oxalde, Etxeberri, Doiharzabal, Hergaraya,... urte batera Uxalegi behar zuten saritu Duvoisinen ustez, 1876. urteko gutun batean dioskunaren arabera, Errepublikaren aldeko bere poema baitzen hoberena, baina nola politika gaiak debekatuak ziren d'Abbadieren manuz, saririk ez zitzaiola emanen erabaki zen.
1878. urteko Duvoisinen beste gutun batean azken jaialdietako bertsoen balio eskasa eta ahulezia aztertzerakoan, plazan kantatu behar ziren bertsoak egitera poeta behartua egotean zitekeela kakoa, dio. (8) Gaiari atxiki beharra eta askatasun eza, ez lirateke ahaztu behar ere, gure uste apalez, poemagintza hau epaitzean.
Hala eta guztiz ez dut uste baztertu eta mespretxatu behar direnik Lore Jokoak, zenbaiten iritzi ezkorraren aurka, onuraganiak izan zirelakoan baikaude. Katalunyan bezala hizkuntzaren zabalkunderako, nortasunaren berreskuratzeko eta literatur sorketaren lehen plangintza suposatu baitzuten; ondorioz, poesia hobetu eta narraziogintzaren oinarriak ezarri egin baitziren. Duvoisinek bezala uste baitut bertsorik ederrenak oraindik inprimatu gabe daudela, hala nola 1858. urtekoak, Goyetxe, Etxeberri eta Bernard E. batek ondutakoak, edota Larraldek 1859, 1863, 1864 eta 1865. urtean eginak, ez litzateke, ez bidezko, ez zuzen, pentsatzea Lore Jokoek ez zutela deus intereskorik, ez ederrik sortu. Aipatutakoek eta beste zenbaitek liburuxka batean bilduko balira xorta polita osa lezakete. Noski, oraindik egun Duvoisinen duela mende t'erdiko desio hura betetzeke dugu.
Iparraldeko literatur mugimendu hau hegoaldekoentzat eredugarri bilakatu zen, eta horrela 1879. urtean Duvoisin Campionen aholkulari bezala agertzen zaigu, honek Iruinean antolatu nahi dituenean bere Euskal Festak. Asociación Euskara de Navarra delakoak 1878. urtean argitaratu zuen Revista Euskara, tamalez bizitza laburrekoan, hauxe zuten asmorik inportanteenetakoa bezala, el cultivo de la literatura vascongada, hoy olvidada ó desconocida.
Esan bezala, Campionen aholkulari zen Duvoisinek gaiak askeak ezar zitzan eskatzen zion.
1879.ean agertzen zaigu Klaudio Otaegi, ja bere itzulpenak medio aski ezaguna zena, Lore Jokoetan eratzaile eta parte hartzaile bezala, J. Olano, J. Irastorza, J. Manterola, A. Antia eta R. Artolarekin batera.
1880. urtean irabaziko du bere lehen ohorezko aipamena Justiz deritzayon baserriaren jatorria deitu poemarekin. Laurogeiko hamartean behin eta berriro saritua izango da, hamahiru aldiz, bederen. Bidenabar, azpimarratu nahi nuke betidanik Justizeko istorioak sortu izan duen lilura eta erakartasuna. Azkenetakoa Jesus Mari Mendizabal Hondarribiko Txingudi ikastolan lan egiten duen irakaslearen Ilargia lekuko (Erein, 1989) ipuin bilduman azkenak, Justiz edo argiaren ipuina, delakoak gai beraxe baitu narraziogai.
Klaudio 1881. urtean Irungo Jaietan bertsolari txapelketan epaimahaiko gertatu zen, A. M. Zabala, A. Campion eta J. Manterolarekin batera.
1882.ean Oiartzunen egin zen Mendibururen omenaldian honen oroimenezko bertsoa Aita Sebastian Mendiburu-koren lendabiziko euntean izenekoa udaletxean bertan irakurri zuen.
Eta 1888. urtean Donostiako Antzoki zaharrean urtero bezala abenduaren 26an ospatzen ziren jaialdietan irakurri zuen txalo handiekin Aita Sainduari deitu poema.
Ohar gaitezkeenez hamar urte haietan ezaguna zen Hondarribiko maisua, euskal kulturaren munduan, ez bakarrik itzultzaile gisara, poeta saritu, epai-mahaiko eta Euskal Festen antolatzaile bezala ere bai. Hona hemen hain zuzen, Arturo Campionek Euskal Errian utzi zigun bere erretratoa:
Era D. Claudio de más que mediana estatura, vigoroso, recio de miembros, bastante obeso, de ojos vivos, en los que retozaba cierta jovialidad picaresca, la cual no excluía, sino antes bien se hermanaba, con la expresión bondadosa de su rostro. La sotabarba de pelo, ala moda yankee, subrayaba varonilmente su ancha y colorada cara, comunicábale el aspecto de un marino que, después de hecha la pacotilla y antes que la vejez llegue, se retira á saborear los encantos de la tierra y levanta su vivienda en las mismas orillas oceánicas, como para distraer con ternezas platónicas de miradas y saludos la pasión que los navegantes profesan al mar, émulo del cielo en cuanto á deprimir el ánimo con innumerables nostalgias. (9)
Gizon alaia, atsegina, oroimen eta umore handikoa, bihotz gaztea, istoria xarmantak kontatzen zekiena, lagun artean Marinako jatetxe batean xardinak eta sagardoa bitarteko.
Baina zia dezagun trainerua eta bira solasa Euskal Erria sortu urtera eta honen helburuetara. Aurkezpenean honako egitasmoa zuten egileek, xuxen-xuxen hauxe zioetela:
A recoger y trasmitir los rasgos peculiares de la vida propia de estas siete provincias, que forman lo que podemos llamar la HEPTARQUIA EUSKARA, á dar á conocer su antiquísima lengua, su especial literatura, sus originales cantos y tradiciones, su historia, sus leyes y sus costumbres, reuniendo cuanto de mas interés, inéditos, agotados ya ó poco conocidos de nuestros antiguos y mas distinguidos escritores, y buscando el apoyo de cuanto prestan hoy culto y nombre á las letras bascongadas, para hacer asi de nuestra revista un verdadero Album, un archivo manual de curiosidades del país, se dirijirán todos nuestros esfuerzos. (10)
Zazpi probintzietako literatura, kantuak barne noski, ohiturak, historia etabar luze bat sartzen zen enziklopedia antzeko honen orrialdeetan, eta bertan lehen urtean, Klaudio Otaegiren partaidetza nabarmena izango da, bere bost lan aurki baititzatzegu:
– "Bersolariak Ondarrabian", Euskal Erria, 1880, 1, 111 - 112.
– "Itanasia", (acertijo), Euskal Erria, 1880,1, 192, 212. -"Itz-jostailua", Euskal Erria, 1880,1, 264.
– "Jesus piztua (Traducción de la poesía de 1. Montes de Oca: Jesus resucitado), Euskal Erria, 1, 239-280, eta
– "Odeiak" (Traducción de la poesía de Guillermo de Humboldt: Las Nubes, de la versión castellana hecha por Jaime Clark), Euskal Erria, 1880,1, 169.
A. Campionek K. Otaegiren bertsogintzaren sailkapena taxutzerakoan bost atal ezberdintzen ditu: 1) Poesías Patrióticas, 2) Poesías varias (religiosas, líricas, bucólicas, etc.), 3) Poesías festivas, 4) Fábulas y apólogos, eta 5) Traducciones y versiones. Gure aldetik, azterketa xeheago bat egin ondoren egokiago ikusi dugu zortzi sailetan banatzea. Hona hemen gaien zerrenda eta bakoitzari dagokion bertso kopurua.
GAIA BERTSOAK BERTSOLERROAK
I. Erlijioa I-V (5) 480
II. Euskara eta E. Herria VI-XV(10) 1.237
III. O(roi)menezkoak XVI-XXXII (17) 1.919
IV. Irri eta ziri XXXIII-XLVI (14) 476
V. Ipui eta alegi XLVII-LV (9) 862
VI. Orotarik LXI-LXIX (14) 1.136
VII. Musika letrak LXX-LXXII (3) 33
VIII. Itzulpenak LXXIII-XCIV (22) 1.559
Orotara: 94 poema eta 7.702 bertsolerro
Beraz la ehun poema eta zortzi mila bertsolerro, hauetatik hogeitabi direlarik itzuliak, sail ugariena. Nabari zaio, bada, Klaudio Otaegiri itzulpenerako jaidura hori ere bertsogintzan, eta nola itzulpenerako hautatu idazleek ematen duten olerkariaren idazle gogokoenak nortzuk direnen seinalea, hauekin hasiko gara bere eraginak nondik nora doazen ikustearren.
Fray Luis de León-en bi poema eta Calderón-en beste bi euskaratu zituen. Beraz, Espainiako urre aroko bi idazle ezagun horietaz aparte beste denak mendekideak ditu, hots, XIX.ekoak.
Hona hauen zerrenda: Hartzenbusch, (11) Montes de Oca, (12) Belmonte, (13) Guerrero, (14) Selgas, (15) González, (16) Campoamor, (17) Arolas, (18) López García, (19) Humboldt, (20) Mistral, (21) Navarro Villoslada, (22) Roure, (23) eta beste bi ezezagun.
Bertsoez kanpo jakina da nola Dotrina eta Bibliaren zenbait liburu itzuli zituen, (24) baina aipatzeko dira ere egin zituen prosa profanozkoen beste zenbait. Adibidez, Aranaren Aitor, (24) Aberedari miragarria, (25) eta Ispartergo larrosa (26) leiendak, Truebaren Lamiaren kantua, (27) eta Navarro Villosladaren Gogartea,(28) Itzulpen guzti hauek direla eta, Juaristik Klaudio, traductor euskérico de los literatos fueristas, (29) idazle foruzaleen itzultzaile ofizialtzat joko digu.
Otaegik itzultzeko hautatu zituen poemak eta poetak garaian fama eta ospe handiena zutenak ziren, eta beste euskal olerkari batzuen gogoko ere baziren. Adibidez, Bilintxek Selgas, Campoamor eta Bécquer irakurtzen zituen, oso gogo handiz gainera eta itzuli ere itzuli zituen Serafin Barojak. (30)
Aipatuez aparte beste batzuek ere ezagutzen zituen Otaegik. Esate baterako Quevedo eta Iriarte, hauek Madridera eskatu zituen liburuen zerrendan agertzen baitira. Denak agertzen zaizkigu Marzelino Menéndez Pelayok 1908. urtean argitaratutako lan famatu hartan, alegia, Las cien mejores poesías líricas de la lengua castellana, delakoan.
Roure gazteiztarra aipatu dugunez, mintza gaitezen eta ekar dezagun hona Elias Amézagak deitzen duen Kontsolagabeen Poesia Taldearen aipamena, eta hauek mundua ikusteko duten era apal eta herrikoia. Hona zer dioen:
Consignemos la presencia y palpitación íntima de la Poesía del Desconsuelo. La representación de este grupo, Manteli, Roure, Aretxavala, Perea, Francisca Sarasate, Alejandro Rivero, Iturribarría y otros va a hacerse entender de la mayoría. A dejar el divismo del vate cortesano, a ser humilde, transparente, permeable a la multitud, a inspirarse en temas llanos, en los que hasta entonces no se reparó, la niñez, la vejez, los débiles, la mujer, la paz de lo simple, el encanto de lo sencillo, la triste evocación de un pasado feliz, la esperanza de que vendrán tiempos mejores (31).
Poeta hauek, beraz, ez dira bizi bere zilarrezko dorrean, eta bere gaiak egunorokoak dira, gizaki umil eta apalak, agureak, ahulak, andereak, sinpletasunaren bakea eta xarma, antzinako denbora hobeen oroimena eta etorkizunekoen esperantza.
Baina, nola itzultzen ziren?
Jose Manterolak bere pena eta sentimendua (32) adierazten zuen 1880. urtean, idazle gutxi zelako saiatzen zena atzerriko poetak euskaratzen, (32) uste baitzuten hauek, sorketa eza zela medio beren buruak gutietsiak izango zirela, oharkabe zenbaterainoko zailtasunak dituen itzulpen on batek, eta, beraz, hauek dituzten meritu handiak, batez ere itzul-tzaileak asmatzen duenean bai aukeran eta bai bere lanean. Pozik aurkitzen da, beraz, Klaudio Otaegik bere gaitasun eta do hain ugariak ipinten dituenean poesia itzulpenen zerbitzuan. Hona bere hitzak:
La versión de la oda A la ascensión ha sido para mí objeto de inmensa satisfacción, y es para su autor motivo de legítimo orgullo, pues debe ser considerada desde luego como una de las más notables que se han hecho en lengua euskara, por lo perfectamente que el traductor ha acertado á conservar el tono y el carácter del original, sin separarse en un ápice del texto, y trasladándolo, por el contrario, verso por verso, frase por frase, y hasta casi palabra por palabra, sin que se hayan desmerecido en nada la grandeza y la sobriedad de la preciosa composición de Fray Luis de León. (33)
Maiz gertatzen ohi den bezala ez dira kritikari guztiak ados izaten eta iritzi ezberdinekoa zen Pedro Mourlane Mitxelena irundarra, beste hau idazten baitzuen:
Otaegui erderiza sin continencia esta imagen de Fray Luis. No alcanza con todo, ni una sola de las virtudes prístinas del poeta. No da a un solo verso la voladora cadencia, ni el pie que deja rocío en su huella. (34)
Aitortzen du, halere, noizpehinka asmatzen duela, eta sortu behar den euskal doinuarekin, con el cuño euzkaldun, ondutako bertsoak ere lortzen dituela. Beste itzulpen bati buruzko iritzi kontrajarriak aurkeztuko ditugu ondoren. Roure gasteiztarraren itzulpenaz hauxe zioen Manterolak: Aquella preciosa composición, engendrada por el mas intenso amor á la Euskalerria, ha alcanzado simpático eco en el país, y ha encontrado dentro de él un audaz intérprete que ha intentado, con verdadero éxito, verterla á la lengua bascongada, sin hacerla perder por esto, ni su grandeza, ni su interés, ni sus innumerables bellezas. (35)
Ez du Klaudioren zehaztasunaz iritzi bera Juan Karlos Gerrak. Hala, haur txikia zelarik entzun omen zituen Beotiharko kantak (36) direla eta eskuzkiribu zahar eta ilun bateko bertsoak jasotzen dituenean larrean ipini ordez lanean ezarri duelako, etabar. Rouren testu batean agertzen omen zen tronando los cañones esaldiaren ordez moldiztegian tornando emana baitzen itzulpen hau egin zuelako:
Sutunpak dabiltz jira ta bira
Beleta baino arinago.
Akats, "desliz", irristatze hau salatzen digu historiagile zorrotzak, baina italianoen gisara esan dezakegu beste hura, si non é vero é ben trovato, alegia, irudimenak eraginik haize beletarekin kainoiak gonbaratzea, ez dela, alajaina, ediren makala.
Larramendiren Hiztegi Hirukoitz-aren eragina ere nabarmen agertzen da Otaegiren itzulpenetan. Noizpehinka, han hemenka aurkituko ditugu jesuitaren irudimen eta ahalmen sortzailetik ateratako zenbait hitz. Adibidez: adieragoi (alegoria), alosia (harmonia), arturgi (diamante), bakigozko (zisma), betzistu (infame), biursate (poema), bertiste (esmeralda), bilorruski (pergamino), dierri (nazio), donauslekiro (sakrilegioki), doneti (saindu), estarazia (ironia), gozitz (txiste), itanausi (asmaketa), kemear-muga (atmosfera), lenmen (elementu), marboili (horizonte), hotsedago (tradizio), sutunpa (kainoi), ziadi (ingenio), etabar...
Bi itzulpen elkarren ondoan ezartzea ohar gaitezen bakoitzaren alde on eta eskasiez bezalakorik ez denez gero, har ditzagun F. Mistral-en, Provence-ko herri doinua duen MAGALI poemaren bi itzulpen. Bata Otaegirena, Orixerena bestea.
MAGALI
O Magali, ma tant amado Mete la tésto au fenestroun! Escouto un pau aquesto aubado De tamborin e de vióloun
Es píen d' estello, aperamount L'auro es toumbado Mai lis estello paliran Quand te veiran,
F. Mistral, (1859) (37)
MAGALIREN KANTUA
!Oh, nere biotzeko Magali maitea! Irten zaitez leiora, agertu zaitea Nere danbolin eta txisturen airea Eguna argitu bezin laster aditzea.
Ezin kontaala izar daude zerupean, Aizerik gozoenak lo bete betean; Izarrak, oh Magali! zu ikusitzean Orituko dirade guziak batean.
K. Otaegi (1884) (38)
MAGALI'REN KANTA
Magali zoragarri, adi leiora, entzun ezan nire goiz-kanta; txistu-arratzen kanta.
Zerua izar zegon, enbatak askaturik, izarrak, ordea, i ikusiki, zurbildu eginen.
Orixe (1930) (39)
F. Mistral-en bertso moldea herrikoia da, zortziko nahasi bat, hain xuxen, 9 abab-8a-4b-8c-4c konbinazioaren bitartez sortua. K. Otaegik, aldiz, 13 AAAA, bertso moldean itzultzen du, alegia, laukun haundian, baina molde nagusikoak bezala itxuratu arren zortziko txikiko bertso moldegintzan idatz dezakeguna (7 + 6). Orixek, ordea, hitz lauz ematen digu itzulpena, ikusten dugularik erkaketatik, Otaegi baitan badela poesiagintza borondate eta nahi finko bat, ez badu lortzen, ez baita batere erraza, orijinalak duen arin-mugikortasunik. Ez zaie burutik pasa, ordea, ez Otaegiri ez eta Orixeri euskal kanten tradiziora hurbiltzea kasu honetan eta aurkitzea bertan okzitanerazkoaren ordama, alegia, albadek duten euskal moldea. Jakina den bezala, hauek gure alorrean beste honako bertsomotan idatziak baitaude: 8a, 8a, 10-, 8a. Adibidez honako hau:
Saratsak eijer lilia, Erliak hara lehia, Etxe hortako ttipitto hori Amaren uda lilia. (40)
Bidenabar esan behar da, Martin de Riquer literatur kritikoak dioenez, (41) albadak literatur guztietan aurki ditzakegula. Txinan, Grezian, literatur helenistikoan, Erroman, mundu germanikoan, erdi aroko latinean eta antza denez okzitaniakoaren etorkia liturgian, elizkantetan bilatu beharko litzateke, aleluja eta goizalba, argi urratzeari eskainitako zenbait latinezko kantetan. Bertso moldeak, noski, alde batetik bestera, edota idazletik idazlera alda daitezke, gertatzen ohi den bezala XII. mendeko Guiraut de Bornelh eta Raimbaut de Vaqueirasen poesiagintzan.
Badirudi Otaegiren itzulpenetan, hitz guttitan asko euskarak duen dohaina ez dela betetzen. Lakonismoa, hots, laburtasuna alde batetik, eta, bestetik dotoretasuna baitira, XVIII. mendean Belako zaldunak (42) Senecaren itzulpen baten aitzin-solasean azpimarratzen zituen euskararen birtute bezala.
Itzulpen guztietan bertsolerroek silaba gehiago baitute Otaegirenean edota bertsolerro bat gehiago, adibidez, Fray Luis de León-en lirek. Gaztelaniaz hamaika silabakoak hemezortzira iristen dira batzutan. Hala, honako hamalauko mota ezberdinak aurkitzen ditugu:
13s AAAA-AAAA-AAB-AAB ("Odeiak")
13s ABAB-ABAB-CDC-DCD ("Amalaurduna")
3.18s AABB-CCDD-EEE-BBB ("Calderoni")
4.18s AAAA-BBBB-CCC-DDD ("Kutizia")
Lau soneto mota erabiltzen ditu, bada, Otaegik, nahasten dizkigularik bai laurkunak 'cuartetos', bai hirurkunak 'tercetos' delakoak. Duela gutxi idazten zuen J. L. Davantek sonetoez, (43) erantsirik Patxi Altunak idatzitako beste artikulu bati (44) Frantziako literatur historian aurkitzen zituen hamalauko molde ezberdinak. Noski, Jacopo da Latini notariak erabilitako ereduetatik bat, hau da, ABAB-ABAB-CDC-DCD, badarabil Otaegik, baina Davantek edireiten dituen ereduetatik at gelditzen dira beste guztiak. Egia da ere, neurtitzaren luzerari dagokionez neurtitz klasikoa badugula euskaldunek, alegia, 13 silabakoa (7 + 6) Oxobi berak baitzerabilen Kanbori ondutako bi hamalaukotan; baina, 18 silabakorik? Azpimarragarria da hauetan Otaegi modernisten aitzindari agertzen zaigula, ezen hauengan eta ondoko poesiagintzan sonetoek edireiten dute askatasun gehiago, 20 silabakoak sortzeraino, edota Machadok bezala bi kuartetoak errima, pundu independienteekin osatuz.
Dena den, aitortu behar dugu, egia egiari zor, ez dutela biltzen Otaegiren puntuek, ez Oihenartek, (45) ez eta Lafittek (46) bertso ongi akabatuari eskatzen dizkioten baldintzak eta gaitasunak, eta gehientsuenetan prosa, solas laxoarekin antza gehiegi duela bere bertsoak, erritmoa eta doinuaren kaltetan. Baina, era hau, alegia, prosa antzeko bertsoa oso hedatua zegoen garaiko bertsogileen artean.
Mintza gaitezen orain, laburzki bada ere, sortu zituen poemez.
Erlijioa gaitzat dutenak bost dira. Eta ez da Klaudio, emandako erretratoaren arabera aszetiko edo mistiko horietakoa, jakina. Gonbaratzen badugu bere San Franzisko Jabier'ko Indietako Apostoluari alabantzak (47) izeneko poema Ziruruko Gazteluzar jesuitaren San Franses Xabier Indietako Apostolua Sanziango irían (48) poemaren bertsoekin zegamar hondarribitartua itsas-uhin oihartzun gabea, ahula gelditzen da, postromantiko prosaiko baten bertso pobreak izpiritu zorrotz, kontzeptista eta aberatsaren parean. Beste goi amas batek ukitzen zuen ziburutarra. Halere, noizpehinka izpirituak eta naturak hunkiturik gure poeta, hala nola Guadalupeko Ama Birjinari eskainitako bertsoetan, non arriskuz betetako marilenen bizitza aitatzen digun, ederraskoak lortzen ditu. Ikus:
Mila trapasek setaz ondatu gaitu Arroketan ontzia zatituko zaigu, Arraien bazka laster izan gindezke gu; zure eskutikan, Ama, uzten bagaituzu. (49)
Otaegik idatzitako bertso anitz ofizioak eragindakoak dira, alegia, ofizio on batek, noski, sortutako zirkunstantziazko bertsoak direla esan nahi dugu, anitzetan hauen artean sortzen delarik lirikoa eta hizkuntza ongi menderatzen duenaren juma, artista. Honela, Markinako euskal-pestai diosala, deituan, nabarmentzen da bere-berea duen gaia duela eskuartean, eta aipatuko dizkigu euskara goratzen saiatuak. Larramendi, Erro, Astarloa, Mogeldarrak, Abbadie..., eta oso pozik, alaitsu ikusten da egun horretan, bihotza honela zabaltzen zaiolarik:
Lainu meak urratu ditu eguzkiak; Urrez jantzi difade baso ta mendiak; Intzezko perlaz baratz eder ta zelaiak, Uzta aberatsez masti eta sagardiak.
Egokiago dute txoriak kantatzen; Itur txuloak mur mur geiago egiten; Ardi bildotsak beeka ez dira gelditzen, Ez ta orriak ere pirpirka ixiltzen.
Zeinen politak dauden galai ta neskatxak Jantzirik ain egoki soin txuri berdinak! Iruditzen zaizkigu beltxarga bandadak Aintzirako bagetan arin dabiltzanak. (50)
Ezagutzen da Hondarribiko maisuak erretorika klasikoaren erregelak eta arauak menderatzen dituela. Onomatopeiak, hiperbatonak, metaforak, gonbaraketak, errepikatzeak, exklamazioak, pertsonifikazioak, mitologiaren pertsonaiak, oro erabiltzen ditu erraz, agian bere oparotasun eta errazkeria horretan dituela etsairik nagusienak.
Elkar gaitezen denok napar-euskaldunok, izeneko bertsoe
tan garaiko eta, noski, oraindik gaur egun bizirik dugun kezka, nahikunde eta desiorik handienen zale bezala agertzen zaigu, eta ahalegin horretan bereak eta bi egin zituela ere aitortu beharrean gaude. Baina, baina madarikatua, badirudi asmo eta esperantza argi horiek bazutela goibel eta ilun unerik euskaldunen arteko alderdikeria ikusitakoan. Hona zer zioen:
Nola bilduko dira Euskal-batzarreak, Nor bere badabiltza, Aitorren semeak! Nola gure uztarri gogorra desegin! Nola Euskal-erriren zoriona egin, Baldin ezpadirade bi gizon arkitzen, Istanpatez dutenak berdin pensatutzen!... (51)
Sasiz eta arantzez, oztopoz eta taldekeriez betetako politikaren alorra gaindituz Euskal Erria aldizkariaren inguruan bildu ziren euskalzale amorratu haiek, euskaldunen hizkuntza noranahikotu nahirik eman ziguten exenplu ederrik, eta horietako bat dugu Hondarribiko maisua laurogeiko hamartean.
Euskal Herriaren alde zerbait egin zutenak, edota bere izena goratu zutenen omen eta oroimenezko bertsoak direla sail oparoena, esan dugu. Hamazazpi poema eta 1919 bertsolerro. Hortxe ditugu epikotasunez beterik, Matxin Arzukoren azaina bat, zortziko nagusitan XIV. mendeko Hondarribiko semea, kapitain famatua Alfontso XI.aren menpean, bizi zenaren zertzeladak, nola bost kapitain frantses akabatu zituen, eta
Geroztik ditu Arzuko etxe edo jauregi xuriak bost buru aek arriarmari bere oinean jarriak. (52)
Arestian aipatutako XV. mendeko Beotibarko gerla, Juan de Urbieta hernaniarra eta Miguel de Okendo XVI. mendekoak, Hondarribiko 1638. eko xerkoa, 1812.ean hil zen Mutrikuko kapitain ospetsu Kosme Damian Txurrukaren oroitzari, Bilintx dohakabeari, Ameriketatik etorri zen Umaran jaunari, adiskide bati, erregina maiteari, eta beste askoren artean,
On Luis Luziano Bonaparte, Prinzipe txit argidotar eta jakin tsuari opa dio urtearen sarrera on bat Otaegiko Klaudiok Ondarribian. (53)
Hondarribiko eta Euskal Herriko historiaren lekukotasun hauek euskal literaturaren barnean badute kiderik beste idaz motetan, bai antzerti munduan, historiako dramak lekuko, bai eta narraziogintzan elaberri historikoen bitartez. Denak ahalegin baten adierazpenak ditugu, alegia, ukatu zaizkigun eta, beraz, berreskuratu, geureganatu nahi diren nortasun agiriaren seinaleak, historia berraurkitzearenak, eta herriak berea duen hizkuntzan gainera, ez gaztelaniaz, edo frantsesez, edo latinez, edo beste erderez, euskaraz baizik.
Kezka politikoak ugari izan arren, ez ziren garai haiek, ordea, umore gabekoak. Egun baino alaiagoak, zentzu batean baino gehiagotan ere baziren. umore fresko eta bizia, kasutan ezkor eta garratza ere bai. Hona exenplu bat Itz-Jostailua poeman:
Pozez eta kontentuz, Patxiku zegoan, Aranoko elizai zalako ustean, Baina gizagaixoa! ¡non etzegoan, Txomin para zutela jakin zuenean.
Zer, egia ote da esaten dutena, Kredoa inoiz jakin ez duen gizona Izendatu dutela al au nere lana! Aranoko sakristau egingo duena?
Ez gaitun alperrikan egon esperantzan, Zion emazteari, ainbeste urtetan, Tximinirik gabeko etxetzar orretan Urte askoz ondotxo bizitzeko asmotan!
Maritxo, adi nazan, (baina ixilikan, Kutizia degula ez dezaten esan:) Txapelgile baldin nik ikasi baninan, Bururik gabe danak jaioko zitunan. (54)
Abereen exenpluen bitartez, eta irria sorraraziz jendea aholkatzea du helburu alegiak. Fedro eta Esopok modan jarri zutenez geroztiz Europan barrena literatur mota honek ere izan du gurean jarraitzailerik.
Hor ditugu Mogeldarren lanak, eta hauetarik lehen andere idazlea dugun Bizenta Mogel, hor Eusebio Azkue, hor Oxobi, hor Adema eta beste hainbeste. Historiaren irakaskintza biltzen eta laburtzen ohi da azken finean, eta hona Klaudiok Kanpioni eskeini zion Ipuia-ren bukaera:
Alkartuko bagina, egiaz, betiko. Beste gisa kukuak luke laster joko. (55)
Eta amai dezadan. Ezin onar dezaket Lore-Jokoak direla eta oraingo kritikari batek bertara aurkezten ziren idazleei buruz zioena:
Los poetas que asisten a los juegos florales, denotan necesariamente un status social y cultural muy bajo. Quitando algún médico, los demás son artesanos populares, campesinos o curas rurales. Su formación poética es la resultante de lecturas inconexas de poetas ruralistas de segunda y tercera categoría (el Campoamor más fácil o Gabriel y Galán hacen estragos en la poesía vasca de la época) o bien es nula. (56)
Ez, ez da egia. Aipatu Donostiako Eskolakoa, luma gizon laiko haiek bazuten heziketa sakon bat, eta bazekiten literaturaren nondik norakoa. Beren arteko lehia medio Lore Jokoek, aldizkariek, bai Katalunyan, bai Europako beste erresumatan, eta bai Euskal Herrian kulturaren eta hizkuntzaren pizkundean lehen plangintza berezia eratu zuten, fruitu eta emaitza ederrik sortuz.
Esker dezagun, bada, bihotz-bihotzetik On Klaudio Otaegi, bere ahalmen guztiak -eta handiak ziren-, gogo eta arima osoa ipini zuelako euskara eta euskal literaturaren pizkundearen zerbitzuan, itzulpenak eta olerkigintza medio.
Patri Urkizu
Lezon, 1990. azaroaren 23an
OHARRAK
(1) Esker beroenak Xabier Azurmendi poeta eta ikerle zegamarrari bataio-agiria eskuratzeagatik.
(2) J. A. Chaho, Voyage en Navarre pendant l'insurrection des bosques (1830-1835). A. Bertrand, París, 1836.
(3) N. Alzola, "Euskal-Bibliografia", Otaegi'tar Klaudio", Egan, 1960, XIII, 255.
(4) P. M. Mitxelena, "Los poetas en lengua vasca. La poesía vascongada en el siglo XIX, 1 Congreso de Estudios Vascos, Oinate 1918, Bilbao, 1919, 626. P. M. Mitxelena (Irún 1888-Madrid 1955), literatur kritikaria El Sol aldizkarian 1931. z geroztik, El Escorial (1947-1950) literatur aldizkariaren zuzendaria. Estilista ona, beste lanen artean El discurso de las armas y las letras (1915) obraren egilea.
(5) Ez dut aurkitu.
(6) J. Haritschelhar, L'oeuvre poétique de Pierre Topet-Ettxahun. (Texte-Traduction-Variantes-Notes). Euskera, Bilbo, 1970, 460.
(7) "Je vous signalerai encore les compositions qui ont été envoyées au concours annuel de poésie. Au point de vue poétique plusieurs sont d'un mérite supérieur á tout ce que nous possédions antérieurment, et la plupart son datés d'airs de trés-bon choix" (J. B. Daranatz, "Correspondance du Capitain Duvoisin, RIEV, XIX, ss).
(8 ) J. B. Daranatz, aip. art., XXI, 340.
(9) A. Campion, "Apuntes necrológicos. D. Claudio Otaegui", Euskal Erria, 1890, XXII, 82.
(10) Euskal Egia, Revista vascongada. San Sebastian, Baroja, 1880, n.° 1, 15 de julio.
(11) ik. ohar eranskina, 32 orr.
(12) ik, ohar eranskina,"
(13) ik. ohar eranskina,"
(14) ik. ohar eranskina,"
(15) ik. ohar eranskina,"
(16) ik. ohar eranskina,"
(17) ik. ohar eranskina,"
(18) ik. ohar eranskina,"
(19) ik. ohar eranskina,"
(20) ik. ohar eranskina,"
(21) ik. ohar eranskina,"
(22) ik. ohar eranskina,"
(23) ik. ohar eranskina,"
(24) ik. ohar eranskina,"
(25) ik. ohar eranskina,"
(26) ik. ohar eranskina,"
(27) ik. ohar eranskina,"
(28) ik. ohar eranskina,"
(29) ik. ohar eranskina"
(30) ik. ohar eranskina,"
(27) ik. ohar eranskina,"
(28) ik. ohar eranskina,"
(29) ik. ohar eranskina,"
(30) ik. ohar eranskina,"
(31) E. Amezaga, Euskaldi: Al cruce de tres culturas. Bilbao, 1989, 136.
(32) J. Manterola, Cancionero Basco. Baroja, San Sebastián, 1880, 225.
(33) Idem, 265.
(34) P. Mourlane Mitxelena, aip. art., 627.
(35) Euskal Erria, T. II, 101.
(36) XVI
(37) F. Mistral, Mireio, (1859), Fasquelle, París, 1968, 108.
(38) Euskal Erria, 1884, X, 30.
(39) N. Ormaetxea "Orixe", Mistral'en Mireio. Verdes, Bilbao, 1930, 38.
(40) P. Urkizu, "Albadak, xikitoak eta erran zaharrak", AFJU, VII, 1973, 105, 36-39, bl.
(41) Martin de Riquer, Los trovadores. Historia literaria y Textos. Ariel, Barcelona, 1989, T. 1, 62.
(42) Bibliothèque Nationale de Paris, MS, n.a.f., n."- 20055.
(43) J. L. Davant, "Sonetoaz bi argibide", Euskera, XXXV, 1990, 1, 137-147.
(44) P. Altuna, "Euskal Filologiazkoak, nahas mahas", Euskera, XXXIV, 2,1989,165-187.
(45) A. Oihenart, L'Art Poétique Basque (1665). P. Lafitteren edizioa, Gure Herria, Baiona, 1967.
(46) P. Lafitte, Koblakarien legea. Gure Herria, Baiona, 1935. (47) Euskal Erria, 1887, XVII, 455-459.
(48) P. Lafitte, Euskal Literaturaz. P. Urkizuren edizioa. Erein, Donostia, 1990,124-138.
(49) Euskal Erria, 1887, XVII, 203-205.
(50) Euskal Erria, 1883, IX, 427-429.
(51) Euskal Erria, 1886, XIV, 28-29.
(52) Euskal Erria, 1882, V, 220-223.
(53) N. Alzola, "Otaegui a Bonaparte, esquela de felicitación de Año Nuevo", BRSVAP, 1959, XV, 75.
(54) Euskal Erria, 1880, 1, 264.
(55) Euskal Erria, 1887, XVI, 321-324.
(56) 1. Sarasola, Historia social de la literatura masca. Akal, Madrid 1976,136-137.
OHAR ERANSKINA
11. J. E. Hartzenbusch (1806-1880), akademikoa eta Madrideko Liburutegi Nazionaleko zuzendari. Antzerkigile, elaberrigile, itzultzaile eta poeta erromantikoa.
12. 1. Montes de Oca (1840-1941), Ocios poéticos de Ipandro Acaico (México, 1878) poema liburuaren egilea. 13. G. Belmonte Muller (?).
14. T. Guerrero (1824-c, 1900), Habanan jaioa, idazle oparoa, Ilustración Española y Americana, Blanco y Negro, eta beste aldizkari anitzetan partaidea.
15. J. Selgas (1822-1882), Toreen kantaria, modernisten aitzindaria. Flores y espinas (1883) liburu famatuaren sortzailea. 16. M. González 0.
17. R. Campoamor (1817-1901), artea arteagatikan joerazaleen etsai amorratua, fama handikoak dira bere Doloras (1845) delakoak.
18. J. Arolas (1805-1870), zoraturik akabatu zuen poeta erromantikoa. Odaliska, sultan, pirata eta esklaboz josiak daude bere bertso errazak.
19. B. López García (1840-1870), ezkertiarra, 1867. urtean Poesías deitu liburua plazara zuen.
20. G. de Humboldt (1767-1835), filologo famatua euskaldunen laguna, eta euskara munduan ezagunago egin zuena, Prüfung... der haskische Sprache (1821) delakoarekin.
21. F. Mistral (1830-1914), Mireio (1859) obra ospetsuaren egilea.
22. F. Navarro Villoslada (1818-1895), nafar idazlea, elaberri historikoen egilea. Hauen artean ezagunena Amaya o los vascos en el siglo VIII (1877).
23. J. Roure (+1909), gasteiztar idazlea Madriden hila, batipat ipuina eta kronika landu zituen. Gazetari ezaguna El Liberal, Blanco y Negro, eta ABC aldizkarietan.
24. V. Arana, "Aitor", Revista Euskara, 1882, V, 149-153.
25. Ideen, "El brebaje maravilloso", Euskal Erria, 1882, VII, 408415, 442-449, 471-480, 505-512, 528-537, 566-586.
26. Idem, "Ispastergo larrosa", Euskal Erria, 1881, IV, 57-63, 8592.
27. A. Trueba, "Lamiaren kantua", Revista Euskara, 1880, III, 9396, 158-160, 270-272, 319-320; 1881, IV, 282-285, 310- 3 t3.
28. F. Navarro Villoslada, "Meditación. Gogartea", Euskal Erria,1887, XVI, 289-294.
29. J. Juaristi, El linaje de Aitor, La invención de la tradición vasca. Taurus, Madrid, 1987, 207.
30. S. Baroja, Bertsoak, Pudente, Tormesko Lazarotxoa, Kontuak. P. Urkizuren edizioa. Txertoa, Donostia, 1988.
ON KLAUDIO OTAEGI BONAPARTE PRINTZEAREN EZKONTZ ANAIA. ZENBAIT BERRI
Zegamako garai haietako Ezkontz-liburuak honela dio:
"En la villa de Zegama a ocho de Enero de mil ochocientos treinta y uno, en la Iglesia parroquial de S. Martín con la asistencia de mí, el Rector, velaron y oyeron la misa nupcial José Francisco Otaegui y María Bautista Ganzaraín y por la verdad firmo" .
José Domingo Berasategui.
Jose Franzisko Otaegi zegamarra genduen, Maria Bautista aldiz beasaindarra, zoritxarrez Eliz agirietan heren jaiotetxeak ez dira aipatzen.
Ala ta guztiz "Relaciones de propiedad en general 233ean" Zegamako Udaletxeko artxiboan ikusi daitekenez, Jose Frantzisko Otaegi, Klaudioren aita, 1842ean Zegamako Arangoiti etxean bizi zen eta ezpai gabe gure olerkaria bertan jaioa dugu.
1826ean Jose Franziskoren anai Jose Maria Otaegi, Maria Bautistaren ahizpa Joseparekin ezkondu zen eta Zegama bertan jarri ziren bizitzen.
Hauek ere sendi ederra hazi zuten gure herrian, 1826tik aurrera.
Jose Franzisko eta Maria Bautistaren seme-alabak hauek izan ziren.
Otsailaren Zan 1834an, bataio paperetan Joana Franziska Otaegiren izena bilatu ahal izan dut. Lehen haurra beraz neskatxa izan zuten.
1836ko Urriaren hiruan beste haur bat jaio zen Otaegitarren etxean, Klaudio, urtetan zehar Zegamako organista, Hondarribiko maisu eta Euskadiko idazle trebez at, Bonaparte Printzearen laguntzailerik ospetsuenetako eta Bonaparte beraren ezkontz anaia izango zena.
Gai hontaz gero mintzatuko gara.
Klaudio jaio baino hamalau hilabete aurretik, Zegaman bertan, karlista guzietan ezagunena zen Tomas Zumalakarregi hil zen azken hitz hauek esanaz: "Andrea eta bi alaba uzten ditut eta ohorea".
Klaudio jaio zenean oraindik, gudate gorrian zegoen Euskalerria.
1839ko Martxoaren 3an, Pedro Jose Otaegi jaio zen sendiko hirugarren haurra.
Sei hilabete geroago Bergarako Besarkada bide zela, karlisten gudatea bukatu zen. Pake honen egileak Espartero, Beltzen ordez eta karlisten aldetik Maroto, izan ziren.
Abuztuaren 29a euskaldun abertzaleontzat benetan egun beltza.
1841ko Martxoaren 3an Maria Bautista Otaegi Ganzarain jaio zen, haurrari amaren izena eman zioten.
1844ko Otsailaren 8an Kasimiro Otaegi Ganzarain jaio zen. 1848ko Maiatzaren 25ean Doroteo Otaegi Ganzarain azaltzen da Bataio-paperetan.
Hau dugu zegamatar ospetsu honen sendia.
Hamalau urtetan gure zegamatar argiak bere jaioterriko organistatza lortu zun lehiaketa baten ondoren.
Ez dago esan beharrik ere Eleizako korua bere gain izango zuela.
Langintza hau lau urtetara utzi zuen.
Etzan gure gizona jaiotako lurrean usteltzekoa.
Gizartean zerbait izan nahi zuen mutilak.
Hemezortzi urte bete eta laister (1854) Gasteizera dijoa eta han maisutza ikasten du. Garai hontan sendi txiro bateko umearentzat amets haundia noski.
Ez ote zun bere baitan Euskalerriko kultur maila jasotzeko ametsa iadanik?
1850ko estadistiken arauera, Gipuzkoan 100dik 10 ziren bakarrik idazten eta irakurtzen zekitenak. Gipuzkoatik landa nahiz Espanian nahiz Frantzian irakurlegoaren kopuruak etzun alde handirik.
Nola nahi ere 22 urte zituela, Hondarribian dakusgu maisutzan. Kargu hau ere lehiaketan irabazi zuen.
On Klaudiok eginiko lan danen zuzenbidea berak utzi zigun idatzirik. Badirudi bere bizitzaz arduratuko giñanoi lana erreztu nahi zigula.
Zerrenda hau Gipuzkoako Aldundiko Artxiboan aurki dezake interes daukanak.
"7163/3024/El Sr. Claudio Otaegui y sus trabajos en favor del vascuence.
"...euskal-erriaren elkarte eta onerako, erabaki det ondoren eskribatzea, nik euskal-izkuntzaren onean egin ditudan lanik larrienaen berria emango duan kondaira.
1863-garren urtean asi nintzan euskararen onean zerbait egiten. Urte artan itzuli nuan euskarara Luis Luciano Bonaparte, Principe jaunaren agintzaz, Cristauaren Dotriña, Zegamako, Hernaniko, Azpeitiko eta Irungo izkeran, eta biraldu nizkion, euskararen onean egin ditudan lanik geyenak biraldu izan dizkiodan bezela.
1864-garrenean euskeratu nuan Guipuzkoako izkera ederrera, San Juanen Evangelioa, Aita Scioren irizpen guziakin, Diputazio jeneralak moldatu zuan jostagudarako.
1865-an juan nintzan Villafrankara eta eskribatu nuan Dotriña ango izkera moduan eta biraldu nion Príncipe Jaunari, beste erri askotako izkeraren berriak emanaz.
1866 garrengo urtean lagundu nion Principe Jaun oni berari, Aezkoa, Salazar, Ronkal, eta Nafarroko beste ibar askotara, aetako euskara ikastera: an egin ziran lan aundiak geroztik publikatuak izandu dira batzuek bere kostura. Bidaje artan bildu ziran liburu eta eskuzkribatu asko, eta utzi giñuzen enkargatuak beste lan asko. Ala oek egin bear zituztenakin, nola paraje aetako beste askorekin egin giñuzen ezagueraen medioz, izandu nintzan dembora askoren buruan oen eta Principe jaunaren bitartekoa, izandu ziran duda guziak erabakitzeko, guziai eskribatuaz. Urte onetan eskribatu nuan Dotriña Tolosan, ango izkeran, eta urte onetan bertan juan nintzan Nafarrora, Basaburua chikiko ibarrera, eta ikasi nuan zortzi erri aetako izkera Principe jaunak esanta, oni jakinerazteko muga artan zuten diferenzia Gipuzkoako euskerak eta Nafarroakoak; eta lan onezaz gañera biraldu nizkion erri batzuetan arkitu nituan Dotriñak.
1867-garrenean eskribatu nitúan Principe jaunarentzat Zegamako izkeran, San Marcosen Evangelioa, Salomonen Kantuen Kanta, eta geroztik au bera Gipuzkoako izkera izkirazkoan; Ruthen liburua, Jonas-ena, eta Juanen Apokalipsis.=Urte onetan eman nion eskatu ziran laguntza guzia D. Juan María Eguren jaunari, euskal-erdarazko Iztegui edo Diccionarioa deritzayon liburuchoa eskribatzeko.
1868-an eskribatu nituan karta edo eskutitz asko alde guzietara, lan oen guzien bidez Principe jaunak zituan dudak erabakitzeko.
1869-gar engo urtean egon nintzan illa betez Done Juanen, Principe jaunaren ondoan: ekar erazi giñuzen zazpi euskaldun, Nafarroko beste aimbeste ibarretatik, eta egin giñuzen lan asko ibar aetako euskara eskribatzen eta ikasten. Urte onen bukaeran eta ondorengoaren asieran ikuserazo nituan lau berezinde edo artikulu "Magisterio vascongado" zeritzayon papel batean, zeña eskribatzen genduan eskola-Maisu batzuek Donostiako urian. Lendabizikoaren izena zan "Antigüedad y origen del vascuence". Bigarrenarena, "Clasificación de los dialectos del vascuence"; Irugarrenaren izena zan, "Dificultades de la comprensón del vascuence".
1870-garrengo urtean egon giñan San Pierre d'Yruben, inguru aetako euskara ikasten eta an egin nion eraskitza edo berboa Zegamako izkeTan. Urte artan biraldu nizkion Nafarroan enkargatuta utzi giñuzen lanak, eta batez ere Aezkoako, Salazarko eta Ronkalgo euskaran eskribatuta, San Marcosen Evanjelioa.
1871-garrenean izandu nintzan Nafarroan, Izagaondoko ibarrean ner neronez jakitera ibar artako amairu erritan bizi ziradenak euskeraz edo erdaraz geyago itz egiten zuten; bada Principe jaunak esaten ziran eskutitzean, ala konbeni zala oso seguro jakiteko nola ipiñi ibar hura, bere mapa edo ziazalde euskarazkoan, bada nigan zeukala bere esperanza guzia. Ikusirik guchienak mintzatzen zirala euskaraz, gaztegatu nion ala, ango izkuntzari zegokion berriak emanaz.
1872-an eta 73-an eman nizkion Don Miguel Rodriguez Ferreri nere echean, euskalerriari, Principe Jaunari, eta euskalizkuntzari zegokien berri asko eta asko, eta oen bidez eskribatu zuan "Los vascongados" deritzayon liburu hura.
1874-garrengo urtean itzuli nituan euskarara Diputacio jeneralak Guipuzkoatarrai zuzendu zizkien itzak, gure arteko gerraren medioz.
1875-garrenean, gure Errege Alfonso XII-garrenak lau euskalerriai zuzendu zizkienak. Eta 1877-an Provintzi onetako Batzarre Bakarrak artu zuan oroitzakin egin zan zirkularra ere biurtu nuan euskarara, eta izandu zan biraldua ausarki erri guzietara, Batzarreak ala agindu zualako. Urte oetan eman nizkion Principe jaunari euskararen gañean noizik beiñ eskatutzen ziran berriak; bada gizon jakintsu eta langille aundi onek bere gaiñ artu zuan lana aiñ aundia izanik ezer etzaigu miretsi bear neri eskatzen ziran galdeaz, erriren batzuetan itz egiten dan euskararen gañean. Eta gaurdaño eskribatzen didan karta edo eskutitz guzietan aditzera ematen dit, zeñen atsegiñ aundia izaten duen euskararen onean egiten diran lanaen berria ematen diodan bakoitzean.
Igaz lagundu nion piskabat, au da, chit guchi, D. José Manterola jaunari, zeren trebe da egiteko hura eta askoz geyago euskararen onari dagokion guzian; eta aurten euskeratu diot euskarara lau liburu edo Kondairacho, D. Antonio Trueba jaunaren liburu batetik. Eta nere adiskide onak esan didanez ikusiko dira berak eskribatuko duan urrengo liburuan. Oetako bat biraldu diot Elizondoko festak egiñ arazten dituan Elkargoari, naiz ez jakiñ ote dituen lan onek jostaguda artan parte artutzeko bear diran kondizioak, ustez ez det asko galduko, zeren iruditzen zait izango dirala beste lan -antolamendu- asko onek baño onkai geyago dituztenak.=Eskola-Maisu bezela dedan eginbidea, ezin liteke egiñ gauza aundirik euskararen onean, zeren mundu guziak daki obligatuak gaudela erdaraz erakustea eskola aurrai; baña ala ere, aldekoy oni faltatu gabe erakusten dizkiet dotriña euskaraz, baserritarren semeai eta beñere itzik erdaraz bere echeetan aditzen ez dutenaei; zergatik orrelakoen gurasoak ala nai dute, beren aurrak maiz eskola biraldutzeko modurik ez dutelako, esanaz, beintzat ikasi dezatela Dotriña. Gañera, nola euskal-erriko eskoletan bear dan modu berezi bat erdaraz erakuzteko; itzik ezdakitelako geyenak izkuntz onetan, ikaserazten zaye buruz euskal-erderazko iztegi edo Diccionario batetik, izketan aditzeko bear diran izenik berezienak. Gero erakusten zaye mailleztatzen edo deklinatzen eta erabidatzen edo konjugatzen, eta azkenean, aurrik aurreratuenai erdaratik euskarara eta aldrebes izkuntz artan ikasten dutena itzultzen; eta modu onetan erdaraz ikasten duten dembora bereaz obetandutzen dira euskarazko izkuntz ederrean, eskola-Maisuak dituan agintzai ezertan ere faltatu gabe.=Claudio Otaegui. Fuenterrabia 28 de Junio de 1879".
NOLAKOA GENUEN ON KLAUDIO
Arturo Kanpionek zioenez: "On Klaudio gorputzez aundikotea zan, indartsua, gorputz atalez sendoa, nahiko gizena, begi bizietan irri zantzu bat zeramakin ala ta guztiz, arpegitik ontasun sakon bat zerion".
"Masaila inguruetako bizarrak, yankee modakoak, arpegi zabal eta biziari gizatasun nabari bat azpimarratzen zioten. Bazirudin itsasoa uztekoan bere zergauzak artu eta zahartzaroa baño lehen, arbasoen lurretara datorren itsasgizona, azken urteak atseginez itsas hertzean dastatzeko asmoz."
Eta geroago: "Menditarra zen. Aritzen, garo eta artaldeen lurrekoa. Naparroaren mugan jaioa zen."
"Guraso arrunten seme, gaztetatik artea eta pakea maitatu zitun".
"Bere abots ederrez jendea txunditu ohi zun herriko jaietan eta musika ain gogozko zitzaiolarik, 14 urtekin jaioterriko organistatza irabazi zun lehiaketa baten ondorioz".
"Bonaparte Printzearekin ibili zaneko xelebrekeriren batzuek ere konta ohi zizkigun noizbeinka lagunartean".
"Printzeak, ala zion bein, Iruina ondoko Atarrabian bildu omen zitun ainbat apaiz euskera gauzetan jakintsu bezala ikusiak. Milaka galdera egin zizkien honek, zearo nekatuak utzi zitun elizgizon gizarajoak. Ala omen zion apaiz batek: "Zori onean etzian hau osaba (Napoleon) bezala gerla egiten hasi: Jaungoikoa ere eramango bai zian aurretik".
"Beste batez Printzeak Salazarko euskalkia aztertzen ziardun. Jaurierriko apaizak, neskatxei ematen zien katekesia entzutera konbiratu zun Bonaparte".
Neskatxek dotrinako galderei erantzun ala, Printzeak herriko euskalkien datoak hartzen zizkien.
Apaizak iñuxentzi osoz hau esan omen zion Printzeari belarrira. "Ogei urtean, bakar bat ere ez da erori seigarrenean".
Euskal Erria 1890-XVIII
Hara nola ikusi zun Klaudioren bizitza Juan Ignazio Urangak, garai haietako olerkari sonatu bat zen.
Fuero zarraren landarearen
Sustraietatik sortua,
Jaun onek zuen euskerarentzat
Naitasun egiazkua;
ama euskera gozoagatik
Zeukan biotza sustua,
Zeñek kantatu bear bezela
Bere lan baliosua?
Euskal Erria 1890-XVIII
Mikel Antonio Ibarrak eskeini zion kantua.
Txit aita ona, maisu jakiña
Euskera-zale uts utsa,
Nola gelditu geran dakizu
Iguzu zure laguntza.
Irichi zazu Jaunagandikan,
Euskera au zabaltzeko:
Ta esaiozu: "Gu arnik gabe
Ez gerala ongi biziko".
Euskal Erria 1890-XVIII.
Ikus puntu hauek ausnartu ta gero goazen aurrera.
ON KLAUDIOREN POLITIKA
Nahiz Zumalakarregi hil eta handik hemezortzi hilabetetara, eta gainera Zegaman jaio, etzan karlista izan gure On Klaudio, naiz eta gertakizun hau sinistekoa ez izan.
Fuero zale hau nola etzan karlista izan?
Ez dakigu zehatz oraindik, gai hau ez bait dugu aztertu.
Santa Kruz apaizak karlisten hirugarren gudatea hasi zuenean, hogei ta hamazazpi urte beteak zeuzkan Hondarribiako Maisuak.
Hondarribian gudate hontan zerbait berezia gertatu zen. Hondarribiako herria, danok dakigun bezala, Gipuzkoarren adar batetan dago, esateko Gipuzkoatik kanpora bezala. Gudate latz hartan, ez karlistekin ez liberalekin etzun Herri honek bere burua lotu nahi izan.
Pake zale horietako bat On Klaudio izan ote? Litekena,
Gehiago oraindik, liberal usaia dario gure zegamatarrari.
Karlisten gudate ostean, Maria Kristina erregina Donostian udara egiten hasi zen. Euskaldun denok dakigu Donostia eta Erreginaren arteko har-emana.
Bertso hauek eskaini zizkion Maria Kristinari Euskal Errian, 1887, XVII.
Galaz jantzirik arkitzen dira
Euskal-erriko mendiak.
Apaindurikan erri, etxe ta
Emengo bazter guziak.
Diradelako leialtadezko
Lur ontara etorriak.
Gure erregiña maitea eta
Bere aur zoragarriak.
Badirudi Muñagorriren joera ba zuela gure zegamatar jatorrak, "Pakea eta Lege Zaharrak" edo antzeko irteeraren bat.
Badirudi aurrez ikusi zituztela nahiz Hondarribiak eta nahiz bertako maisu zegamarrak gudate harren odoljario, gorroto eta zorigaitzak.
Litekena da Otaegik, Donostiako liberal euskaldun taldeekin izan zituen har-eman kulturalen bitartez liberal usaia hartzea.
KRISTAU SUTSUA
On Klaudioren sentipenen testigutzat, bere olerkiak irakurtzea baño zer oberik?
Bizitza arrokeri eta zurikeririk gabeko kristau batena du eta sinismena ere halakoa.
Seme batek aita bezala maitatu zuen Jaungoikoa.
Jaungoikoaren mugarik eza kanta zigun "S. Agustin" olerkian. Euskal Erria, 1888, XIX.
Agustin hondartza batetan ari omen zen Jaungoikoaren haunditasunetaz pentsa eta pentsa, mugagabetasunik bitxien hura uler ezinik.
Umetxo bat ikusi zuen ontzitxoaz hondartzako zulo bat bete ezinik.
-Aurra, zertan ari hain.
-Itsasoko urak zulo hotan sartu nahi nituzke.
-Ez al dakik hori ezinezkoa dala?
-Ez al dakizu Jangoikoa ere zure buru horretan sartzeko haundiegia dala?
Haurra kolpean izkuta omen zen aingeruren bat izaki. Olerkari bihotz haundikoak honez gero uler ahal izango zuen Jaungoikoaren mugarik eza eta edertasuna.
Beste zenbaiten artean ba du Guadalupeko Amari Eginiko olerki bat.
Zeru ta lurrak baño askoz lenagotik
Jainkoaren Amatzat zeunden autaturik.
Denbora berez ez da izandu denik,
Ama eta Birjina zu beste andrerik.
Euskal Erria, 1887-XVIII.
Lehen esanera noa: Andre Mariren ederra ere ikusia izango du honez gero Zegamak sortu zuen olerkari maitagarriak.
On Klaudiotaz bukatzera noan saiakera labur hau ez nuke amaitu nahi gertakizun bat oso osorik gipuzkoarra dena aipatu gabe, On Klaudioren azken olerki honekin lotura du gainera gaiak.
Eleizak Andre Mariren "garbitasuna" dogmatzat aitortu baino askotzaz lehenago, Gipuzkoako Biltzar Nagusietan partaide izango ziran herri ordezkariek, zin egin behar izaten zuten Egi hau, oraindik dogma etzena, herriaren ordezkari izan nahi bazuten.
On Klaudiok Andre Mari hagitz maitatu zuen. Kristautasunak haren animatik iturri hotzetik ur gardenak bezala zerion.
Egiaz On Klaudio euskaldun eta fededun izan zen.
Xabier Azurmendi
Hernani 3-III-1991.
volver arriba