También disponible en Euskera: Orixe Mendeurrena (1888-1988)
Precio: 12 € Comprar
Paulo Iztueta Armendariz
(Tomado del libro). Gerrateondoko belaunaldi berriak, bere lehioak Europako aire berrietara ireki zituen 1960koak bereziki, parentesi artean jarri zuen Orixek eta beronen eskolak ordezkatzen zuen eredu linguistiko nahiz ideologikoa. Euskal eskuina eta ezkerra elkarren buruzki talka egiten hasiak zeudeneko unean joan zitzaigun, 1961ean hain zuzen. Harez gero, la hiru hamarkada joan dira, tartean beste belaunaldi berri bat sortu delarik. Bitartean, modernitatea mila kolorez jantzia etorri den epealdi honetan Orixe bezalako kontserbadore batek ahalbide gutxi bait zeuzkan arrakastarik izan zezan euskal irakurlego handiaren baitan, zokoratuegi eduki ote duguneko irudipena ezin kenduz ibili gaituzu. Zokoratua, aldez ezagutu ere ezagutzen ez dutelako, bereziki azken belaunaldikoek, eta aldez, euskararen batasuna zela eta, Orixe klasikoarekin batera Orixe idazlea ere ondo lurperatuta geratu zelako. Bizi-legea, nonbait!
Mendeurrenaren ospaketak parada ezin hopea ekarri digu, haren ekarria osorik eskura genezan eta, honela, haren nortasun literario nahiz intelektualaz ohartuago izan gintezen. Euskaltzaindiak, hil-urrean, Orixe. Omenaldi (1965) lan-bilduma kaleratu zuen, batipat Orixe gizona eta idazlea aztertuz. Lan horiek garaiko azter-moduaren arabera landuak baldin badaude ere, aitortu behar da, gaur egun ere, hango artikulu gehienek baliozkoak izanez segitzen dutela. Ez da ahaztu behar idazlea bera eta beronen obra oso hurbiletik ezagutu zutenak ditu gula horko lankideak. Hurbiltasunak intzentsuka iharduteko arriskua berekin baldin badu ere, urruntasunak ez dituen abantailak ere baditu, handienak biok izaki: hots, lekukotzaren berotasuna eta zuzeneko ezagutzaren freskotasuna.
Orixe bere mendeurrenean aztertu duen ikertzaile-taldea, aurkibideko izenetan ikus dezakezunez, la osoki berria duzu. Lankide gehienak, bestalde, Fakultate desberdinetan diharduten akademikoak dira, ofizioz linguistak, literatoak, filosofoak, soziologoak eta, direnak. Orixe polifazetikoak harrotu gabe utzitako zoko gutxi bait da giza zientzien sailean, haren pentsamendua bere osotasunean aztertu nahi izan da saioaldi akademiko hauetan. Azterketa-bilduma hau irekitzean, irakurlea ohartuko da Orixe bat baino gehiago daudela: Orixe pentsalaria, Orixe literatoa, Orixe itzultzailea eta Orixe hizkuntzalaria. Eta, agian, gehiago ere bai.
Alorrean uztarik ez bait da lurrik gabe, adimenean ere ez da emaitzarik norberaren bizitza eta gizarte-eraginik gabe. Orobat, Orixeren sorkuntza ere ulergaitz gertatuko litzateke, baldin koordenada biografiko eta historikoak kontuan hartuko ez balira. Puntu hauetaz diharduten lehen bi atalak kokapen-eginkizun hori betetzera datoz, hain zuzen.
Bilduma honetan datozen lan batzu jadanik argitaraturik daude beste argitalpen batzuetan. Hala ere, egokitzat jo dugu guztiak bilduma berean kokatzea, batez ere bi arrazoi hauengatik: batetik, lanok haren mendeurrenaren inguruan burutuak izan direlako maila akademikoan eta, bestetik, hari buruzko ikuspegi osoagoa eskaintzen delako. Ez zen lekuz kanpo egongo, ezta ere, bilduma honetan sartzea Orixe. Omenaldi liburukoak.
Baina ideia hori gogoeta huts izan bait da, aurkezpen hau bukatu aurretik, jarraiko aholku hau eman gabe bederen ez genuke utzi nahi irakurlea: alegia, IV. tomo hau irakurtzean, 1965eko bilduma ere irakur dezala. Ordukoak eta oraingoak osatu, miatu eta konparatu ondoren, zeuk ikusiko duzu Orixez nolako iruditua egiten duzun.
volver arriba