También disponible en Euskera: Euskal Literatura
Descatalogado
(Tomado del libro). LENENGOAREN ITZALA.-Gurdi bultzatuak igi edo zirkin dagian bezela, tokitik tokira aldatuz, era berean erti edo arte arloan ere, gizon jakintsu naiz talle bizkor batek saka egin ezkero, saka orren oldea amaitu arte beintzat, aurrera doa azkarki edo geldiro. Gure elertian bazan joan mendearen azkenunetik naikoa neurriz zetorren saka ezkutu baten eragiña.
Baita nabari zan berriztu nai bizia ere. Munduko literatura guztietan, noizik-beinka, agertu oi dana noski: betiko zer batek gogaiteragin oi digu, ta luzaroko egoera berdiñak aldatzea eskatu oi du. Leendiko gora-naiak, ots, abertzaletasunak, leena aldatu nai zuen zerbait; udako euri gozatsu ostean, lurra toki berezietan mamor egon oi da onto ta zizak ernetzeko: berdintsu zegoen, antza, euskal lurra ere literatura barrutian. Eta or agertu zitzaizkigun sortze maillako ibilli, igiera, mogimentu ta oldar berriak. Ez, garai artako literatur egoeraz etzeuden asko naitara, ta beste zerbait opa zuten lengoaren ordez. Gure gizaldiaren lenengotik -Arana-Goiri, Azkue, Txomin Agirre'gandik asita- zebillen olako arras berri gurea. Nai ori, egia, gutxi-asko mugatua zetorren, zertan zegoen zearo jakin gabe.
Aurreko gizaldiko kezka zebillen orain'dik ikaraz ainbat idazle ta olerkariren gogo-muiñetan: il-agiñik geunkan euskera; jausia, arras itoka gure erria ere. Biak zeuden gu guztion eskuaren eta bizi-arrasaren bearrean. Ondo zekusan eder-lana, obeto egi trinkoa gure izkuntzari ezarria: auxe zan orduko kezkaren erpiña. Egia billatu, egia zabal-azi. Egia ta ederra, ta «ona», Orixe'k zionez. Iru ta-sun oiekin euskal literatura, bertsoz ta itz askatuan, dotoretu, duindu, indar-erazi: ortan saiatuak ditugu, bereziki, lenengo gizaldi erdiko gizaseme guren aiek.
XIX'garren mendean, gurean ere, erromantizismoak bota zizkigun bere erroak, sustraiak; «Euskal-Erria»-n, «Euskalzale»-n, «Ibaizabal» -en idazten zutenak, ia geienak, baiña K. Etxegarai Gipuzkoa'n eta Arrese-Beitia Bizkaia'n batik bat, kutsu orrek jota adierazi zizkiguten beren pentsamentu, oldozkun eta gogaiak. Jazo oi danez, alere, argi dizditsu ta utsal orren galtzarrean ñirñir zebiltzan argi-ar pitin ixillago batzuk ere, egiaren billaketa etengabean. Etxekoa utzi gabe, jo zuten auek atzerrira ere, gogai ta eder billa. Erle antzo zebiltzan, an ta or eztigaia zurgatuz etxeko aberaska edertu nairik (Lauaxeta); onek, erromantiku sena alboraturik, euskal-sen barrutik atera nai du euskal-gunik bikaiñena (Lizardi); ark, azaletiko apaindura geiegiak zapuzturik, ideia, gogapen eta bulko giarrez jantzi nai digo euskal literatura (Orixe); auen ingurukoak, azkenez, askotxo alegia, guztien indar eta ekiñez (praxis) bitxi sorgiñekin eder-azi nai izan ziguten euskal elertiaren soiña.
Idazle ta olerkari auek etziran joan, lendik ere enana ta gaur berriz dasaguna, bazter urrutietara alako barne-ikara ta bururakizun jori eske. Ruben Darío, adibidez, Paris'era joaten ornen zan Musaen argi billa; «aragi ta ezurrezkoen billa» sarri, berak idatzi zuenez. Gure klasikuak -aipatu ditugun iruraketa auen biran dantzatu ziran guztiak etziran olako itxasoan ezkotu; ortara barik ere ba-dute, ta izan zuten, naikoa eder-gai.
BARRU-BILLA Garai artako euskal literatura etzan izan, ez, 1929'tik 1936'rakoa, ain zuzen, su-pestetako dirdir-txirringa, edo-ta itxas-uiñak gain dakarren apar zuriaren pareko. Azala eder, datare, ba'zuten ere, barnera jo naiez lerrenak zegizten, bakoitzak bere kontzientzia beatu ta auznartuz. Aro artako euskal idazleak ba-zekian nundik zebillen eta nora zijoan: euskoitxasoan murgil, kresal azpiko ondarreraiño eldu nai zuen igarika. Talde kementsuak lanar¡ loturik, alkarren leian, alkarri eupaka, ezertariko bekaitz, espa ta txibizkeri gabe. Alkarri egiñiko kritikak ere beti izan oi ziran baikorrak. Xede batez bait zebiltzen; bakoitzak izate barruan daramazkigun doai ta trebetasunai, Euskalerriaren onerako alegia, atakak iriki ta, urtegiko ur-jauzia lur legorrari legez, euskal jendeari parrastaka eskeiñi dcai cien ekarri beroa.
Etzitun, berriz esan, kanpotiko lillurak itsuazi; barnera, euskal arimara jo zuten zuzenki. Ba-zan giroa ere, Abando'ko arranoak utzitakoa, makur eta zorigaitz askoren artean ere itzali ezáña. Lizardi'k ederto bi aapaldi auetan:
«Il-zaarki, bizi dugun gizona! Egunoro herpiz lurpean dagona! Bezat onets aren izena, aberriz ta mintzoz gu yantziarena.
Aren argibidez ni yabetu enegan bazala norbait atxilotu. Ordun, yetxi nazu lezera; nork gere muñean dugun itzalera».
Barne-itzalean daramagu bakoitzak geure gogo zarra. Eta euskal idazleak, ementxe aurkituriko ezkutuz sorgindurik, amets-bideak zear, poetak batez ere, nolako lana osatu ziguten! So ezker-eskubi. Aietxek bai eder ikusten Euskalerria, zauri ta nekez zanpatua sarri! Baiña denak, mataza trinko egiñik, gaizkatu nai zuten. Naimen sendoa, ostera, palanka gotor izan! Ezbear izugarri batek, egia, ziplo utzi zuen aien oldarra. Labur: barrura nai au duzu aldikada bateko bereizgarririk bikaiñena. Eta onurakorrena. Barneko amas oldea ateko egiari soka. Gizonak beti uzten du zerbait dagian kondairan, baiña egiazko gizona ez billatu gero bere barneko itzai-osiñean baizik. Gizonak, euskaldunak, burutu lezazke une bateko gauza ederra; betikoa, ala ere, betiko gizona billa zazu barnean; iñoiz ere iltzen ez dana, nonbait.
Eta barne-zelaiz gabiltzalarik, erriak mendez mende luzaazi dizkigun kutsu ta arnasak ere, errezago idoroten. Modu orretan iritxi oi gara gauzak arrunt bezain errez adierazteko bidetik ibiltera. Arruntean, egunerokoan duzu gure arima: arrunta duzu arima geienik, noizbeinka egazkada biziak ba'ditu ere. Bizitza bera, zer ote? Literatura guztietan, kontixu, gauzak arin ta errez adierazteko eran idatzi ta nabari jarri dituztenak, ez ote dira idazleetan eredu-maixu? Orkestako eres-maratilla zaratatsuak orobat beti darama melodi errez baten doiñu berezgarria; doiñu orixe baita ots-bil guzdaren ardatz eta erdi-une; orren biran dantzatzen orkesta zaratatsu guztia.
IRAULTZA.-Arira biurtuz, idazle bakoitzak du bere izakera, besteengandik bereizten duena. Esan dugunez, naikoa ziran aipatu garai artakoak, eta denak batera jotzen ziguten beren lan-griña sutsuan. «Guda-aurrean iñolako kemena zuten euskal-idazleak», dio Zaitegi'k. Denak asmo berberak gartuta lan zegiten. Adimen-iraultza osatu naia noski; aurreko gizaldikoen eta orduko askoren adimenak garbitu ta pentsakera berri baten ildoan sar-azi. Eta ondoren, pentsakera berrituz, idazkera ere berritu. Au egin zuen orduko talde -elite- autatu ark, guda aurreko azken urteetan batez ere.
Orduko olerkariei buruz Zaitegi'k ederki: «Orain arte euskerak izan ditun olerkari garaienak eta bikaiñenak -Lauaxeta, Lizardi, Loramendi, Etxeberria, Zaitegi, Jauregi, «ta oiekin batera Orixe, Tapia-Perurena, Jakakortajarena, Loidi, Erkiaga, Gaztelu, Onaindia, Enbeita, Zugazti, Arozena, Labaien, Pagadizabal, Urkidi, Ametzaga, Arrizubieta»- Aitzol'en baranoan loratu ziran, nonbait. Alegia,1930'g. urtetik 1936'g. urterarte». Jarraian eragin bero baten zituak gogorazten dizkigu. Ogetamar bat urte erein azia gorakari erre ezezik, loratze zabalean ageri zan: abandotarraren ikasle zintzoak ez zeuden lo. «Iruzpalau ez beste -dio Zaitegi'k- ez giñan iñongo alderdiko, euskaldun eta euskaltzale baizik. Ori bai euskaldun bakarbakarrik. Españi ta Parantze'ko politika goraberak etzuten guregan oyartzunik arki al izan. Gure etxea maite genun. Españi'ko agintariak askatasun-apur bat eman ziguten-eta, orren babesean ari giñan eten gabe. Aldi artan, erle-mulko ugariaren antzera, gau ta egun katazkan aleginka ari giñan euskeraren alde».
Elburu batek bildu ta irtdartzen ginduan denok; «euskera orraztu, apaindu ta txukunean olerkiak eusko-gogoz egin». Or gure asmo ta ekiñaren jomuga; or gure auzia, euskal erriaren auzia, gure izkuntza gaizkatu; ez zedilla betikoz illik lurpera jetxi. «Ortarako, ahapaldi berri ta zar-berrituetan, edontzi txanbeliñetan iduri, gure edari zarberria euskaldunei eskeiñi genien» (Euzko-Gogoa, 1950, ilbeltza, I'go zenbakia, 5 orr.).
Gisa ortako gora-nai ta berritu bearrak, baiña, atx eta zinkuriñak, eztabaidak errez sortzen. Orduan ere bai, gaur, biar eta beti bezela. Mugaz bestekaldetik, gaur ere, ez al dabiltza askorik aldatu gabe leengo bide zarrez? Etzan urratu nai aspaldi danetiko gurdiaren ibilli pausutsua. Lizardi'k idatzi zuen zerbait bide berri orren kontrakoen aurka. Irakur bere «Itz-lauz».
Mogimentu orren sustatzaille izan zan Aitzol'ek berak ere aurreregi zoaztela, uste zigun, orduko idazle ta olerkariak. Lizardi'ren olerki batzuk -«Biotzean min dut», «Ondar gorri», Baso-itzal», «Arrats gorri» ta olakoak- egazkada betean egiñak dira, nekez garaitzekoak, Orixe'ren esanez. Beste batzuk, berriz, era errikoiagoan osotu zituen, «Sagasti», «Etxeko kea» ta abar, antxiña bateko tankerari jarraituz:
«Aidean, eder usoa, mendi-mendian, pagoa... Etxe gaingorriak emana kea dun ederragoa».
Eta Aitzol'ek, bere goranai bizian ere, clako bertsuak gurago. Zaitegi'k, ordea, Lizardi'ren eskolakoak, onela mugatzen clerki berriaren urratsak: «Ederra nabaitu ta azaltzeko bide bakar ori onartu bear ote dugu euskel-olerkariok? Nik ori ez uste. Erri-olerkien bide medar eta bakar ori zabalagotu ta ugariagotu bear dugu noraezean, oraingo erri berrien artean bizirik iraun nai ba'dugu, beintzat. Euzkadi'k bere kera zaitu lezake, naiz ta bide bakar ori ez onartu. Egia esan: kera ori zarrena dugu gure artean. Bide zarrak berritu bear ditugu, nonbait, baita berriak asmatu ta urratu ere. Egamotzik ez dugu opa. Nork bere bideari lotu; ta gogoz, asmoz, yakitez euskalduna izaki, euskeraren onerako izango da beraren ekarria» (Idem, II orr.).
AITZOL'EN AROA.-Auxe da bolara artako piztu ta jantzi-nai gartsua. Nun-naitik sortzen ziran idazle bipillak. Ba-zan nun idatzi ere. Bizkaia'n: «Euzkadi», «Jel», «Aberri», «JaungoikoZale», «Jesus'en Biotzaren Deya», «Euskera», «Euzkerea», «Ekin», «Karmen'go Argia», «Euzko», «Lan-Deya», «Jagi, jagi», «Hermes», «Arrati'ko Deya», «Bizkaitarra», «Eguna» ta ainbat orri txiki; Araba'n: «Arabarra», «Gure Mixiolaria», «Idearium»; Naparroa'n: «La Voz de Nabarra», «Zeruko Argia», «Amayur», «Irugarrengo Prantziskotarra»; Gipuzkoa'n: «Argia», «Riev», « Gipuzkoarra», «Txistu», «Euskalerriaren Alde», «Euskal Esnalea», «Euskal-Erria», «El Día», «Igande Orria», ta abar; mugaz andik: «Eskualduna», «Eskualdun Ona», «Gure Herria»...
Emen -gaurkoz beintzat- idazle aien bizitza ta lanetatik, arlo luze-zabala baita, gaingiroko begitu ariña besterik egin ezinda, une artako zertxobait bakarrik jakin-erazi al izango dugu. Sarri samar, azal-apainketan ibili ondokoz, maixuki bezela epaitu oi ditugu garai artako idazleak, baita beurok ezarritako eragiña ere. Jokabide esku-itsiarena noski. Lan sakon egiazkoa osatu nai duenak, orraitio, or ditu lekuko eder bezela, orduko euskal idazle trebe aien lanak eguneroko ta aldizkarietan barraiaturik. Irakur bitza lan ortan murgildu nai duenak, eta mesede ikaragarria egingo dio euskal literaturari; alderantziz, sator izango beti, or-emen joka, baiña funtsezko lanik iñoiz egiteke.
Auxe dugu Aitzol'en belaunaldia. Gudu aurreko zazpi bat urtean, berak batez ere, sustatu, bizkor-azi ta aurrera eraman zigun orduko gora-naiezko mogimentu guztia, «El Día», «Euzkadi» egunerokoak eta «Yakintza» aldizkariaren bitartez. Aren inguruan babestu giñan ainbat eta ainbat idazle ta euskaltzale. Merezi du, beraz, tolosarrak dalako aroaren erregetza.
volver arriba