También disponible en Euskera: Urte politikoari begira
Precio: 14 € Comprar
Irakurleak eskuartean duen liburu hontan Xabier Barandiaranek, astez aste, BERRIA egunkarian Zorroztarri sailean eta, azken urtean, ARGIA astekarian idatzitako artikuluak biltzen dira. BERRIAko idatzietan izaera ezberdineko textu eta artikuluak topatu daitezke; idazterako garaian egutegi politikoan garrantzia hartu izan duten gaietan erreparatu du egileak.
Halere, gehienetan Euskal Herriko auzi politikoan ezarri du begirada. Deustuko Unibertsitatean soziologiako irakaskuntza lanean ohikoak dituen gaien inguruan aritu da soziologiako irakaslea. Astez aste argitara eman dituen artikuluez gain, sarrera moduan, artikulu guztien atariko bat aurkezten du Xabier Barandiaranek.
Atariko horretan bi gai nagusiren inguruko hausnarketa egin du; alde batetik globalizazioaren prozesuak herrigintzaren eta politikaren izaeran duen eraginari buruzkoa eta bestetik, transizio politikoaz geroztik Euskal Autonomia Erkideko errealitate politikoaren argazki laburra. Bi alde ezberdin dituen atariko hausnarketa honen helburua irakurlea artikulu guzti horien oinarriko irizpideetara gerturatzea izan da artikuluen kokapena eta ulermena erraztu asmoz.
Igilea
Xabier Barandiaran Irastorza Ataunen jaio zen 1969an eta bertan bizi da. 1994an Soziologiako ikasketak amaitu zituen Deustuko Unibertsitatean eta, urte berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Departamentuak emaniko doktoradutza aurreko beka bat bitarteko, «Gaztetxoek erakundeekiko dituzten jarrerak» izenburua daraman ikerketa lanarekin 2.000 urtean doktoratu egin zen Deustuko Unibertsitatean kalifikaziorik altuenarekin.
1997tik 1998ra CONFEBASKen egin zuen lan eta orduz geroztik Deustuko Unibertsitatean diahardu Donostiako Campuseko Giza Zientzietako Fakultatean, Komunikazioko eta Enpresako espezialitateetan, «Soziologia» eta «Iritzi Publikoa» asignaturak irakasten.
Une hontan, Granduondoko eta Formazio Jarraituko Institutuko kooordinatzaile lanetan ari da Donostiako Campusean.
2000. urtean Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Euskal Gizartearen Egoera saria jaso zuen «Gazteak eta Politika» ikerketa lanagatik. Xabier Barandiaranek, urte hauetan ikerketa lan ugaritan eta argitalpen ezberdinetan parte hartu du bakarka eta lankidetzan; bereziki gizarte eta politika alorrak jorratu ditu.
Politika gaiekiko erakutsi duen ardura eta kezkaren lekuko da aspaldidanik komunikabide ezberdinetan (bereziki Euskadi Irratian, Argian eta Berrian) errealitate politikoaren azterketan buruturiko kolaborazio lana.
Urte politikoari begira (2004) liburua, 2001. urtean argitara emaniko «Gazteak eta Politika» lanari jarraipena ematera dator.
volver arriba