Saltar navegación
» Euskara

Publicaciones

Euskal literaturaren
Antologia historikoa

Autores:

    S.Onaindia

También disponible en Euskera: Euskal literaturaren

Características

  • Encuadernación Rústica - 208 páginas (17 x 24 cm)
  • Fecha de publicación: 2009
  • Fotografías: 500
volver arriba

Sinopsis

Nere AURKEZPENA

Ituritk hitan norbaitek eskatuta egin izan ditut neure idazlanak eta liburuak. Au be ez da orretatik kanpo geratzen dana: sarri eskatu izan dauste idazteko neure bizitzako goraberak, gudarien kapellau izan nintzanekoak batez be. Eta nik takean potean adierazo dot eskabidea niretzat agindua dala.

Iru zati daukaz liburu onek. Onela: a) Praille, ni karmeldar, eleiz-gizon nazalako; b) Gudarien kapellau, burruka zelaian bait nintzan gudariakaz, eta z) Idazle, hizitza guztia euskal idazletzan emon dodalako.

I. Lekaide naz, eleiz-gizon, Kristoren ordezko. Gaur ba dira, ez gitxi be, gure artean be kristau erakundeen kaltez lan dagienak. Euskalerriak Kristori jarraitu izan dautso antxiñako denporetatik, ez gero azpi-langilleek diñoenez azken-gizaldietatik. Ez, kristautasuna etzan berandu sartu Euskalerrian. Azter egizuz astitsu, jakitumak egin dabenex, eleiz kondairak eta erri istoriak, eta bestera esango dozue, naizta Paul deunak diñoanez «gizaki gaizto ta lilluratzailleak gero ta okerrago jarraitu». Ik ekin, azpi ta gaiñ, itxasertzeko aitz-ebagian uin setatia lez, etenbako joan.

Giza-izatearen eragiña ikasten ibillia naz ni luzaro, beronen griña, joera ta kezkaz jabetu nairik. Eta ikusi dot, neska-mutillak, gaztetan urduri, noraezean ibilliak ba dira be, laster zentzatzen dirala eta Jainko orren utsa ezin jasanik, zeru-lurren Egillearengana biurtzen, gizasemeak eta erriak ain zuzen be. Or Errusia, aspaldiko urteetan ango erriari Jainko-zantzua ta zentzuna ito-erazten alegiñak egiñarren, orain diñoenez metaka dituzu Kristoren jarrailleak. Or lekuko Tatiana Goritchéva’ren «Nosotros, soviéticos conversos».

Ni eleiz-gizona naz eta emetixik, Larrako komentutik, urte asko erre dodaz gure erriaren kristau espiritua sendotu ta alaitzen. Zuk, irakurle, ez dozu «euskaldun fededun» entzun nai, bear bada. Ez dozu ori bide zuzenez ibiltea, zeure erri geienaren aurka zoazeta. Munduak fede ta erriketa auzian itxas-olatuen goraberak izan ditu, eta izango be bai; beraz, gaur otz, eta biar bero.

II. Gudarien Kapellau. 1936’an guda gordiñez esitu ginduezan. Eta eusko gazteak, agintarien esanez eta barruak eskatuta, mandira jo eben, zemaiturik egoan Aberria babesten. Ni be guda-oiñera joan nintzan gudarien arima-zain.

Ez neban fusillik erabilli, ez neban tirorik bota, baiña gudarien alboan egon nintzan Intxortan, Bizkargin, Solluben, Artxandan... Bilbo galtzean, Laredon, Santoñako espetxean; 30 urteko kartze laz zigortua izan nintzan, millaka ta millaka eusko gudarien antzera.

Ez genduan iñor zapaldu, ez giñan besteren gose: geurea zaindu ta jagoten ibilli gintzazan bakar-bakarrik, mendian eta kalean. Ainbat geutar jausi ziran, ainbat gudari, agintari ta erritar jausi ziran fusillatuak: eurakaz nintzan ni, neure egitekoa beterik.

III. Idazle, liburuak. Etxeko aldizkarietan (Karmel, 1951 eta Olerti, 1959) eta kanpokoetan eundaka artikuluak ditut; 86 bat liburu argitaratu ditut, batzuk jatorrak., orijinalak (Gure Bertsola­riak, Jolasketa, Larrea eta Karmeldarrak, Goiznabar, Euskal Literatura (7 tomu), Euskal Elertia, Lamiñak, Santa Teresa, Arana Goiri’tar Sabin, olerkari, Euskaldunak eta osasuna, Nere baserria (poema), Gernika etaa.

Eta itzulpen eta bilduma oneik: Milla euskal olerki eder, Olerkiak (Arrese-Beitia), Goizale (Kempis), Iru poema (R. Tagore), Eguneroko Meza, Onbidea ta. Egoitzak (Santa Teresa), Enbeita oleskaria, Bergili’ren Idazlanak osorik, Gure Urretxindorra, Eskutitzak, Euskerazko 100 maite-olerki onenak, 25 Antzerki labur, Jainko Antzerkia (Dante), Odisea (Homero), Olerki guztiak (Lauaxeta), Faust (Goethe), Ipuiñak (Pio Baroxa).

Argitaratzeko: Begoña’ko Ama, Iparragirre, Euskalduna bere zaarrean, Kontu kontari, Izlapurra (Lord Byron), Odak eta Epodoak (Horazio)...

Eskerrik asko arnasaz, eskuz naiz diruz lagun izan jatazan guztiai.

Larrea, 1988-VI-15 Aita Onaindia

volver arriba

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003

Este sitio Web cumple con los estándares xhtml y css definidos por el W3C.

Validar esta página como XHTML 1.0 Transitional. Validar el CSS usado en esta página.