Euskeran ere aukera duzu: Euskaldunak
Deskatalogatua
Erakusketa-Omenaldia Joxemiel Barandiarani
EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA TURISMO SAILBURUA Joseba Arregik
Herri batek ezin du bere izaganaldia ezagutu gabe, bere izaera defendatu eta etorkizuneko bidea urrats sendoez egin.
Gure iraganaldirik urrunena jendeari ezagutzera emateko ahaleginean kokatu behar da Joxemiel Barandiaran etnografo ospetsuaren lana. Gizon hau, Euskal Herriko pertsonarik maitagarrienetako bat izateaz gain, lur honetan gorde diren aztarna zaharrenak nahiz euskal herriaren iturburuak eta bertako ohiturak aztertzen aitzindari izan da.
Hori dela eta, aurten bere jaiotza mendeurrena ospatzen dugulako, "cure lehen urratsak. 1990 Odisea en el pasado" izeneko erakusketa antolatu da. Honekin batera dijoan katalogoan adierazten da Erakusketa horren filosofia eta edukia zein den. Euskal Historiaurrearen alderdiak ikuspuntu zientifiko batetik aztertzeaz gain, gaur egunaren eta iraganaldiaren arteko topaketa unkigarri bat izan nahi du aipaturiko Erakusketak. Guzti hau, iraganaldiaren eta etorkizunaren arteko zubi den Joxemiel Barandiarani esker.
itzuli gora