Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Euskal literaturaren
Antologia historikoa

Egileak:

    S.Onaindia

Hitzaurrea

Santi Onaindiaren intentzioan antologia-lan honen xedea zen euskal literaturaren historian erreferentzia esanguratsuak izan zitezkeenak antologia xume eta ibilbide labur batean elkartzea.

Antologiak soslaia izan behar zuen, prosalari eta olerkari desberdinena, aro desberdinena, euskalki desberdinena, gai desberdinena eta gizarte-maila desberdinena.

Erakusgai hau ilustrazio literario moduko bat duzu; ez bilatu, ordea, aipatzen diren idazleen lanik adierazgarrienak. Argi-printzak dira, pertsonak, lekuak, gaiak, estetikak eta hizkerak oroitarazteko indarra dutenak.

Aipatu baldintzez gain, ezin dugu zalantzan jarri begikoenek eta balio espiritualtzat errebindikatu nahi liratekeenek hartu digutela aurrea, nahitaezko hautaketa egiterakoan.

Dudan jarri ezin den bezala, irakurle bakoitzak bere idazle gustukoenen hutsunea sumatzeaz gain, hautatu ditugun testuen bestelako balioespen bat egingo duela, espazioak mugaturiko hautaketa honetan. Gainera, kontuan hartu behar da lan honek baduela itxiera-data bat, 1978. urte aldera jar daitekeena.

Eranskin batean jarri dugu Onaindiaren aurkezpena, Oroi-Txinpartak. Egia dana, maita (Larrea, 1988) lanean berari buruz egiten duena.

Idazleen aurkezpen laburretan eta sarrera batzuetan, euskara eguneratu eta egokitu egin dugu, hau da, egilearen Euskal Elertia, Milla Euskal Olerki eder eta Euskal Literatura lanetan argitaraturikoak. Eta azken bi lan bikain hauetara jo beharko dute antologia honen irakurleek, dagokien kokamena hartu nahi izanez gero.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003