Prezioa: 90 € Erosi
IBAIAK ETA HARANAK 3. ale honetan Ura, ibaia eta nekazal inguruneak, industriguneak eta hiriguneak idazlana, lehen alea bezalaxe, Euskal Herriko atlantiar alderdiaz ari da, bereziki Bizkaia hartzen badu ere. Lehen alea, aldiz, Gipuzkoa lurraldeaz ari zen bereziki.
Hemen zehazki, Bizkaiari buruzko lanez aparte, Ibaia eta Harana, Ur Kudeaketa, Ur sendagarriak, Burdinbideak, Sare Urbanoa eta Industria, beste lan batzuek ere azaltzen dira atlantiar isurialdean oro har, nahiz eta bereziki Gipuzkoako kasu konkretu tipikoren bat aztertu, baina Bizkaira hedagarri dena; hauxe da Flora eta Landaretzaz ari dena eta Ibaia Ekosistemari buruzkoa.
Ibaietako Abifauna Euskal Herrian atala ere atlantiar isurialdeaz ari da, hauetan, erdialdeko ibilguari buruzko habitat bereizgarririk ezean, goi ibilgua eta estuarioa aztertzen dira soilki, Araba eta Nafarroan aztertzeko utziz erdialdeko eta bebe ibilguak.
Gipuzkoako hiru haran nagusiek, Oria-Urola- Deba, ale honetan daukate beren atala. Bizkaitar haranak bi ataletan abordatzen dira: bata Ibaizabal-Nerbioi hartzen duena, eta bestea, Oiz-Bizkargi banalerroak ezartzen duen sistema hidrogafikoaz ari dena.
Ibaiaren energi baliapideak errota eta zentrale hidroelektrikoekin aztertzen dira, hala nola, errota (eihera) Bizkaian zentratu hada ere, Gipuzkoan zentratzen den baliapide hidroelektrikoa.
Nekazal arazoari buruzko atalean Baserria lurralde antolatzaile gaia aztertzen da, baina nola populaketa eredu hau eta Euskal Herriko atlantiar eremua bat datozenez muga horretara biltzen da. Sagardoa eta Txakolina, atlantiar isurialdeko bi produktu adierazgarri hauek ere badute honetan ataltxo bat.
itzuli gora