LABURPENA. Mendiei eta inguruko eremuei buruzko monografien bilduma. MENDIAK bilduman argitaratutako testua eta irudiak berreskuratu ditu. Planoak berregin dira, eta airetiko argazkiak errotulatu.
BALORAZIOA. "Mendiak" bildumaren hautaketa. Mendi garrantzitsuenetarako bilduma handi hartatik hartutako testu eta argazkiak erabili dira.
.
ARGITARATZAILEAREN AURKEZPENA. Bilduma hau liburu sorta baten zati da, eta sorta horretan «MENDIAK» bilduman argitaratutako mendi nagusiei buruzko kapituluak berrargitaratuko dira; izan ere, bilduma hartako liburukietako asko erabat agortuta daude.
Airetiko argazki paregabeak errotulazio toponimikoarekin aberastu dira (gailurren, lekuen, kobazuloen, historiaurreko monumentuen, ardi-korten eta abarren izenak). Lurretik hartutako argazki batzuk ordezkatu dira, eta kordalen mapak zuzendu eta eguneratu.
Jatorrizko edizioaren testuak hitzez hitz jasotzen dira, eta zenbait kasutan liburuki ezberdinetan zeuden testuak biltzen dira. Irakurleak ohartarazi nahi ditugu ibilbide batzuetan aldaketak gertatu bide direla, edo landareen hazkundeagatik itxita egon daitezkeela; nolanahi ere, ibilbide horiek eguneratzea ezinezkoa denez, gure iritziz hobe da ibilbideak jatorrizko bertsioan berrargitaratzea, haiek ahanzturan galtzea baino.
Bestelakoan, bilduma osoak lehen edizioaren interes biziari eusten dio, obra mendizaletasunaren munduko ezinbesteko erreferentzia izatera eraman duena. Horrenbestez, sail honek mendigoizaleentzat «MENDIAK. Montes de Euskalerria. Naturaleza y huella humana» bilduma klasikoa berreskuratzen eta hobetzen du.
itzuli gora