19
Euskal Herriako mendiak.
MENDIAK saileko lehen liburukia 1980an argitaratu zen. Orain, 25 urte igaro ondoren, «Mendiak. Berezko eta giza giroturiko eusko lura. Naturaleza y huella humana» bilduma ezinbesteko erreferentzia moduan geratu da geroztik egin diren mendiei buruzko argitalpen guztien artean. Beraz, honen garrantziaz jabeturik, eta teknologia berrietara egokitu beharrak eraginik, lan bikain hau orain DVD eta CD-ROM modura berraurkitzeko aukera eskaintzen dizugu. Bi euskarri berri dituzu, jada klasikoa den MENDIAK obrarekin eginak; erarik errazenean eta atseginenean, informaziorik baliotsuena eskainiko dizute, birtualki gure mendietatik barrena Euskal Herriko ingurune naturaleko txokorik eder eta berezienak erakutsiz gidatuko zaituztenak. - Argazki berriak. - Informazio gaurkotua. - Ibilbide gehiago.
DVD
7 DVD dira MEDIAK bilduma berriztatuaz osatu direnak. Bakoitzean airetiko argazki bilduma ezin hobeak gozatu ahal izango ditugu halako gailurren, tokien, kobazuloen e.a.-en errotulazio toponimikoez aberastuak, inoiz ere ez gaitezen tontor eta haranen handitasunean galdurik gerta. Horretaz gainera, esatari baten ahotsak eta hondoko doinu batek gidatuko dute gure ibilera ibilbide osoan zehar, oraindik ere atseginago izan dadin. Eta nahi dugunean geldi gaitezke ura edatera Zabalandi iturrian, Anboto mendiaren magalean edo Aiako haitzean dagoen Bianditzeko mugarriaren xehetasun bat geldiro behatzera; Urkiolako Monasterioaren gainetik hegan egin eta Larruneraino kremailera-trenean igo bere gainean orientatzeko, San Adriango tunelean ezkutatu eta azkenik, Urbiako zelaietan atsedenaz gozatzeko. Guztia ere MENDIAK beste era batera goza ditzazun..
CD-Rom
Bilduma berri honek 7 CD-Rom ere baditu, baliabide berriez osatu eta IkusKope izenez diseinatu eta bataiatu ditugunak. IkusKope irudien bistaratzaile bikain bat duzu, hiru aukeratan egina: thumbail-a, fitxa testuduna eta osoko pantaila. Erabilera erraza, azkarra eta hedagarria duen aplikazioa da. Bilatzaile eraginkor baten bidez, nahi den informazioa erarik erosoen eta errazenean bilatzeko aukera ematen duena. Laburturiko informazioaren antolatzailea, irudiak sendogarri dituela, praktikotasun handiko multimedia produktu bat bilakatzen da. IkusKoperen laguntzaz asteburu honetan igo nahi duzun mendi horretako testuak eta argazkiak, bertara igotzeko bide nagusiak, bidean aurkituko dituzun ermitak, zure espeleologiako oinarrizko ideiak praktikan jartzeko zein kobazulo dauden eta zure txangoan gozatzen lagunduko dizun informazio ugari jaisteko aukera izango duzu.
*********************
Mendien itzulera
ETXE asko eta askotako liburutegietan egon ohi den bilduma da Mendiak . Aizkorri, Gorbea, Aralar eta Pirinioetako tontorrak, argazkiak, ibilbideak, eta inguruetako txokoek ezkutatzen dituzten ohitura eta balio etnografikoak. Horiek guztiak jaso-tzen zituzten sorta horretako liburuek. Orain, Etor Ostoa argitaletxearen eskutik, eduki horiek guztiak digitalizatu eta DVD eta CD-Rom moduan kaleratu dituzte.
"Gaur egun, horrelako argitalpenak paperean egitea ia ezinezkoa da. Beraz, bilduma hark jasotzen zuen guztia berriz jendearen eskuetan jartzeko, beste modu batean zegoen prestatu beharra", jakinarazi du Enrique Ayerbek, Etor Ostoa etxeko arduradunak. Ideia horrekin, Mendiak multimedia . Berezko eta giza-giroturiko eusko lurra proiektua martxan jarri zuten orain gutxi. Dagoeneko ia zerrenda osoa kalean daukate, soporte digitalean osatutako hainbat argitalpen kaleratu ondoren.
Itxinako gune karstikoa, Kakhouetako arroila, San Adriango tunela... Paraje horiek guztiak eta gehiago jasotzen dituzte Mendiak saileko DVDek. Aizkorri, Gorbea, Aralar eta Nafar Pirinioetako ikuspegiak jaso-tzen baituzte, esatari baten ahotsak eta hainbat doinuk bisita birtual hori gidatzen duten bitartean. Hori dena, erdaraz eta euskaraz.
Ale bakoitzean, gainera, dokumentu bereziak aurki daitezke. Nafar Pirinioen inguruko DVDan, adibidez, Burgiko almadiazainen jarduna, eta Zuberoako maskarada eta pastoralak jasotzen dituzten erreportajeak gehitu ditu argitaletxeak. "Ale etnografiko bereziak dira, oso interesgarriak", azaldu du Ayerbek.
Baina gauza ez da Mendiak saileko liburuak ikusentzunezko dokumentu gisara ematearekin bukatzen. Izan ere, mendikate bakoitzaren inguruko CD bat ere kaleratu du Etor Ostoak. Bertan, garai batean publikatutako liburuetako argazkiez gain, ibilbideak proposatzen dituzte, dagozkien mapekin. Argitaletxeko arduradunak azaltzen duenez, "bilaketak egin litezke, baita web orrian zintzilikatuta dauzkagun idatzitako aleekin". GPS bideak ere jaitsi daitezke bideen datu zehatzekin.
Ikuskope 2.0 programa garatu dute proiektuaren bultzatzaileek. Programa honen bitartez ikusten dira, hain justu, aurrez aipatutako mapa eta irudiak.
ESKULIBURUA Era berean, Etor Ostoa argitaletxeak Cartografía, Orientación y GPS argitaratu du. Javier Urrutia gasteiztarrak osatu du, mendizaleentzako eskuliburu gisara. Mapa eta brujulaz egindako orientazioaren inguruko oinarriak jasotzeaz gain, GPS bitartez mendian ibiltzeko sistema azaltzen du argitalpenak.
Noticias de Gipuzkoa.com. 22 de diciembre de 2006
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2006/12/22/sociedad/gipuzkoa/d22gip11.423367.php
itzuli gora