6
Euskalerriko mendiak. Berezko eta giza-giroturiko eusko lurra..
Irakurri aurkezpena
LABURPENA. Ibilbide sakona, Euskal Herriko mendietan barrena.
Obra honek natura eta gizakiak paisaian utzi duen arrastoa gerturatzen dizkigu.
Kapituluetan geologia, landaretza, flora, fauna, lurra erabiltzeko erregimena eta antzeko gaiak jorratzen dira.
Mendien gidak, gailurretara igotzeko ibilbide zehatzekin, ardi-kortei eta mendi-aterpeei buruzko informazioa barne.
Mendien inguruko informazio original eta osoa, airetiko argazkiak medio.
BALORAZIOA. "Mendiak" gerora argitara eman diren argitalpen guztien ezinbesteko erreferentea izan da.
Lan honek mendiarekin eta mendizaletasunarekin zerikusia duen oro sakontasun eta zehaztasun handiz lantzen du. Airetiko argazkien bildumak parekorik ez du. Mendi nagusienetako batzuei buruzko zenbait berrargitalpenetan kordalen grafikoak berritu dira, eta argazki-panoramikak errotulatu, testuan aipatutako gailur, lurraren gorabehera eta elementu ezberdinen izenak sartuz.
Edonola ere, aipatu beharra dago liburukiak erabiltzerakoan zailtasunik badela; izan ere, gailurrak eta kordalak ezinbestean sakabanatuta ageri ziren, eta funtsezkoa zen aurkibide bat jartzea. Eragozpen hori "Mendiak" Hiztegiaren argitalpenarekin (ikus) gainditu zen.
itzuli gora