7
El mar de Euskal Herria. La naturaleza, el hombre y su historia.
Irakurri aurkezpena
LABURPENA. Euskal Herriko itsaso eta kostalderako hurbilketa sakona.
Alderdi fisikoak: geologia, klima eta kostaldeko landaretza; itsas biologia eta ekologia. Itsas hegaztiak.
Itsasoari lotutako gertakari historikoen historia. Ontzigintza tradizionala eta gaur egungoa.
Arrantza eta portuko zirkulazioa bezalako jarduera ekonomikoen deskribapena, irizpide etnografikoak baliatuz. Itsasoa eta kostaldea kirol eta aisialdiko jardueretarako gune gisa. Itsasoa kulturaren baitan.
BALORAZIOA. Bilduma honekin, itsasoarekin zerikusia duten hainbat alderdi jorratzen dituen obra bat eskuratu du Euskal Herriak: kostaldearen egoera, ondare ekologikoa, itsasoari lotutako gertakarien historia, gaur egungo arrantzaren ikuspegi etnografiko bat, portuetako merkataritza, kostaldearen gida bat eta itsasbazterreko ondare artistikoa ezagutzera emateko bisitarientzako gida bat.
Testu eta argazkiekiko informazio oldea, naturaren eta aipatu jardueren xehetasunak, irudikapen plastikoak eta literatur erreferentziak barne hartzen dituena.
.
AURKEZPENA. "Itsasoa" obrak Euskal Herriko gune geografikoetako bat bezala aurkezten du itsasoa. Agerian jartzen du itsasoak fisikoki baldintzak eta mugak ezartzen dituela, itsasbazterreko ingurune baten sorrera eragiten duen heinean; horrek ingurune horretan bizi diren gizakien bizimoduan nola eragiten duen; eta zeintzuk diren gizaki horiek ingurunearekin ezartzen dituzten harremanak.
Itsastarrak diren neurrian ingurune bat mugatzen eta paisaia bat taxutzen duten itsasbazterreko geografia fisiko eta ekonomikoaren osagaiak hauteman behar dira.
Itsasoari lotutako bizimodu tradizional bat bada, arrantzaren ingurukoa, eta gizatalde berezi bat, itsasgizonena. Eta gizon horiek itsasoaren eta kostaldearen ikuskera propioa dute.
Eta, denboraren joanarekin hori guztia aldatuz joan delarik, ingurune horrek berezko historia bat du. Gure historiako gertakari nagusietako asko itsasoaren bidezidorretan jazo dira. Itsas jarduerekin lotutako sare ekonomikoak badira, eta gune horien erabilera eta antolamendu bereziak; horiek guztiek ere berezko historia dute, orainaz gain.
Hortaz, itsas inguruneaz dugun pertzepzioa indartzen da, hainbat ezaguera erantsiz: geologia, ozeanografia biologikoa, botanika, metereologia, eta gizakiaren presentzia, haren jarduera ekonomiko eta sozialekin nahiz berekin dakarren historia luzearekin.
Bestalde, itsas ingurunea ulertzeko asmo horretan, ikuspegi funtsean kultural bat ere landu dugu, aurretik aipatu osagai guztiak beren dimentsio estetiko, adierazgarri eta sinbolikoan ere aztertzen baitira.
itzuli gora