Ongi etorria Etor-Ostoa S,L.ren (aurrerantzean "Etor-Ostoa") web gunera (aurrerantzean "web gune"). Web gune honetan, Etor-Ostoak informazio, produktu, jaitsiera, dokumentu, eduki eta zerbitzuen sorta zabala jartzen du zure esku.
ARREN, WEB GUNE HAU ERABILI AURRETIK, ERABILPEN BALDINTZAK ARRETAZ IRAKUR ITZAZU. Web gune hau ezein modutara erabiltzean (ezein informazioaren erabilpena, ezein edukiren erabilpena, ezein zerbitzuren erabilpena eta ezein materialen jaitsiera), dokumentu honetan ("Web gunearen erabilpen baldintzak" izenekoa) xedatzen diren erabilpen baldintzak betetzeko konpromisoa hartzen duzu. ERABILPEN BALDINTZETAN XEDATUTAKO BALDINTZA ETA ZEHAZTAPEN GUZTIEKIN ADOS EZ BAZAUDE, AHOLKATZEN DIZUGU EZ DEZAZULA WEB GUNE HAU EZEIN MODUTAN ERABILI. Erabilpen baldintzak zure eta Etor-Ostoaren arteko hitzarmen bat bezala hartu behar da. Produktua zure enpresaren izenean erabiltzen baduzu, adierazitako Erabilpen baldintzak zure enpresaren izenean onartzeko baimena duzula ulertzen da.
Etor-Ostoak beretzat gordetzen du, hautatzeko ahalmen osoz, edozein unetan eta jakinarazpenik egin gabe Erabilpen baldintzak aldatu, moldatu, eguneratu, erantsi edo zati batzuk kentzeko eskubidea. Erabilpen baldintzak berrikusi egin beharko dira, aldaketak izan diren ikusteko. Erabilpen baldintzetan aldaketak egin ondoren web gune hau erabiltzen jarraitzen baduzu, aldaketa horiek onartzen dituzula ulertuko da.
itzuli goraWeb gune honetan jasota dagoen material guztiaren jabetza intelektuala Etor-Ostoarena da eta, hala dagokionean, iturburu dituzten argitalpenena edo testu, argazki edota marrazkien egileena. Merkataritzako marka, zerbitzuko marka eta merkataritzako izen guztien jabetza Etor-Ostoarena da.
Aurkakoa adierazi ezean, Web gune honetako materiala eta zerbitzuak erabilpen pertsonalerako dira, eta ez merkataritzako erabilpenerako, eta zuk ezingo dituzu, Etor-Ostoak idatzizko baimena eman ezean, Web gune honetatik ateratako informazioa, softwarea, produktuak edo zerbitzuak aldatu, kopiatu, banatu, helarazi, hedatu, gauzatu, erreproduzitu, argitaratu, lizentziaz baimendu, besterendu, saldu edo horien deribatuak sortu.
itzuli goraEtor-Ostoak zure pribazitaterako eskubidea errespetatzen du. Zure informazioa Etor-Ostoaren instalazioetan gorde eta prozesatua izan ahalko da. Gune hau erabiltzerakoan, zuk era horretako informazio transferentzia oro onesten duzu, eta gure pribazitate politikaren baldintzak onartzen dituzu. Etor-Ostoa Espainiako Datuen Babesari buruzko 15/1.999 Legean eta Informazioaren Gizarteko 34/2.002 Legean ezarritako printzipioei lotzen zaie. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Etor-Ostoaren Pribazitate Oharra
itzuli goraWeb gune honetarako erabat debekatuta dagoena ezik, baimenduta dago dokumentuak ikusi, kopiatu eta inprimatzea, honako baldintza hauekin: a) informazioa bakarrik xede informatiboz, pertsonalez eta ez komertzialez erabiltzea, b) dokumentu, argitalpen edo irudiak ez aldatzea, c) irudiak dagozkion testutik bereizita ez kopiatzea edo banatzea eta testuingurutik kanpo dauden aipuak ez baliatzea, d) kopia bakoitzean (©2003-2010 Etor-Ostoa, S,L.) copyright oharra eta jabetzako bestelako oharrak erakustea, eta e) Etor-Ostoarekin ados egotea hark baimen hau edozein unetan baliogabetu dezakeela; azken kasu horretan, Etor-Ostoaren ohartarazpena jaso ondoren, emandako baimenarekin zerikusia duten jarduera guztiak geldiarazi beharko dituzu.
Beste edozein xederako erabilpena legez erabat debekatuta dago, eta zigor zibil eta penal larriak eragin litzake. Arau-hausleek legeak ematen duen zigor handiena jasoko dute. Goian azaldutako baimena dokumentuak eta argitalpenak erabiltzeko da.
Aurkakoa adierazten duen berariazko adierazpenik ezean, Etor-Ostoak edota haren hornitzaileek ez dute bermatzen gune honetan jasotzen diren dokumentuetan eta argitalpenetan, eta haiei lotutako irudietan, bildutako informazioa helburu jakin baterako egokia denik, eta ez dute beregain inolako erantzukizunik hartzen. Aurkakoa adierazten duen berariazko adierazpenik ezean, honen bitartez Etor-Ostoak edota haren hornitzaileek informazio honen gaineko berme edo baldintzaren erantzukizunari uko egiten diote, merkataritzako egokitasunari, hura esplizitua, inplizitua edo estatutuetakoa delarik ere, zein helburu jakin baten, eskubide baten edo ez-urratze baten egokitasunari buruzko berme eta baldintza guztiak barne.
Web honetan, eta argitalpenetan, dagoen informazioaren egokitasun eta zehaztasunaren inguruko arrisku guztiak zuk zeure gain hartzen dituzu. Web gune honetan zein argitalpenetan akats teknikoak edo tipografikoak egon daitezke. Etor-Ostoak ez du inolako erantzukizunik hartzen, eta gune honetan, argitalpenetan edo horiei lotutako nahiz aipatzen den beste edozein dokumentutan dauden akats, oker edo hutsegiteen gaineko erantzukizunari uko egiten dio.
itzuli gora