También disponible en Euskera: Sasoian eta lan bila
Precio: 14 € Comprar
El autor (Jose Manuel Gonzalez Aramendi)
(Tomado del libro). Lanpostua galtzea da edozein pertsonari larrimin, tentsio eta atsekaberik handienak ekar diezazkiokeen egoeretako bat da, are gehiago pertsona horren gainean delarik familiaren ekonomiaren zati handi bat.
Hezkuntza estrategiaren zati batek belaunaldi berriak trebatu nahi baditu ere espezializazio gutxiko jakintza arloetan, hain zuzen horien egokitze gaitasuna, lan munduan birkokatzekoa alegia, ziurtatuta egon dadin, kontua da oso jende gutxi dagoela egoera honi behar bezala aurre egiteko prestatuta, egokitze neurriak abiarazteko adina denboraz gertatu arren.
Orain aurkezten ari garena egoera pertsonal bakoitzari irtenbide zehatzik ematen ez dion gida bat da (inuzentekeria galanta litzateke asmo hori izate hutsa), baina erabilgarria izan daiteke pertsonak langabezi egoera nahasgarriari aurre egiteko modua aurkitu dezan eta, horrenbestez, aukera handiagoak izan ditzan, burutzen ari zen lan jardueraren berdineko edo antzeko bat ahalik eta lasterren aurkitzeko eta, aldi berean, denbora horretan zehar egoera mental eta fisikoari eusteko laguntza topatzeko.
Lan jarduera eta, ondorioz, galdutako normaltasuna nahi dugun bezain bizkor eta modu arrakastatsuan berreskuratzen denean, edota horrela ez denean, gida honetan proposatzen ditugun jarraibideak erabilgarriak izanen dira. Izan ere, jarraibideok laguntza eraginkorra izan nahi dute bolada txarrari, gogorra eta iraunkorra bada ere, aurre egin eta gure patuaren jabe izaten segi dezagun.
volver arriba