Aurkezpena

(Segidako testua I. liburukiaren lehen kapituluaren zati bat da.)

Liburu onen aria

Euskal Literatura onek zabal xamarra izan nai du, ase ta zeatza al danik, lenengotik asi ta gaurko zizki-mizki guztietaraiñokoa. Egitamu edo asmo bat ere ba-dugu aski zeatz jakiña: euskeraz zerbait idatzi duten guztiak aipatuko ditugu, iru mail oetan tenk egiñik batez ere:

  • idazle bakoitzaren biziari buruz zerbait;
  • idatzi dituzten lanak eta auen mamia arrotu, ta
  • egille bakoitzaz zer esan duten adierazi. Labur: idazle bakoitzaren bizitza, idaz-lanak eta emandako iritziak.

Onelaxe zirriborrotu dugu Euskal Literatura onen egitamua.

Aitortu bearra dugu au ere: egiteko ontan -jakiña da, noski- autore, idazle batzuei leku nasaiagoa eman diegu; batzuk, izan ere, eguzki bezela ditugu euskal elerti zeruan, eta izar txiki bezela beste batzuk. Ulertzekoa duzu. Aipatu, orraitio, edozer idatzi duten guztiak aipatuko ditugu, uste gabetarik edo, nor edo nor bazter uzten ez ba’dugu bederen. Aspaldi gabiltza euskal klasiku guztiak liburu-sail eder batean argitara eman bear lirakelakoan; ortara jo aurretik, bear-bearrezko zan gure literatura barrutian zer geunkan jakitea. Orain ba-dakigu, beraz, gure asabak zer idatzi zuten eta zer laga ziguten.

Esku artean daukazun Literatura onek beste onako bost ale izango ditu. Edo obeki: lan osoaren asmua au duzu, sei aletan bananduta:

  • Euskal literaturaren asieratik -Etxepare ta Leizarraga aroa, Axular aroa, Larramendi aroa- amazortzigarren mendea barru dala, Lenengo alea;
  • emeretzigarren mendea osorik, bigarren alea;
  • 1895’an asi ta 1920’rarte -Arana ta Azkue’ren belaunaldia-, irugarren alea;
  • 1921’tik 1940’rarte -Aitzol’en belaunaldia-, irugarren alea;
  • 1941’tik 1960’rarte -Zaitegi ta Orixe’ren aroa-, bostgarren alea, ta
  • 1961’tik gaurko egunetaraiño, seigarren alea.

Bibliografia

Ona emen literatura au osotzean esku artean erabilli ditugun liburu batzuk

  • Aita Zabala : Noticia de las Obras vascongadas (1856).
  • Francisque Michel: Le Pays Basque (Paris, 1857).
  • José Manterola: Cancionero Vasco (Donosti, 1877-1880).
  • Allende Salazar: Biblioteca del Bascófilo (1887).
  • Sorrarain: Catálogo de Obras Euskaras (1891).
  • Julien Vinson: Essai d’une Bibliographie de la Langue Basque (Paris, 1891) eta Complément et Suplément (Paris, 1898).
  • Nikolas Ormaetxea: Euskal Literaturaren atze edo edesti laburra (Euskal Esnalea, 1927, 148 orr.).
  • Pierre Lafitte: Eskualdunen Loretegia (Baiona, 1931) eta Le Basque et la littérature d’expression basque en Labourd, Basse-Navarre et Soule (Baiona, 1941).
  • Isaak Lopez-Mendizabal: Euzko Idazti Izendegia. Catálogo de Obras referentes al País Vasco (Tolosa, 1934).
  • Manuel Lekuona: Literatura oral euskérica (Donosti, 1935).
  • Jesus Maria Leizaola: Estudios sobre la Poesía Vasca (Buenos Aires, 1951), 1808-1814 en la Poesía Popular Vasca (Buenos Aires, 1965) eta Romances vascos y Literatura prehistórica (Buenos Aires, 1969).
  • S. Onaindia: Milla Euskal Olerki Eder (Zarautz, 1954) eta Gure Bertsolariak (Bilbao, 1964).
  • Juan Gorostiaga: Antología de Poesía Popular Vasca (Donostia, 1955).
  • Antonio Tovar: La Lengua Vasca (Donostia, 1954) eta El Euskera y sus parientes (Madrid, 1959).
  • Jon Etxaide: Amasei seme Euskalerriko (Zarautz, 1958).
  • Angel Irigarai: Prosistas navarros (Iruña, 1958).
  • Luis Mitxelena: Historia de la Literatura Vasca (Madrid, 1960), Sobre el pasado de la Lengua Vasca (Donosti, 1964) eta Textos Arcaicos Vascos (Madrid, 1964).
  • Luis Villasante Kortabitarte: Historia de la Literatura Vasca (Bilbao, 1961), «Gero» Después- (Barzelona, 1964) eta Literatura Vasca (Madrid, 1972).
  • Antonio Zabala: «Auspoa» liburutegia (Tolosa, 1961) ta Bosquejo de Historia del Bersolarismo (Donosti, 1964).
  • Antonio Maria Labaien: Teatro Euskaro (Donosti, 1964).
  • N. Kortazar: Cien Autores Vascos (Donostia, 1966).
  • Juan San Martin: Escritores Euskéricos (Bilbao, 1968).
  • Karmelo Etxenagusia: Euskal Idazleen Lorategia (Donostia, 1969).
  • Mikel Zarate: Bizkai’ko Euskal Idazleak (Bilbao, 1970).
  • Estornés Lasa (Auñamendi): Enciclopedia general ilustrada del País Vasco. Literatura, I (Donostia, 1969) eta Literatura, II (Donostia, 1970).
  • Jon Bilbao: Enciclopedia general ilustrada del País Vasco. Bibliografía, I ta II (Donostia, 1970-1972).
  • Ibon Sarasola: Euskal Literaturaren Historia (Donostia, 1971).
  • Juan San Martin eta Serafin Basauri: Hegatsez (Zarautz, 1971).
  • Joshe Erzibengoa-Patxi Ezkiaga: Euskal Literatura, I (Bilbao, 1972).

Aldizkariak

«Revista Euskara» (Iruña, 1878-1883); «Euskalerria» (Donosti, 1880-1917); «Euskalzale» (Bilbao, 18971899); «Ibaizabal» (Bilbao, 1902-1903); «Euzkadi» (Bilbao, 1901-1915); «RIEV» (1907-1936); «Euskalduna» (1887); «Euskal Esnalea» (1907-1931); «Euskalerriaren Alde» (1911-1931); «Jaungoiko-Zale»; «Ekin» (1932-1936); «Euzko-Deya»; «Argia» (1920-1936); «Euskera», Euskaltzaindiaren lan eta agiriak (1919- ); «Eusko-Folklore» (1921); «Jesus’en Boitzaren Deya» (1917-1967); «Zeruko Argia» (1919- ); «Euzkerea» (1929-1936); «Karmengo Argia» (1931-1936); «Jakintza» (1933-1936); «Eusko-Jakintza»; «Gernika» (1945-1953); «Aranzazu» (1919- ); «Karmel» (1949- ); «Euzko-Gogoa» (1950-1959); «Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos»; «Príncipe de Viana»; «Olerti» (1959-1969); «Herria»; «Gure Herria» (Baiona, 1921); «Anaitasuna; «Goiz-argi»; «Boletín de la Sociedad Vascongada de Amigos del País»; «Otoizlari»; «Jaunaren Deia»; «Agur»...

Larrea, 1972 - 12 -14

Neurriak

2.300 testu-orri baino gehiago

Etor-Ostoa | Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi.
Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003