AITA ONAINDIA (1909-1996)

Amoroton jaio zen. Eliz ikasketak, berriz, Larran, Markinan, Gasteizen eta Begoñan egin zituen. Ondoren, gerra aurretik eta ostean, Hoz de Aneron (Santander), Gasteizen, Logroñon eta Eibarren eginiko hamabi bat urte kenduz gero, bere bizitza osoa Larran eman zuen, eliz arazoetan eta idazten.

Amaren altzotik zekien euskara, ikasiz eta irakurriz, aberasturik, latina eta ingurukoak ikasten ziharduela, hasi zen euskaraz idazten. Donostiako Euskal Esnalea (1926) aldizkarian agertu ziren bere lehenengo lanak. Haztetxean fraide sartu berritan hasita, ia osorik itzuli zuen Santa Teresa Lisieux-koaren bizitza; itzulpen hori tamalez gerra garaian galdu egin zitzaion. Hoz de Aneroko komentuan nagusi zela, Karmen’go Amaren Egutegia sortu zuen, 1951an, gero Karmel izango zena; eta ondoren Olerti, 1959an. Onaindiak berak zuzendu zituen biak, lehenengoa hogei bat urtez eta bigarrena hamar urtez.

Euskal Literatura izeneko bilduma osoak 6 liburuki ditu eta urte hauetan argitaratu ziren: I.a, 1972an; II.a, 1973an; III.a, 1974an; IV.a, 1975an; V.a, 1977an eta VI.a, 1990an.

Etor-Ostoa | Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi.
Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003