Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Euskal jokoak eta herri kirolak (7)
Jokoa, erronka eta gorputzaren zainketa

Egileak:

  • A.Agirre Sorondo,
  • J.Agirre Sorondo,
  • E.Ayerbe Echebarria,
  • M.González,
  • J.González Aramendi,
  • J.Iriarte,
  • J.Kortazar,
  • M.Lasarte Artola,
  • S.Yaniz Aramendia

Euskeran ere aukera duzu: Deportes y juegos populares vascos

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Hitzaurrea

Argitaratzailea

Euskal Herria Enblematikoa sailaren barruan bi liburukitan banatu dugu gure herriko kirolari buruzko ikuspegia: Euskal Jokoak eta Herri Kirolak. Jokoa, erronka eta gorputzaren zainketa eta Kirol Mundua. Lehiaketa, osasuna eta ikuskizuna.

Bi liburu horiek proiektu bakar bat bezala asmatu eta diseinatu genituenez, argitarapen-proiektuaren osagarri dira eta gure helburua betetzera datoz biak. Bi liburuak elkarren osagarri badira ere, liburu bakoitzak berez bloke tematiko bakar bat osatzen du. Kirol Mundua. Lehiaketa, osasuna eta ikuskizuna, liburuko sarrerak liburu honetarako ere balio du. Jo beza irakurleak, beraz, hartara argibide gehiagorako.

Kirol munduaren tratamendurako leiho zabal bat ireki nahi izan dugu. Eta uste dugu bi liburuetako artikuluetan oso gai sakon eta garrantzitsuak ukitu ditugula, argitalpen-asmoak hala eskatzen zigulako. Hala eta guztiz ere, kirolaren mundu honekin zerikusi duten gai batzuk kanpoan utzi behar izan ditugu leku-arrazoiak tarteko; arrazoi bera dela eta, beste gai batzuk ezin izan ditugu merezi duten sakontasunaz tratatu; zalantzarik gabe hurrengo edizioetako gaiak izango dira.

Argi dugu gauza batzuk ez ditugula aipatu, baina zorroztasuna ez da gure helburua izan. Liburu-sailaren izenburuak berak, Euskal Herria Enblematikoa, enblematikoa denaren muga jartzen digu; hortaz, ukitu behar izan ditugun gaiak herrian errotutakoak eta herriak bereganatutakoak behar dute izan, sinbolikoki adierazpen bat edukitzeaz gain. Hain zuzen ere, muga ondo zehaztu gabe horiek gainditu ahal izan ditugu, goitik seguruago behetik baino, gaur egun gutxiengoak diren kirolak garatzerakoan eta oraindik kontsakratu ez diren kirolariak aurkezterakoan. Baina joera nagusia irizpide hartara lotzekoa izan da, eta aldi berean etorkizunean praktika kolektibo eta arrakasta indibidual handiak izan ditzaketen kirol minoritarioak jasotzekoa.

Kirol jakin bateko zaletuarentzat gutxi irudituko zaio, agian, bere kirolari eskaintzen diogun tartea. Baina liburu-sorta honetan eskaintzen dugun ikuspegi zabalean datza, hain zuzen, hutsune bat betetzera datorren liburu-sail honen balioa.

Euskal Jokoak eta Herri Kirolak. Jokoa, erronka eta gorputzaren zainketa liburu honetan jasotzen den jarduera-multzoaz hitz egitean, beste izen batzuk ere erabiltzen dira, “landatar kirolak” esaterako. Guk nahiago izan dugu “Euskal herri-kirolak” edo “Euskal jokoak eta herri kirolak” izen generikoa erabili landatar kutsua baztertuz, gaur egun kutsu hori urruti gelditzen baita denborari dagokionean, baita kirol horiek egiteko lekuari dagokionean ere, zeren eta geroz eta gehiago dira kirol horiek hiri-giroan antolatzen direnak.

Idazlanak

Euskal herri-kirolen bereizitasunak lan orokor bat eskatzen zuen, bere bereizitasun eta kultur adierazpenak tratatzeko. Horregatik José Luis Iriartek Euskaldunak liburu-bilduman (ETOR, 1978) argitaratu zuen Juego e identidad artikulua berreskuratu dugu. Lan horretan egileak lanaren eta jokoaren arteko loturak nabarmenarazten ditu, hots, kirol saioak daukan desafio izaeraren eta kirolarien familia eta herriak apustuaren bidez kirolean izaten duen partaidetzaren arteko loturak.

Gauza berri bezala agertzen da liburuki honetako sarrerako atalean datorren artikulu bat, hizkuntzaren, hizkeraren eta kontakizunaren artean ematen den lehia eta jolasa aztertzen baitu; Literatura: lehia eta jolasa izeneko artikulu horretan Jon Kortazarrek aipatu ikuspegian oinarriturik arakatzen du «Gorde nazazu lurpean» (EREIN, 2000) Ramon Saizarbitoriaren liburu argitara berria.

Artearen begirada. Gorputzaren ekintzen irudikapen plastikoak artikuluan lanaren eta jolasaren irudikapen plastikoen tipologia aztertzen du Enrique Ayerbek.

José Manuel González Aramendi kirol medikuak «kirolaren fisiologia eta medikuntza»ri buruzko lan sakon bat eskaintzen du pilotari, aizkolari eta arraunlariei buruzko azterlanetan oinarriturik.

Mitxel González kirol kazetariak euskal pilota, traineru-estropadak, harri-jasotze, aizkolari, segalari eta sokatira lehiaketen xehetasunak ematen dizkigu.

Mikel Lasarte harri-jasotzaileak lan bat eskaintzen digu Harri-jasotzearen egoerari buruzkoa.

Antxon eta Juan Aguirre Sorondo anaiek, antropologoa eta idazlea, hurrenez hurren, ikuspegi zabal bat eskaintzen dute kirol eta jolasaren artean dabiltzan lehiaketei buruz: Idi-demak, gizon-probak, zezenak eta era guztietako herri-jolasak. Horrezaz gain, beste bi artikulu ere idatzi dituzte, bata Haur jolasak izenekoa eta Mahaiko jokoak bestea, azken hori batez ere «karta-joku»ei buruzkoa.

Azkenik, Santiago Yaniz Aramendiak mendiko jarduerei buruzko azterlan bat egin du Euskal mendizaletasuna-ri buruzkoa, eta beste bat Kirolari enblematikoei buruzkoa, eta horretan hasierako kirolariak eta etorkizun handiko kirolari gazteak ukitzen ditu.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1ş C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003