Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Kirol mundua (8)
Lehiaketa, osasuna eta ikuskizuna

Egileak:

  • J.Álvarez,
  • J.Bodegas,
  • J.García Sanz,
  • M.González,
  • J.González Aramendi,
  • J.Maestro,
  • J.Roldán,
  • S.Yaniz Aramendia

Euskeran ere aukera duzu: El mundo del deporte

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Hitzaurrea

Argitaratzailea

Liburu hau, Kirol Mundua. Lehiaketa, osasuna eta ikuskizuna, eta Euskal Jokoak eta Herri Kirolak. Jokoa, erronka eta gorputzaren zainketa liburua unitate bakar bat osatzeko asmatu eta diseinatu ziren, hortaz elkarren osagarri dira argitaletxearen egitasmoan eta biek batera gure herriaren kirol unibertsoaren ikuspegia ematera datoz. Hala ere, liburu bakoitzak berez bloke tematiko sendo eta bakar bat osatzen du. Liburu hauek, informazio bilduma izateaz gain, ariketa fisikoaren, kirola egitearen eta kirolaren lehiakortasuna eta ludikotasuna nabarmenarazteko asmoa ere badira. Kirola adierazpenez betetako jarduera dela adierazi nahi dute eta aldi berean kirola kulturaren alorrean kokatu behar dela bai gizabanakoarengan duen eraginagatik bai gizartean duen garrantziagatik. Era honetako obra batean derrigorrezkoa da aukeraketa egitea. Hutsuneak, kasu batzuetan mingarriak gerta daitezke, baina jakin beza irakurleak hutsune horiek ez direla eman kirol batzuk diskriminatu nahi izan dugulako edo ahaztu zaizkigulako; arrazoia bestelakoa da: bibliografiarik eta lekurik eza.

Idazlanak

Liburu honetako lehen zatian, sarrerakoan, alegia, kirolaren gizarte- eta kultura-konplexutasunaz hitz egiten digu Juan Alvarezek bere Kirolaren antropologia izeneko artikuluan, kirolaren alderdi ugariei lotuta dauden osagai sinbolikoak argituz.

Sarrerako atal hori osatzera datoz José Manuel Gonzálezen artikuluak: Ariketa fisikoa eta kirola haurtzaroan eta gaztaroan eta «ongizate fisikoa, mentala eta soziala»ri buruzko lanean, hots, Kirola eta Osasuna izenekoa; bi artikulu horietan, kirolaren ikuspegi medikoaz gain, kirolaren kontzeptuarekin eta balorearekin lotuta dauden gaiak ere ukitzen ditu egileak.

Liburuaren bigarren atalean, kirol mota asko eta askoren ikuspegia ematen da, zorroztasun handiegirik gabe bada ere.

Mitxel Gonzalezen eskutik egin da hainbat eta hainbat kirolen aurkezpena, bakoitzari herriak, ikuskizun direnez, ematen dion garrantziaren eta zabalkundearen arabera eman zaion espazioan. Futbolaren atalean, bereizirik datoz Atlhetic, Real, Osasuna, Alavés eta Iparraldeko futbola, baita historiaz eta egin duten ibilbideaz aipamen bat merezi dutenak ere: Eibar, Real Unión eta Arenas de Getxo. Jakina, tartetxo bat egin diegu Euskadiko Selekzioari eta “handien” elikagai iturri den «harrobiari».

Ziklismoa edo txirrindularitzari buruzko bi artikuluz osatu dugu liburua: bata Mitxel Gonzalezena Ziklista enblematikoak eta horien ekintza gogoangarriei buruzkoa eta Javier Bodegasena bestea, Euskal ekipoen historia zorrotza eskaintzen duena.

Javier Maestrok egin du Atletismoari buruzko lana eta Euskaldunak Olinpiadetan izenekoa, baita beste bi lan garrantzitsu ere: Ekipo-kirolak (saski-baloia, esku-baloia, errugbia eta hockeya) eta Norbanako kirolak (golf, tenisa, gimnasia, boxeoa, igeriketa, arraunketa, bela eta kirol motordunak). Aurreko kirolak bezain zabalduak ez diren kirol horiei buruzko lanak egiteak ikerketa-esfortzu handia eskatu digu, ez baitago bibliografia handirik. Horien artean egileak erabili duen «Kirolari gipuzkoarrak Joko Olinpikoetan» Kutxak argitaratutako lana nabarmendu nahi dugu, oso lan dokumentatua delako. Beste batzuetan ez dugu inolako daturik aurkitu, ez eta federazioetan ere, hala ere horiek erakutsi duten borondate ona aipatu nahi dugu. Bada, horiei eta laguntza eman duten guztiei eman nahi dizkie eskerrak Maestrok.

Zaldiak, lasterketak eta jauziak gaia hartu du beregain Javier Roldánek eta Ehiza eta Arrantza Julio García Sanzek.

Liburuari amaia emanez Santiago Yanizen lana, Kirol ausartak izenekoa.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003