I GURE EUSKERA
Ederra ta aberatsa dugu euskera. Azken mendeotan izkera barrutian zerbait izan diran izkuntzalariak (filologuak) biotz eta ago batez aitortu dute: Europa'ko sarkaldean, Auñamendi'n arre-lepo dagoen euskal erriak mintzatzen duen izkera, gure euskera, munduko izkuntzegan pitxirik bikaiñenetarikoa dala.
Intxauspe apaizak, «Le Verbe Basque» idatzi zuenak, ondo ikasi zuen euskeraren muiñean datzan edertasuna. Liburu eder orren itzaurrean onela dio: «Arrigarria da euskal izkuntza...; ta aditza da bere galdorra, bere goragarria, aditzean agertzen bait ditu bere aunditasuna ta bazter gabeko aberastasunak. Bat bakarra da, ta au da bere berezko edergarri aundienetakoa; bere bakartasunean, ordea, ain aundia, ain emakoia, ain aberatsa, ain abarra da ! , beste izkuntza guzien gañetik dago, gure basoetako aritzak beren adar aundien azpian sortzen diran landaratxoen gañetik dauden bezala».
Aurrera darrai: «Izateak dituan izkutuko guziak ostutzen, edesti edo istoriak dituan illunbeta guziak argitzen, aspalditako oroigarri guziak izkututik ateratzen eta zeru-lurrak gizonaren argitasunari eskeintzen dioten asmagarri guzia agertzen gizonak bere egiñal guziak jartzen dituan mende onetan, jakintsuen begiak ezarri dirala euskaldunen izkuntzagan, izkuntz ain arrigarri, ain berezko, ain gozo ta ain ederki gordetako onetan. Oroigarri polit eta agurgarria, lenengo gizonen seaskaraño bere jatorriz igotzen dana, eta erri ta izkuntzak nasi dituen urteak, ez bere izaneran, ezta bere itxuraz ere aldatu ez dutena. Lengo erri aundi baten oroigarri izanik, bere inguruan erri aundi ta erridiak purrukatzen ikusi dituen eta ekaitzaldi gogorrenari beti aurpegia eman dioten Sorkaldeko Piramide zentoi antzeko aiek bezalaxe da gure izkuntza».
ATZERRITARRAK ZER DIOTEN.-Amar bat izkuntza zekizkin J. Cejador'ek, bere «El Lenguaje» liburuan, onela dio: «1530'an, Merineo Siculo'k, 50 bat euskal itz eman zizkigun, gaur ere ikutu gabe daudenak. Gaztelera, ordea, literatura eukita ere, askotxo aldatu zaigu ordutik ona; euskera, berriz, literaturarik gabe, ezta zer aundirik aldatu. XII'garren gizaldiko Codex Calixtinus deritzanean datozten itzak, orain 7 gizaldi bezela ots dagite gaur ere... Mugaz andiko euskalkiak emendikoen itz berberak eta gramatika ere berbera dauzkate. Jesukristoren ondo rengo IV'garren mendetik batez ere, latiña aldatuz etorri da, ta bere altzotik sortuak dira gaztelera, prantsesera, italera, ta abar. Euskera ere, gramatikazko egitura samurragoarekin eta literaturaren laguntzarik gabe, naitaez zatitu bearra zuen urte oien eragite gogorrez; oraindik, alere, ba-dirau... Euskal aditza erraldoizko adimendun batzuk egiña dugu, bere aunditasun eta eztitasunez; soiltasuna eskatzen du onek izkuntzari buruz, ta apela amil-beera dijoa euskerak ez duela itz soillik (abstrakturik) aldarrikatzen dutenen gezurkeria. Aditz au eztute eratu, ifiolaz ere, gaur-egunean ezagutzen ditugun baserritar batzuk; onek, bada, kultura mailla eskerga bat eskatzen du, ta aur-jolasa dirudite aien aurrean griego ta latiñaren asmaketa guztiak».
Magunzia'ko Ikastetxe nagusian buru izandako Hilkman jaunak,1953'an, onela.zioan: «Euskaldunak beren euskera utziko ba'lukete, gazteleraz edo prantsesez mintzatzeko, alegia, iñork eluke Europa'n ezer irabaziko. Olakorik gerta ba'ledi, Europa osoa txirotuko litzake, beste ordurik urrutienera bere adarrak luzatzen ditun izkuntza galduko litzakigu-ta; onek bakarrik eskuratu lezaikegu, ba, ezkutu askoren giltza. Au gogotan izanik, izkuntzalarientzat bakarrik ez da jakingarri, baita edozein gizaseme jakitunentzat itzal aundiko ta begiramengarri dugu».
Lefevre, Sorbona'ko Ikastetxe nagusian irakasle zegonak, idazten zigun: «Maggiar, turkera, suomi ta abar, Europa'n sartu zitzaizkigun euroi dagozkien erriakin batera; Euskalerria ta beronen izkuntza, berriz, Edestia baiño aurreragokoak ditugu Pirene aldean, ta ez antropologuak, ez etnologuak, ez izkuntzalariak ezin izan dute oraindik berton nola sartu ziranik zeaztatu. Europa'ko izkuntza guztiak, iru bat milla urte tez dirala, indo-europearren eraso ta zapaltzeaz suntsiturik gelditu ziran; euskerak bakar-bakarrik eraman zuen, ondatu gabe, aien zigorraldia; onetxek bakarrik iraun zuen zutik, eta gaur ere orrela daukagu: gertakari miresgarria benetan, eta bakarra Europa'n eta mundu osoan, bear bada».
Euskera ta euskal literatura funtsez ikasi zitun J. Vinson frantses izkuntzalari jatorrak ere, onela: «Ziurra gauza bat da bakar-bakarrik: euskera dala noski izkerarik lenengoena ta Europa'ko zarrena, ta gaiñera, zerbait aldatua izan arren, bere tokian iraun duena, ta Edesti-aurreko len-garaietatik iraun ere. Euskal itzak galduaz eta arrotz batzuk artuaz, iztegia aldatua izatea, ditekena duzu; baiña joskera, aditz-jokua ta gramatika egitura, au da, izkuntza baten muiña egin daroana, ori osoosorik bere baitan du euskerak».
Huxley ingles jakitunak: «Euskera dugu jakitunen etsipena, ta ezagun ditugun izkuntzetatik ezkutuena». Du. Meril'ek: «Euskerak eta kaukasar izkuntzak ba-dituzte beren baitan antz edo analoji batzuk gramatikari buruz naiko zeatzak eta joskeran, aditzean eta izen-saillean bat lez datoztenak». Salamanka'ke Ikastetxe nagusian buruzagi izan zan A. Tovar'ek: «Euskeraren iraupena dugu Filoloji-kondairaren gertakaririk arrigarrienetarikoa. Izkera zahar baten bizirik irautzea noski, mendezmende, gizaldi askoren buruan, beste izkuntza batzuen erasoaldiai gogor egiñik, bere nortasuna bizi-bizi zaindu duena». Eta, azkenez, Menéndez-Fidal'ek: «Ba liteke munduan beste izkuntza bat ez aurkitzea, euskerak duen lako jarki-gaitasuna duenik; bere iztegian, bada, arrotz-gaien batzuk sartzen utzita ere, zintzo eusten dio bere jatortasunari».
Arnas-emaille bitez guretzat erbestetarron iritzi, gogo ta egiztapenok. Izan ere, gaur-egunean gure euskera kinka larrian daukagun ezkero, etsai biurriz -prentsa, irrati, urrutiikuskin, liburu ta abar- inguratuta alegia, iñoizkorik zolien arduratu ta a!legiñik gartsuenak egin bear ditugu, berau ta beronekin geure nor-izate berezia betiko galdu ez dakizkigun. Geu gara, jakintsuen aburuz, Europa'ko izkuntzarik zahar eta baliotsuenaren jabe; berau galduko balitz, Europa osoaren galpena izango li-tzateke. Beraz, etxean gurasoak, elizan apaizak, ikastola ta eskoletan umeak, alkar izketa ta billeretan danok, kale ta baserri, ur ta elur, gazte ta zar, guztiok ikasi ta erabilli bearra daukagu. Ta onezaz gaiñ, guztion onerako dan egiteko ontan lan dagienak, zein kultura-erakundeak, zein erri-agintariak, zein ikastetxeak, egiaz txalogarri ditugu.
II.-EUSKAL LORRATZAK OR-EMEN
Euskeraren luze-zabala.-Ertz oni buruz ez da errez iritzi egoki bat ematea. Ba-dira jakintsuak -Humboldt, A. Fita, Cejador, Menéndez-Pidal ta beste batzuk- iber-izkuntza ta euskera batera lez bizi izan zirala, aintziña baten, dio-tenak. Iber-izkuntza, ordea, Espaiña'n sortaldean eta egoaldean itzegin zan batez ere, aspaldi danik galdua. Espaiñar eremu zabalean or-emen aurkitzen diran ainbat toki-izenek olako zerbait aitzen eman nai digu. Iber-idazkunetan ba-ditugu euskal jasa duten itzak, ez gutxi.
Dana dala, lenago baten gaur baiño edadura zabalagoa eti kan gure izkuntzak; erromatarren denborako latin-idazkunak dituzu lekuko; gero, apurka apurka, atzera egiñaz joan zitzaigun mugalde medar ta estuagoetara. Erromatarren aginpide garaian, gaiññera, abagune larrian aurkitu zan, la osorik ga'ltzeko zorian, eta galdu ez baldin ba'zitzaigun aiek beren auruíitasunetik jetxi ta lurralde auek utzi bear izan zituztelako izan zan, dudarik gabe. Orain bi milla urte bezela euskerak izan zitun bere ondore onak eta utsak, piztu-ardiak eta porrot-orduak.
Jakintsuen artean ba-dira oraindio beste uste ta iritzi ausart bezin bitxiak: E. Lewy'k dioskunez, esaterako, euskera omen dugu Europa osoko izkuntzen zerki edo substrato zaharrena; eta Uhlenbeck'ek dio aspaldi bateko izkuntz-azal (geruza) dala, oraindio ere bizirik dirauana. Geruza onek etzan euskera bakarrik bere baitan artuko, baita Europa eguerdi-aldeko beste izkera batzuk ere.
Erromatar idatz-izenak Erromarrak naiko luzaro bizi izan zitzaizkigun Akitania lurraldeetan; Akitania au Garona ibaitik Auñamendi'raiño luzatzen zan; ementxe bizi zan, jatorriz bezela, Ausci (aurki) gizatalde garrantzitsu bat: ortik datorkigu, antza, eusko ere. Lurralde ontan aurkitzen dira gaur ere, euskeraz idatziriko agerkairik zar eta seguruenak; jainko ta pertsonen izenak dituzu, M. Luchaire'k estalgetuak batez ere. Ortxe agertzen dira, latiñez idatzita, euskal izen ezin-nastuak: andere, nescato, cison (gizon), sembe {seme), ta abar; baita jainko batena ere: aherbelste (arbels, «aitz beltz» ala aker beltz»?).
Erdi-Aroan pertsonen izenak agertzen dira agiri ta kroniketan, gero ta geiago agertu ere; dokumentuetan, gaiñera, ez pertsona-izenak bakarrik, euskera poliki argitzen duten izen arruntak ere bai: 'Gomiz Belatza, 963'garrenean, aita 980'garres neko agiri baten, izurra 980'an, ozzua (otsoa) 981'an, at'aburu 1007'an, eskerra (ezkerra) 1024'an, moza (moztua) 1026'an, seitegi (sailelu)1030'an, Eneko Beltza ta laburra 1072'an, San txa Begiederra 1080'an, zarra, zuna, menditxo 1085'an, eta beste.
X'GARREN MENDEAN.-Erdi-Aroan euskeraz itz-egiten zan, gaur euskal erritzat ez dauzkagun toki askotan ere: Ueska aldean, Errioxa'n eta Burgos'ko mugaldeetan, ziurki. Amargarren menderantzekoak dituzu Errioxa'n, San Millan de la Cogolla deritzaion lekaretxean aurkitu ziran esku-idatzietan datozten euskerazko ertz-oarrak. Baita ementxe bertan dator gaztelerazko agiririk zarrena ere; «espaiñar izkeraz idatzitako lenengo testua» dio Damaso Alonso'k. Otoitz bat da. «Glosas Emilianenses» deritzanean daukagu.
Praillea -ez dakigu gazte ala zar zanik- Agustin deunaren itzaldi bat aztertzen ari zan nonbait, eta latiñez ongi ulertzen ez zitun itzai ertzean jartzen zizkien oar batzuk argibide bezela: ortxe, latiñezko liburu ortan dauzkagu itz eta esaldiak, euskeraz batzuk eta gazteleraz beste batzuk. Eta itz eta esaldi auek, ain zuzen ere, espaiñarrentzat erdal literaturaren «lensaioak» ba'dira, guretzat ere ezin ba gutxiago izan (D. Alonso, Primavera y Flor de la Literatura Hispánica, 1, 3 orr.). Oarrok jarri zituen prailleak erderaz ta euskeraz zekizkin antza, Menéndez - Pidal'ek dioskunez (Orígenes del español, Madrid, 1950, 466 orr.).
Egal ortan datozen euskal itzak auek dituzu: « izioqui» (ixio, izio, exeki, iexeki), « guec ajutuez dugu» (aiotu, aiutu). Zearo ez dakigu, baiña, itzak zer adierazi nai duten, esakun txit motzak bait dira. Berzeo'k ba-darabilzki euskal itzak -Don Bildur, adibidez, bere bertsoetan (Ikus J. Bautista Merino y Urrutia, El Vascuence en el Valle de Ojacastro (Rioja Alta), Madrid, 1931).
XI'GARREN MENDEAN.-Pertsonen izenak eta tolden izenak ez-ezik, oen azalpenak eta adierazgarriak, ere, sarri-samar agertzen dira amaikagarren gizaldian zear. Ona batzuk: Izpea (aitzpea), Busturiko Axpe; aker zaltua (1074), Iruña'ko katedraleko pergamino baten; zaldu-burua, Uztai-zuar-be, zullitia, arbea, erretzubi, buruzagi, azeari, ta abar.
XII'GARREN MENDEAN.-Amabigarren gizaldian, au da, 1140'an, Aimery Picaud, Partbenay4le-Vieux'ko semea, edo zana zalakoa, Euskalerritik igaro zan erromes edo beilari zurrian. Bidekari (guía) bat idatzi zuen ark, Prantzi'tik Konpostela'ra zijoaztenai laguntzeko; bidekari onek, naiz-ta euskaldunetzaz gaizki itz egin, euskal iztegi txiki bat dakar, guretzat estimagarria noski, ta iztegietan zaharrena. Ona bertan dakazkin itz batzuk: Urzia, Andrea Maria, ogui, ardum (ardao), aragui, sagar, sagardo, araign (arrain), echea, iaona (jauna), andrea, elicera, belaterra (apaiza), gari, uric (ura), ereguia, Iaona domne Iacue, ta abar.
IKUR-ITZAK.-Erdi-ArokO ikur-iztiak (epigrafiak) baditu euskal izen batzuk errez adieraztekoak ez diranak.
Abadiñoko (B) arri batean, eta ba leiteke berau amaikagarren mendekoa izatea, idazki au dator: «Iauninco/ne ego/lei no». Iauninko Jaungoikoaren izena dugu, Gómez-Moreno, J. A. Basanta ta A. Tovar'en iritziz; beste itz erdiak illunago daude. Kristoren aurretiko euskaldunak, bear bada, Inkoa, Inka, Jinko deituko zioten, eta ondorengoak, jaungoikoa, goietako Jauna.
NAPARRUKO FORU-LIBURUAN.-Naparruko Foru Orokorra deritzaion liburuan ere ainbat euskal itz eta adierazpen datoz, guztiz jakingarriak: opil arinzada, on bazendu avaria (afaria), agaguenco (aza-gerriko), ozterate (ozte-ra-te), erret bide (erre ge-bide), guirissellu corr (krisellu zor), ilumbe corr (ilunbe zor), echaiaun (etxeko jaun), echandra (etxeko andra), daucari (dauka-ri), gaices berme (gaitzez bere gain artu), ones berme (onez buru eman), babagorrá (baba-zorra), ta gaiñerakoak.
ERRI-OTOITZ BAT.-Iruña'ko katedralean dago Arnalt Barbazan (1318-1355) gotzaiñaren lan bat, zazpigarren kodize deitua. Kodize onen azken aldean, askoren artean idatzita, orrialde oso bat dator latiñez, erromentzez eta euskeraz, aren edo onen goraipamenez orrialde ortan zerbait ezarri nairik bezela egiña. Gaur ordea, dagoen lez, ezin dezakegu errez irakurri: naikoa ezeztu ta gain-marratua dago idatzi orren urrengo ostoaren ertza, azala jartzean jan zutelako edo, eta irakurri dezakeguna ere naikoa lerrok osatua duzu.
Ala ere otoitz bat da zati ori, aise adierazo dezakeguna gaiñera. «Erri-otoitz bat da -dio L. Mitxelena'k-, aztikerizko otoitza». Gure Aita txiki bat noski. A. Donosti'k Egan (1956, 2, 34-52) aldizkarian dakazkigunen antzekoa. Ona: «Pater noster txikii,/ Jesus penitentzii./ Lurrak dakar ogi,/ txotxak arduan gorrii». Eta Azkue'k Matxinbenta'n (E. Yakintza, IV, 7 orr.) bildutako au: « Pater noster txikia,/ lurrak dakar ogia,/ txotxak ardo gorria, Paradisuko gloria» (Ikus L. Mitxelena, Textos arcaicos vascos, 58 orr.).
Lope gartzia salazar'en liburua.-L. Gartzia Salazar (1399-1476) Bizkaian, Somorrostro ibarreko Muskes udal-barrutian dagon Muñatones torre-etxeko semea gendun. Bi liburu idatzi zizkigun gizaseme jakintsu onek: 1) Crónica de siete Casas de Vizcaya y Castilla (1454), eta 2) Las Bienandanza's e Fortunas (1471-1475); 25 liburu ditun bigarren au bere zartzaroan idatzi zuen, bere semeak Muñatones etxean preso zeukala idatzi ere.
Ogetairugarren liburuan Lope Gartzia Salazar'ek edesten digu, beste gauza askoren artean, Juan Santxez Salzedo, Aiala'ko jaunak eta onen taldekoak, nola il zuten Balmasedako Juan Ortiz, Erregearen Diru-zai nagusia, dedu edo ohorezko zer batzuk zirala-ta, il ere, iltzailleak ondoren igesari emanik. Emetik sortu zan Bizkaia'n eta inguruetan esan au: Ceruarrri (zer barri?). Besteak erantzunik: va-barria, galdocha cogaldia ildala valmaseda conestarra (bada-barria, Galdotxako zaldia (k) il da (ue) la Valmasedako oñeztarra).
Beste antzeko esakun batzuk ere ba-dira liburu orren orrialdeetan (Bienandanzas e Fortunas, Bilbao, 1955, 252 orr.).
ARNOLD VON HARFF'EN IZTEGITXOA.-Kolonia'ko zaldun au erromes ibilli zitzaigun urtetan, azkenik Erroma'rakoa, Jerusalen'erakoa ta Konposte'la'rakoa osoturik. 1496 ta 1499 bitartean Euskalerritik igaro zan, aurrerago Aimery Picaud legez. Joan-etorri oiek zirala-ta, liburu bat biribildu zuen. Naparru zear bildutako itz-mordotxoa euskeraz ta doitxeraz dakazki liburu ortan. Irakur batzuk: ogea, arduwa (ardoa), oyra (ura), aragi, gasta, gaza, oluwa (oloa), huetza (lasto), norda (nor da?), schambat (zenbat?), hytzokosanma (etxeko jauna), gangon dissila (Jainkoak gau on dizula), zenbakiak eta abar (L. Mitxelena, Textos..., 63 orr.).
EUSKAL ESAKUNAK ESKUTITZETAN.-Aspaldi bateko oitura dugu, agiri danez, egiten ditugun gutunetan, erderaz ari ta ere, euskal itzak naiz esaerak, luze ta labur, bertan sartzea. Gaur ori da gure ekandua, ta paper zaharretatik dakigunez, era berdiñean jokatu oi zuten orain bosteun urte ere. Juan Irañeta'k 1549-1-8'an Erromatik Pedro Itero Saldias'ko abatari egiñiko kartan datoz itzok: «...eta Jaincoac parcaderozola Migueli, cerren ni emen nayzala eguen seribatu bear berceri». Miguel Itero iruñar au, kanonista oso ospetsua zan bere egunetan.
Aita Antonio Araoz oiñatiarrak (bergararra?) ere berdin egin zuen bein baiño geiagotan. Erderazko karta (gutun) batean, oran esaten zion bein Iñaki deunari: «aunque las causas principales eztitut scrivicen»,1545-2-9'an Evora'tik egindakoan noski. Orobat 1545-12-1l'an Valencia'tik egin zionean ere: paresçe muy conueniente mirar sobre resçiuir gente verriac».
Onelaxe, azkenez, beste textu, gutun eta esaera asko antziña bateko gizaldi ta urteak zear; eta guztiok ditugu, jakiña, gure literaturaren len-zite ta pitxi estimagarriak. Fr. Rabelais (14951550) berak bere aletxoa ipiñi zuen ospe aundia eman zion bere Pantagruel eta Gargantua liburuan.
Naparruan ba-tez ere, Iruña'ko artxibuetan, Leire'n, Iratxe'n, Irantzu'n, eta Errioxa'n, Kalagurri'ko katedralean, Valpuesta'ko ta San Millan'go artxibuetan alako asko aurkitzen dira. Dokumentuak eurak euskeraz egon ez arren, au da, latiñez ta erromantzez dagozala ere, toki oietako llekaretxeak zeuzkaten ondasunak, lurraldeak, erriak eta jabetasunak aipatzen dituzte, ta oietariko askok, geienak ezpadira, euskal izenak daramazkite. San Millan'go bei-larreak, esate baterako, Errioxa'ko ta Araba'ko euskal izen mordoa dakar. Ona batzuk: Zuhazu, Naf farrate, Hillarrazaha, Galharreta, Harriolha, Narbaiza, Hurizahar, Hamarita, .Erretanna, Hascarzaha, Haspurua, Elhorriaga, Gordova, Elhosua, ta abar. Lekaidetxe ospetsu ari zerbait ordaindu bearra zuten errien izenak dituzu auek eta beste asko. Emetik atera dezakegunez, izen auen alorrean h ereiten mutillak ziran esku-idazle aiek; baiña ez ortaz arta izan, orduko ta geroko askotxo ere gai ortan egiazko ez-jakiñak ditugu-ta.
EUSKAL LITERATURAREN LEN-ASPERENAK.-Orrela dira, egiaz, oraiñarte aipaturiko euskal oroigarri guztiak. Bitartean, or ziran gure bertsolariak ere, beren kopia zaharrez erriaren gogoari atertu gabe arnas-emaille. Baita or ditugu laister aitatuko diran kanta zaharrak, XIV ta batez ere XV'grren gizaldietan jazotako gertakari pasadizuekin egiñak. Erdi-Aroaren azkenerantza, Bizkai, Araba ta Gipuzkoako famili ta alderdi burrukalarien arteko egiñak abesten dituzten kanta oiek; poesi epikua dugu sarritan, naiz-ta guganaiño bertso-zati batzuk baiño ez iritxi. Orrelakoak dira izan ere Urrexola'ko burruka kanta, Arrasate erre zutenekoa, Sanda-Iliarena, Bereterretxe'rena ta abar.
Gure eresiak ere aztu gabe, jakiña: Lastur'eko Milia'rena, Alos torrekoa... Eta gure errietan, oraintsurarte, gorpuaren atzean negarrez ta erostari zijoazten emakumeen antsi bioztiak.
III.-EUSKERAREN ZATIAK
Euskalkiak.-Izkerak, mintzoerak aldatuz doaz, izkuntzlariak dioenez; munduko denak joan ere, nagusiak eta txikiak, «geldi baiña geratzeka». Dauzat'ek onela: «Mendez mende berriztatzen ari da izkera; ta berriztuz aurreratze au berdin eta jarraian gertatu oi da, ikusgarriro» (Philosophie du Langage, a. 1. 53). Gregoire'k: «Izkera bizia bere bizi-unerik pitiñenean ere, ezin daiteke aldatu barik egon» (Petit Traité de Lingüistique, 56 orr.)
Emendik bada izkerak, barruan duten bultz-gai bati jarraituz, zernai bizidun bezela, aldatu egiten zaizkigu; milla edo bosteun urte, edo gutxiago, bear-ta ere, itzak, itz-otsak, izkiak, adizkiak, joskera bera, lehenetik urrundu egin oi dira. Ondo rioz, ba, oar beste gertakari oni ere : aldakuntza oek leneragotzea ezta zailla, baiña egoki ote zaigu? Izkuntzaren izateak berak egiña ez ote degu? Ura beetik gora eramatea ez da errez. Nola il-azo barruko sena? Ta ilda ere, nola il orri, lengoratzeko, bear duen kemena sar-azi? Bizpairuren gogo ona ez dezu aski.
Azkue'k onela: «Izkera baten aidakuntzak bitarikoak dira: batzuk, berezkoak; besteak ezarriak, eraginak, eratsiak, ganeratuak. Orain mila, bi mila urteko aldakuntzak eunetatik laro geta amabost, berezkoak ebazan gure izkera zar onek. Cruce egunetan oartu al daikeguzanak geien-geienak gure artean dagozan erdaldunak eta gure buruetan irakurtez sartzen doguzan erdalkeriak eragindakoak dira» (Euskera, 1921, 55 orr.).
Izatezko aldakuntz-lege ontatikoak ditugu, zati bat beintzat, gure eleak ditun izkelgiak ere: ederra da gure izkuntza, aberatsa ta joria, baiña arripitxi bikain puskatu baten antzera, zati askotan berezitua daukagu. Izkuntz arrigarritzat jotzen dute euskera gaurko izkuntzalari guztiak; euskal aditza, berboa, bat bakarra da, maixuki osatua; iztegia berriz txit joria, joriegia bear bada, ta itz berriak sortzeko griegoak eta alemanak duten aiñako erreztasuna. Baiña, arrigarria irudi arren, adar-pillo bat dugu izkelgitan.
Adar nahasi auetan era pixkat jarri nai izan zigun L. L. Bonaparte printzeak; Euskalerri osoko Euskera adarrak kidetzen eta sailkatzen saiatu zitzaigun, eta aren kidetze ta sailkatzeari jarraitzerakoan, «Bilbo-tik Biarnora ta Naparroako mugaradinoko eskualkiak berrogei eta hamar dire bederen», diosku G. Lakonbe'k. Izkelgi oietatik, ordea, «batzuk elgar dirudite», ta ogei ta bostean gelditzen dira, eta ogei ta bost eskualki txikiok berriz zortzi anditan laburtzen dira, ta zortzi auek ere iruetara gutxitzen dira azkenik.
G. Lakonbe'k darrai: «Hitz batez, gure Printzeak derragu lehenbizikorik Bizkaiko eta auzoko herri zonbaiten eskuara dugula; bigarrenekorik Gipuzkoatarra, Laphurtarra eta Naparroako zati batena, hirurgarrenekorik Baxe-Nabarreko eta Xuberokoa; bai eta ere lehen aldikotz kidekatze hortaz ezagutzen gintuen Erronkariko, Zaraitzuko, Aezkoako eta herri gorde batzuen eskuara ere. Eta bi mapa margodun haunditan dakusagu Bonapartek eskualkietako harat-hunatak norainokoak zauzkan... Anitz orrialdetan, bereziki Le Verbe basque deritzaion idazti ugarian, metaka bere eskual-gogoak zabaldu ditu» (Euskera, 1921, 55 orr.).
Ona, jakingarri bezela, Bonaparte'ren euskalki-laukia, zerbait ikutua.
I.- BIZKAIKOA 1. Sortalde: Markina. 2. Sartalde: Gernika, Bermeo, Plentzi, Arrati, Orozko, Arrigorriaga, Otxandio. 3. Gipuzkoan: Bergara, Leintza Ibarra.
II.- GIPUZKERA 4. Iparralde: Ernani, Tolosa, Azpeiti. 5. Egoalde: Zegama. 6. Naparroan: Burunda, Etxarri-Aranatz.
III.- GOI-NAPAR IPARRALDEKOA 7. Ultzama: Lizaso. 8. Baztan: Elizondo. 9. Bost Urieta: Bera. 10. Arakil: Uarte-Arakil. 11. Araitz: Intza. 12. Gipuzkera: Irun.
IV.- LAPURDIKOA 13. Bere-berea: Sara, Ainhoa, Donibane, Lohitzune. 14. Nahasi: Arrangoitze.
V.- GOI-NAPAR EGOALDEKOA 15. Iruñaz onuntz: Egues (gaur illa), Olaibar, Artze, Erro, Auritze. 16. Iltzarbe: Ganes (gaur illa). 17. Iruñaz andik: Oltza (gaur erdizka), Zizur (berdin), Gulina.
VI.- BEE-NAPAR SORTALDEKOA 18. Garatzi-Amikuze: Garatzi, Amikuze, Bardotze, Arboti. 19. Adur alde: Beskoitze, Urketa. 20. Zaraitzu : Zaraitzu.
VII.- BEE-NAPAR SARTALKOA 21. Baigorri: Baigorri. 22. Lapurdi: Uztaritze, Mendiondo. 23. Aezkoa: Aezkoa.
VIII.- ZUBEROKOA 24. Bere-berea: Atarratze. 25. Erronkari: Bidangotze, Urzainki (gaur illa), Uztarrotz (gaur erdi euskaldun).
Euskalkiok ez dira ain bereiz-errexak. Bonaparte'k berak oartzen digu ibar edo bailara batetik bestera ba-dala diferentzi ta aldea, toki berean sarri ain zuzen ere. Esate baterako: «Baztan ibarreko euskera -dio- artu liteke, ezeren eragozpenik gabe, Lapurdiko irugarren euskalkitxo bat bezela». Ta orrelaxe, aditz-garaitan bereziki, Luzaide'n, Auritzperri'n, Zaraitzu'n, Etxarri-Aranatz'en eta abar. Au da : eukkalkiak, bereizgarri talits askotan, nahaste xamar dabiltzala esan nai du onek. A. Damaso Intza'k lan bikain bat du ontaz (Euskera, 1922, jorraillagaragarrilla, 65 orr.)
Sakonago jo ezkero, galdetu genezake: euskera bat-bakarretik irtenak ote dira euskalkiok, ala asieran izkuntza kidekoak, bai, baiña bestelakoak ote ziran? G. Lakonbe'ren gardiz, bizkaierak, adibidez, nortasun gotorra du beste izkelgiei buruz, ta ezin dezakegu errez kabiatu lendabiziko euskera bat-bakarraren altzoan. René Lafon'ek, ordea, gurbilki aitortzen digu Euskalerriko sartalde-sartaldeko bizkaierak eta sortalde-mugako zuberoerak ba - dutela alkarrekin zer - ikusi miki bat, aintziña bateko euskaldunon erri-batasun arrunta adieraziz bear bada. Are geiago : J. K. Baroxa'k aintziñako euskaldun errialdeak ere aipatzen dizkigu: bizkaiera noski karistiotarren izkera, gipuzkera bardulotarrena ta aspaldi bateko euskaldunak -vasconeszeritzenena izango litzake napar eta zuberotar euskalkien aurrelari.
Baiña gorago aipatu dugun izkeren aldaketa-legea gogora ba'dakargu, ez dugu uste ain urruti jo bearrik dugunik. Arira datorkigu emen Larramendi'k bere «Eziña egina» idaztean, jalgi zuena: «Atsegingarri degu euskera, bere izkelgien askotan ederragatik». L. Mitxelena'rentzat eliz-barrutiak ere izango zuten beren lana euskera zatitze ontan. Eliz-barrutiak, ala ere, naiz iparraldekoak naiz egoaldekoak, oso gaurkoak dira Euskalerrian edu ontako eragiña izateko.
Orixe'k, beste edozein erritako izkera baizen literaturarako gai dala gure euskera aitortu ondoren, euskalkiai buruz au dio: «Lau euskalki izan ditugu literaturadunak: Laphurdi'koa, Xubero'koa, Gipuzkoa'koa, Bizkai'koa. Zein baino zein euskalki diren obe, galde alperra ta gorrotogarria da. Bakoitza gai da, ta aski dugu» (Euskal Esnalea, 1927, 152 orr.).
GURE JOKABIDEA, EUSKALKIAI BURUZ.-Eta guk ainbat euskalkiren aurrean «Or konpon! » esanik, besoak gurutzetu? Ori litzake errezena. Baiña zerbait egin bearra dugula, argi dago: euskalkiak bat ere il gabe, euskera batu baterantza jo bear dugu.
Aurtengo (1972) «Txomin Agirre» nobela sacia irabazi duen Mikel Zarate idazleak bere kezkak ditu, ta oien artean, bat euskalkiai buruzkoa alegia. Sariztu dioten nobela, ots, Haurgintza Minetan, nola osatu duen ta zer gai duen azaldu ta gero, bizkaitar ta idaz-batasun-zale agerturik, onan mintzatzen zaigu: «Bizkaitarra naiz, bai. Eta bizkaitarra izango naiz, nahi ta nahi ez eta zorionez, hil arte, Bizkaian eta bizkaierazko giroan haz¡ ninduelako ta haz¡ nintzelako. Gainera, batasun-zale izateko ere, orokorra izateko ere, bizkaitarra izan behar, nahi ta nahi ez eta zorionez, Gipuzkoara, Lapurdira..., Euskalerriko edozein lurraldetara joateko bidea (eta bizkaieraren aberastasunak edonoiz ta edonora eroan ta edonori erakutsi ta irakasteko biderik onena) bizkaiera dudalako. Ezin, bada, nik bizkaiera baztertu, plazaratu baino. Nire jokabidea hauxe da: euskera baturantz».
Zelan? Euskaldun izanik, euskera ondo ikasiaz. Nun ote? Erriaren altzoan eta liburu zaharrak irakurriz; erririk erri ioanez, eta euskalki orotako gaiak xurgatuaz. Erriak ditu, benetako erriak, iztegi ugaria ta joskera jator-jatorra. Euskalkietan, ordea, makiña bat bitxi ba-dauzkagu sakabanaturik; egoki zaigu euskalkiotako liburu zaharrak irakurtzea. Erdel-kutsua dariotela? Or gure trebetasuna: akatsak utzirik, bitxiak batu. Ederki zioan L. Villasante'k: «Euskeraren una ta iriña edoski ta beretu nahi duenarentzat, ezin utziak dira idazle zaharrok».
Gaur-egun, iñoizkorik gartsuen ari gara euskalkien batasun ortan; dakigunez aspaldiko guraria da, izan ere. Baiña gabiltzan zentzunez ta ez itsu-itsuan. Il-zorian daukagu euskera, ta eri bati bezela, ez zirkin geiegi, ez estutze gogorrik, etzaio komeni, il egingo litzakigu-ta. Gaiñera, L. Mitxelena'k digutenez: «gu gara hizkuntzari makurtu behar gatzaizkionak, ez izkuntza guri, gogoak ematen digunean eta gogoak ematen digun bezala». Izkuntza, beti ere, gauza sakratua da.
IV.-EUSKERAREN AIDEAK
Izkuntza zientziak, XIX'garren mende azkenerantza, zapartada ederra eman zuen, lengo bide zaharrak utzi ta berrietatik aurrera saiatuaz. Zeintzuk ziran bide berriok? Izkuntzai iturburu billa zebiltzen jakintsuak, eta ortan alegindu-ala, laister konturatu ziran egiazko aria zala ango ta emengo izkuntzen artean. Bi millatik gora dira, gaur ere, munduko izkuntzak.
Ekin eta ekin zer atera zuten izkuntzalariok? Ipar-aldeko erri txiki batzuk eta geuk izan ezik, Europa guztian eta Asia'ko zati aundietan itz egiten diran izkera guztiak, ama batetik sortuak dirala. Indo-europear deritzaie oeri. Izkuntza oien izaera ta edesti, ordea, errez ezagutu ditzakegu: nolako aldakuntzak izan dituzten iru edo lau milla urtez onantza; batzuk illak dira, beste batzuk garai irten dute.
Emendik agertu zitzaigun munduko izkera askok alkarrekin duten aidegoa. Izkera asko pillaka jarrririk, laister nabarmendu zan beren senidetasuna, ez indo-europearrena bakarrik, baita beste aunitzena ere. Guzti oien sail barruan euskera geratzen zan baztertua, arrimokor gaillendua, ugarte bat bezela, amarik gabe, izkera zurtz.
Izkuntzalariak alere gaur ez daude ortan: euskerak ba omen ditu bere aideak, senideak. Zelan atera dute ori? Azken urteotako izkuntz-jakintzaren legeak euskerari ere ezarriaz.
Lau aidekera eman ditzakegu: 1) odolekoa, berez datorrena; 2) zearrekoa; 3) auzo-aidetasuna, ta 4) atze-aidetza.
Odol-aidetasuna. Esan dugunez, bala-bala zebillen XIX'garren gizaldian izkuntzen aidetasuna. Izkerak sailkatu zituzten: indo-europearrak, latiñetikoak, jermandarrak, eta abar. Ortik datoz izkuntza amak -latin, esate baterako- ta izkuntza alabak -latiñetik sortuak-, eta izkuntza aizpak -gaztelera, prantsera, italera, portugalera, katalana ta beste-; ta ondorenez, izkuntzen aidetasunaz mintzatzen asi ziran jakintsuak.
Sailkatze ortan nun daukagu gure euskera? Antonio Tovar'ek onan: «Familia aundietan ematen diran aidetasunik gogoan artu ezkero, izkuntza bakarra duzu euskera, soil-soilla, aiderik gabea» (El Euskera y sus parientes, Madrid, 1959, 11 orr.).
Euskerak ez du, beraz, gaurko izkuntzalariak diotenez, munduko izkera batekin ere odolezko aidetasunik.
Zear-aidetasuna. Geroztik etorki senikera utzi ta beste bide ta metodu batzuk asmatu dira; gaur odolaren artu-emanari baiño kulturaren zer-ikusiari arreta geiago ezarten zaio. Ta bide berri oietatik jo zuten izkuntzalariak, izkuntzak .gramatikari buruz aztertzen asi ziran batez ere; orrela egin ziguten Bopp'ek, Grimm'ek eta auen atzekoak.
Era ontan barruko egitura edo estrukturan, au da, gramatikan, joskeran eta olakoetan, berdin samarrak diran izkuntzak, aideak dira, naiz-ta zearka; labur: urteak urte zatitu egin zan lenengo izkuntzaren izkelgiak, dialektuak. Bide ontatik ekiñik ere, euskerak ez du «anairik». Tovar'ek: «Ibar-izkera, iberoizkuntza zaharra ere ezin dezakegu euskeraren guraso edo anaitzat artu» (0. cit., 14 orr.).
Auzo-aidetasuna. Euskeraren nolabaiteko aidegora iritxi nai baldin bada, beste bide batetik abia bearra dago; metodu gaurkoagoak ba-dira, eta auen bitartez ¡doro genitzake bear bada euskerarentzat ere zerbait aidetza pareko danik: auzoaidetasuna, adibidez. Euskerak, aintziñatik izan ditu ingurumari latiñetiko izkelgiak, Espaiña'n len-gaztelera ta napar-aragoiera ta Prantzia'n, ego-aldera, gaskoiña batez ere, ta auekin -ezin dezakegu uka- alkar-ikutzea ez-ezik, barru-barruko zerikusi ta artu-emana ere, bi milla urtetan beintzat, izana dugu. Alboko izkuntza auekin euskera ots eta itz, artu eta eman bizi izan zitzaigun luzaroan.
Baiña, zer esan gura du onek? Euskera latiñaren izkelgi bat dala? Auxe bakar-bakarrik: millaka urteetan alkarrekin elebitsuan bizi izanik ere, artu-eman soilla izan dala izkuntza auen artekoa; urteetan aldamenka bizi arren, auzo-aidetasuna izan dutela bakarrik. Zer da au? Euskerak erromantze oietatik itzak eta fonetika bereizgarriak jaso ditula; eta ordaiñetan berak ere itzak eta abots bereizgarriak, ez urri, eman dizkiela. Artutako ta emandako guztiak pixatu ezkero, beraz, euskerak, ba liteke, artua beste emana izatea.
Gai oeri gagozkiela iritzi ematean, erne jokatu bearrean gaude. Euskeraz pago, bago, fago esaten duguna, latiñetik -fagus-i- edo griegotik -fegos-ou- omen datorkigu. Mundu guztiak esango du, jakintsuak aurrenen dirala, orain bi milla urte erromarrak guri esku-erakutsi bezela utzitako itza dugula. Baiña, egia ote? Errazoiketa au, bederen, egin dezakegu: Euskalerriko mendiak, gaur ere, pago tantai ederrez beterik dauzkagu. Bi milla urte baizik ez al ditu gurean landare ponpox onek? Aurretik orduan, zer landare ote zan Aralar'en, esate baterako? Eta, lendik ere pagoak ba'ziran gure mendi-pendizetan, euskaldunak ez ote zuten itzik pagoa adierazteko? Geroago gaztaiña bezela, ez al zuten janari arrunta aritzaren ezkurra ta pagoaren bagatxa? Egiazki euskerak ba-ditu beste itz batzuk ere pago esateko: darte (BN), barza ta zakarda (R), ta besteak.
Baiña zentzunez jokatzea dagokigu, beti ere, iritzia ematerakoan laprast egin eta erori ez gaitezen.
Atze-ametasuna. Illunpean datza izkeren sorrera. Batzuk, alere, beste batzuk baiño kultura geiago izan zúten. Doanak bere kolkoan du ixilpeko ori, baiña izkuntza batzuk aurrera egin zuten kultura itxasoan, beste batzuk gibelean gelditurik. Errialdeen ara-onako goraberaen ondorena dugu sarritan; Europa sarkaldean, urrutiago joan gabe, bertoko izkuntzak atzera egin bear izan zuten lendabizi keltarrak eta gero erromarrak aurrean erabillita; azkenik, ondo dakigu, Erroma'ko kulturak eta politikak zapaldu ta alderazi zitun keltarrak berak eta auek utzitako izkuntz-ondarrak.
Euskera dugu, zorionez, oldar oien atzapar artean jausi etzana; kelta ta latiñaren aurretiko izkuntzen erakusgarri bakarra, Europa'ko lurralde ontan sarkaldeko indo-europear izkerak baiño lenagokoa.
Nolako kultura alako zabalera izan omen zuten izkuntzak. Baita jazo liteke kulturazko izkuntza bik, alkarren auzo-samar ibilliak izan arren, beren artean ar-eman aundirik ez izatea, idatzirik ez zan garai aspaldiko aietan batez ere. Ta aidego au izan daiteke urrutiko izkuntzakin ere, istori-aurretik izkuntzak eta giza-taldeak alkarrekin izan zituzten artu-emanetatik sortuak noski. Gaurko kultura izkuntzen alkarrekiko ikuskizun aria ta aintziñakoena, alere, ez dituzu berdiñak iñolaz ere. Gaur irarkola -inprenta- daukagu ta izkuntza idatzia, ta irratia ta telebixta. Lenago etzan olakorik; lenago, erriak -arat-onat zebiltzanak sarri- beren arteko zer-ikusi ta goraberak zituztelarik, bizitzen asi-berri ziran oraindio.
Oien saillekoa dugu euskera; aintziñakoa, baiña auzoekin ar-emana izan zuena. Baita aoz-aozko literatura eder baten jabe izana ere. Ta auxe aztertu ta ikasten saiatu dira euskaltzale jakintsuak. Eta, Ipar-Afrika'ko bereber izkelgiak arakatu dituzte, eta semitarrenak, biokin atze-aidetasun zerbait aurkiturik; baita fino-ugriar eta paleo-siberiar izkuntzak eta Kaukaso menditsuan itz egiten diran izkelgiak ere arakatu dituzte, ta euskerak bai omen zuen izan oiekin ere, iñoizkoren baten antza, artu-eman pixka bat: itzen batzuk eta gramatika lege batzuk aurkitzen omen dira oietan euskerazkoen antz pitiña dutenak.
Amaitzeko, Tovar'ek au: «Edesti luzeko izkuntza dugu euskera; bere aidetasuna, beraz, istori zaharra duten izkuntzak dituzten ezaugarriakin ornitua dago». Oso aintziñakoak, istori aurrekoak dira bai ezarri genitzaizkioken senideak. Beude, guenez, bi gauza argi: Lenengo: jakintsuak gaur arte, alegiñak alegin, ez diotela euskerar anairik, edo «aizparik» idoro, gaztelera ta prantsera beren artean aizpa ditugun bezelakorik beintzat.
Bigarren: euskerak izan ditula, oso antziñatik, bere artu-emanak bai auzoko erriekin, bai edesti aurrean txit urrutikoekin, kulturazko artu-emanak nunbait (Ikus A. Tovar, El Euskera y sus parientes, Madrid, 1959, ta L. Mitxelena, Sobre el pasado de la Lengua Vasca, Donostia, 1964).
V.- EUSKERA IDATZIAREN BATASUNA
Premiñazkoa ote degu? Gure izkeraren il edo bizikoa ez beldin ba'da ere, literaturan bear genuke nolabaiteko batasuna. Erri xeak, jakiña, ez digu onartuko berari eder etzaion zerik. Eta ona koxka: idazleak idazten du ta erriak, naiz xea naiz ikasia izan, irakurtzen digu; atsegin ez duenik, baiña, ez du irakurriko, ta irakurri ezik ez du ikasiko, ta ikasi ezik ez du jakingo, aiztu ta bertanbera laga baizik. Zentzunez jokatu bearra degu ontan. Erri xeari, beraz, bere izkera ta dialektuan eskeiñi bear zaio irakurriko duena, errez ta bizi. Zer esan nai du onek? Oraindik, urte mordo batean beintzat, erriak irakurri bear duena erritar euskeraz pentsatua, esana ta idatzia izan bear duela; iñolaz ere ez gaskoiñez, auntz-erderaz, edo-ta «koiné»-z. Urrats laburragoak eman bear. Bestelan, zer gertatu zaigu azken urteotan? Muzin egin digu erriak, ez du guk idatzitakorik irakurtzen; oso zail egiten omen zaio, ulertu eziña, euskera berri ori.
Euskal literaturan maiz izan dira lendik ere olako saio-egin naiak, Bidasoz andik eta emendik. Arana-Goiri'k burutu z ggun ontan lanik ederrena ta sakonena, bere garaian; gero, Euskaltzaindia sortuta laister, 1920'an, Campión, Broussain eta beste batzuk lan ederra osatu zuten, «Euskera» -1922, ilbeltza-epailla- aldizkarian agiri danez. Baita geroago ere Azkue, Altube, Orixe ta besteak ortan arduratu zitzaizkigun. Oraintsu, berriz, urrats tinko bat eman bearra zegola-ta, 1969'eko urrillaren 3-4-5'an, Arantzazu'n ospatu zan billera zaratatsuan erabaki batzuk artu ziran euskera idatziaren batasuna aurrera eramateko.
Euskaltzaindiaren deiak onela: «Batasunez mintzatzeko ordua eldu da. Euskeraren etorkizunak ain bearrezkoa duen batasuna. Literario batasuna. Eta literatura batasuntzat artzen da euskera idatzia orobat». Ortarako batzorde batzuk eratu ziran; eta bazkideak, aztertu ta ondo ikasirik, eraman bear zituzten batzar nagusira, puntu auek: 1) Batasuna zergatik eta zertarako; 2) Idazkera edo ortogra f ia; 3) Itzen f ormak; 4) Itz berriak, eta 5) Itz-joko edo deklinazioa.
Egin zan batzarra; lanak irakurri ta abar. Baiña, zoritxarrez, an bildu ziran euskaltzain eta euskal idazle askoren artean etzegon oraindiñokarren batasunerako giro larregirik. Eztabaida latzak sortu ziran. Eta azkenez, labur ta laiñoki esanda, ausartenak eraman zuten ura beren boluetara. Ekaitz bat zirudien. Erabaki batzuk onartu zirala-ta, araudi apal bat atondu zan, geienak bear bada aintzat artuko zutekeena; baiña geroztik, beste ausartago batzuk, dena batera egin nairik, beste lege batzuk ere argitara zituzten. Ortik, gaur, olako anarki ikaragarri baten bizi gara, erria ez ustez artua ta idazleok nora jo ezean.
Ona Euskaltzaindiak Arantzazu'ko batzar ostean argitara emana:
«Lehenik ikusi doguna da, guztion ustez gure izkuntzearen batasuna behar-beharrezkoa dogula. Batasuna, noski, ez da Euskaltzaindiak egin daiken gauzea, eta oraindino gutxiago batbatean egin daikena. Batasun hori, euskera idatziaren batasunaz mintzatu garean ezkero, euskal idazle ta irakasleen eskuetan dago, Euskaltzaindia gidari eta laguntzaile dabelarik».
Auzi ontaz, baiña, luze ta sakonago itz egingo degu urrengo aleetan.
Orain bego au argi: makillaka ez degula batasunik lortuko, urtez eta zentzunez baizik; eta gizaldi onetako 65 urteotan, berez - berez goazala orren biziro billa gaziltzan euskera idatziaren batasunera.
VI-LIBURU ONEN ARIA
Urteetan erne-min ekarri dugun liburu oni itxura ta jasa ematen asi giñanean, ez gendun asmotan egin-nai orren zabala. Baiña gerora, sarri gertatu oi danez, ariak berak ekarri digu topoz-topo ugaritasuna. Lenengotan, adibidez, bi liburu naikoa zala uste izanik, gero lanari ekiñez gai ugaria agertu zaigu. Ta euskal literaturan, euskeraz beintzat, edu ontako ezer, arnas aunditan, egin gabe daukagun ezkero, jasogarri dan oro arduraz biltzea erabaki dugu. Gero ere izango beta, errezago da-ta, lan arin azaletikoagoak burutzeko.
Ortaz Euskal Literatura onek zabal xamarra izan nai du, ase ta zeatza al danik, lenengotik asi ta gaurko zizki-mizki guztietaraiñokoa. Egitamu edo asmo bat ere ba-dugu aski zeatz jakiña: euskeraz zerbait idatzi duten guztiak aipatuko ditugu, iru mail oetan tenk egiñik batez ere: 1) idazle bakoitzaren biziari buruz zerbait; 2) idatzi dituzten lanak eta auen mamia arrotu, ta 3) egille bakoitzaz zer esan duten adierazi. Labur: idazle bakoitzaren bizitza, idaz-lanak eta emandako iritziak. Onelaxe zirriborrotu dugu Euskal Literatura onen egitamua.
Aitortu bearra dugu au ere: egiteko ontan -jakiña da, noski- autore, idazle batzuei leku nasaiagoa eman diegu; batzuk, izan ere, eguzki bezela ditugu euskal elerti zeruan, eta izar txiki bezela beste batzuk. Ulertzekoa duzu. Aipatu, orraitio, zdozer idatzi duten guztiak aipatuko ditugu, uste gabetarik edo, nor edo nor bazter uzten ez ba'dugu bederen. Aspaldi gabiltza euskal klasiku guztiak liburu-sail eder batean argitara eman bear lirakelakoan; ortara jo aurretik, bear-bearrezko zan gure literatura barrutian zer geunkan jakitea. Orain ba-dakigu, beraz, gure asabak zer idatzi zuten eta zer laga ziguten.
Esku artean daukazun Literatura onek beste onako bost ale izango ditu. Edo obeki: lan osoaren asmua au duzu, sei aletan bananduta: 1) Euskal literaturaren asieratik -Etxepare ta Leizarraga aroa, Axular aroa, Larramendi aroa- amazortzigarren mendea barru dala, Lenengo alea; 2) emeretzigarren mendea osorik, bigarren alea; 3) 1895'an asi ta 1920'rarte -Arana ta Azkue'ren belaunaldia-, irugarren alea; 4) 1921'tik 1940'rarte -Aitzol'en belaunaldia-, irugarren alea; 5) 1941'tik 1960'rarte -Zaitegi ta Orixe'ren aroa-, bostgarren alea, ta 6) 1961'tik gaurko egunetaraiño, seigarren alea.
Arnas aundiko egitamua, dakusazunez. Baiña, Jainkoa lagun, aurrera eramango dugun. Egiñik daude lenengo iru aleak, eta laister izango dituzu eskuetan. Eta zuri, euskaltzale zintzo orri, lan au biribillagoa izan dedin, bertorako laguntasun pixkat eskatu ere egingo genizkizuke: gure idazle zahar naiz berriei buruzko edozer berri pozik jasoko genuke. Millesker! Baita, era berean, eskertzen ditugu lerro auen bidez oraiñarte lagundu gaituzten guztiak ere. Esker-ona, beti eder.
VII.-BIBLIOGRAFIA
Ona emen literatura au osotzean esku artean erabilli ditugun liburu batzuk
- Aita Zabala : Noticia de las Obras vascongadas (1856).
- Francisque Michel: Le Pays Basque (Paris, 1857).
- José Manterola: Cancionero Vasco (Donosti, 1877-1880).
- Allende Salazar: Biblioteca del Bascófilo (1887).
- Sorrarain: Catálogo de Obras Euskaras (1891).
- Julien Vinson: Essai d'une Bibliographie de la Langue Basque (Paris, 1891) eta Complément et Suplément (Paris, 1898).
- Nikolas Ormaetxea: Euskal Literaturaren atze edo edesti laburra (Euskal Esnalea, 1927, 148 orr.).
- Pierre Lafitte: Eskualdunen Loretegia (Baiona, 1931) eta Le Basque et la littérature d'expression basque en Labourd, Basse-Navarre et Soule (Baiona, 1941).
- Isaak Lopez-Mendizabal: Euzko Idazti Izendegia. Catálogo de Obras referentes al País Vasco (Tolosa, 1934).
- Manuel Lekuona: Literatura oral euskérica (Donosti, 1935).
- Jesus Maria Leizaola: Estudios sobre la Poesía Vasca (Buenos Aires, 1951), 1808-1814 en la Poesía Popular Vasca (Buenos Aires, 1965) eta Romances vascos y Literatura prehistórica (Buenos Aires, 1969).
- S. Onaindia: Milla Euskal Olerki Eder (Zarautz, 1954) eta Gure Bertsolariak (Bilbao, 1964).
- Juan Gorostiaga: Antología de Poesía Popular Vasca (Donostia, 1955).
- Antonio Tovar: La Lengua Vasca (Donostia, 1954) eta El Euskera y sus parientes (Madrid, 1959).
- Jon Etxaide: Amasei seme Euskalerriko (Zarautz, 1958).
- Angel Irigarai: Prosistas navarros (Iruña, 1958).
- Luis Mitxelena: Historia de la Literatura Vasca (Madrid, 1960), Sobre el pasado de la Lengua Vasca (Donosti, 1964) eta Textos Arcaicos Vascos (Madrid, 1964).
- Luis Villasante Kortabitarte: Historia de la Literatura Vasca (Bilbao, 1961), «Gero» -Después- (Barzelona, 1964) eta Literatura Vasca (Madrid, 1972).
- Antonio Zabala: «Auspoa» liburutegia (Tolosa, 1961) ta Bosquejo de Historia del Bersolarismo (Donosti, 1964).
- Antonio Maria Labaien: Teatro Euskaro (Donosti, 1964).
- N. Kortazar: Cien Autores Vascos (Donostia, 1966).
- Juan San Martin: Escritores Euskéricos (Bilbao, 1968).
- Karmelo Etxenagusia: Euskal Idazleen Lorategia (Donostia, 1969).
- Mikel Zarate: Bizkai'ko Euskal Idazleak (Bilbao, 1970).
- Estornés Lasa (Auñamendi): Enciclopedia general ilustrada del País Vasco. Literatura, I (Donostia, 1969) eta Literatura, II (Donostia, 1970).
- Jon Bilbao: Enciclopedia general ilustrada del País Vasco. Bibliografía, I ta II (Donostia, 1970-1972).
- Ibon Sarasola: Euskal Literaturaren Historia (Donostia, 1971).
- Juan San Martin eta Serafin Basauri: Hegatsez (Zarautz, 1971).
- Joshe Erzibengoa-Patxi Ezkiaga: Euskal Literatura, I (Bilbao, 1972).
Aldizkariak: «Revista Euskara» (Iruña, 1878-1883); «Euskalerria» (Donosti, 1880-1917); «Euskalzale» (Bilbao, 18971899); «Ibaizabal» (Bilbao, 1902-1903); «Euzkadi» (Bilbao, 1901-1915); «RIEV» (1907-1936); «Euskalduna» (1887); «Euskal Esnalea» (1907-1931); «Euskalerriaren Alde» (1911-1931); «Jaungoiko-Zale»; «Ekin» (1932-1936); «Euzko-Deya»; «Argia» (1920-1936); «Euskera», Euskaltzaindiaren lan eta agiriak (1919- ); «Eusko-Folklore» (1921); «Jesus'en Boitzaren Deya» (1917-1967); «Zeruko Argia» (1919- ); «Euzkerea» (1929-1936); «Karmengo Argia» (1931-1936); «Jakintza» (1933-1936); «Eusko-Jakintza»; «Gernika» (1945-1953); «Aranzazu» (1919- ); «Karmel» (1949- ); «Euzko-Gogoa» (1950-1959); «Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos»; «Príncipe de Viana»; «Olerti» (1959-1969); «Herria»; «Gure Herria» (Baiona, 1921); «Anaitasuna; «Goiz-argi»; «Boletín de la Sociedad Vascongada de Amigos del País»; «Otoizlari»; «Jaunaren Deia»; «Agur»...
Larrea, 1972 - 12 -14
itzuli gora