Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Euskal Herriaren Mitologia II (27)

Egileak:

    J.Barandiaran

Euskeran ere aukera duzu: Mitología del Pueblo Vasco II

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Hitzaurrea

Atarikoa

Lan hau ulermen magikoei eta animistei atxikitzen zaizkien izateen [izate, egitate eta gertakari]* bilduma bat da; eta tarteka, baita , gainditzen gaituen haren edo mundu honetan gure egitekoaren azken arrazoia den, horren aitormena ere. Ez dakigu garai bateko gizonak euren jokaeratan gaurkoen oinarri bera ote zuten neurriren batean. Alde honetatik epaitu ahal izateko, bere ibileraren zati handi batean bederen, ez dauzkagu arrastoen azaleko datu eta froga batzuk baino.

Aurkitu bezala jaso ditugu guk eta gauzakien edo gaien antzekotasunari erreparatuz taldeka sailkatu, eta ahal izan dugun leialtasunik handienaz deskribatu ditugu.

Hona hemen beraz, gaurko fenomenoen esku beteko emaria, gaurko irakurleari euskal tradizioan gutxien ezagutzen den alderdi baten ikuspegi partzial bat, bederen, eskainiko diona.

Erraza izango da gure mitologiaz eginiko zirriborro honetan zenbait huts aurkitzea, alde batetik egilearen mugengatik eta bestetik azterketa egokien gabeziagatik. Honako hauek berandu iritsiko dira zoritxarrez, galduak edo eraldatuak izan direleko jada gure bizimodu tradizionaleko elementu askorentzat.

Izan ere, tradizioarekiko atxikimendua estua izanagatik ere, ez da ordea nahikoa kanpoko ideia, sineste eta ohitura arrotz askoren zabalkundea eragozteko, non hauetako batzuk ez duten inolako erresistentziarik aurkitzen eta beste batzuk erdizka bederen onartuak diren edo konpromisozko egoerak sortzen.

Ez dago zalantzarik eraldaketa azkarra eta sakona dela. Bizimodu berriak, ideia eta ideal berriak ari dira eredu tradizionalen lekua hartzen. Teknikaren eta makinismoaren nagusitasunean oinarritu den zibilizazio bat hedatzen ari da, munduko beste herrialdeetan bezala, hemen ere ari da hedatzen, arazo eta konponbide bereziekin, ekonomikoki hain produktiboak baina etikoki hain eskasak diren komunikabide indartsu ugarirekin bat eginda, tradizioaren bidetik iritsi zaigun orori tokia kenduz.

Horregatik ezinbestekoa da ikerketak herri-bizitzako alderdi guztietara eramatea, batez ere gure herentzia kulturala denaren aldetik hasita nolanahi ere, arrisku bizian aurkitzen baita bere biziraupena. Zientziarentzat zuzeneko datu erabilgarriak eskainiko dituen lana da.

Hemen, orain arte mitologiaren alorrean bai edukian eta bai ingurune geografikoan haratago dagoen zerbaiten testuinguruzko bildu dugun materiala izango da aurkeztuko duguna: magikoa, animista eta sinbolikoa.

* Itzultzailearen oharra.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003