Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Lurra, landaredia eta fauna (4)

Egileak:

    G.Meaza Rodríguez

Euskeran ere aukera duzu: Suelos, vegetación y fauna

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Euskal Herriko geografia

Hitzaurrea

INGURUNE BIOTIKO NATURALA. LURRA, LANDATEDIA, FAUNA.

Guillermo Meaza

Ondorengo orrialdeetan Euskal Herriko ingurune biotiko naturalaren azterketari ekingo diogu, landaretza mota nagusiak euren lurzoru eta faunarekin batera oinarritzat hartuz. Bestalde, ondorioztatzen den unitate bakoitza ikuspegi hirukoitzetik aztertzen da: paisaje geografikoko elementu bezala, lurralde-sistemako osagai bezala eta azkenik, baliotasun, erabilera eta kudeaketari begiratuta.

Lehen kapituluan, ingurunea eta sare biotikoa baldintzatu eta konfiguratzen duten flora, fauna eta oinarri edafikoen lehen lerroak ematen dira. Bigarren kapituluan, Euskal Herriko eskualde desberdinetako landaretza natural potentzialaren eskema erakusten da. Ondorengo kapituluak, 3.etik 7.era daudenak alegia, baso mota nagusiekin lotuta daude, euren lahardi, larre eta hauetako fauna eta lurzoru eta guzti, eta 8. kapitulua, berriz, ingurune bereziei dedikatuta dago. Azkenik, 9. kapitulua oihan-landaketei dagokie, izan ere ingurune biotiko naturalarekin eta euskal lurraldearen egungo erabilera eta kudeaketarekin oso loturik baitaude.

Allorge, Gaussen, Gredilla, Guinea eta abarren neurriko aitzindarien aportazio paregabearen ondoren eta Euskal Herriko nahiz kanpoko unibertsitate-departamendu, elkarte eta erakunde zientifikoen ikerketa-lan geroz eta handiagoaren ondorioz, azken 25 urteotan euskal lurraldeko landaretza, flora, fauna eta lurzoruei buruzko monografien kopuruak gora egin du era nabarmenean. Oinarriko ikerketa honi esker sintesi-lanak egin ahal izan dira, bai azterlanaren esparru espazialari dagokionean, bai ingurune biotikoaren hainbat osagaien integrazioari dagokionean. Gizalegezkoa denez, ahalegin horietato batzuek aipamen berezia merezi dute, izan ere bi alderdi sintetikoak batu nahi dituen lanarekin (eskuetan dugun honen antzera) lotura zuzena ezartzen baitute.

Lehen-lehenik, Eusko Jaurlaritzaren lau argitalpen aipatu behar dira, bertako flora eta landaretzaren ezagueran zalantzarik gabe gehien lagundu dutenak. Hauek dira: "Guía de los Arboles y Arbustos de Euskal Herria. Euskal Herriko Zuhaitz eta Zuhaisken Gidaliburua" (1990), "Catálogo florístico de Alava, Vizcaya y Guipúzcoa" (1984), "Mapa de Vegetación de Alava, Vizcaya y Guipúzcoa. Escala 1:25.000. Mapa de Vegetación potencial escala 1:100.000" (1986-91) eta "Vegetación de la Comunidad Autónoma del País Vasco" (1988). Aportazio hauen aditu-talde arduraduna, gaur egun, beste argitalpen-proiektu garrantzitsu honetan ari da lanean: "Flora del País Vasco".

Bigarren, ETOR argitaletxeak argitaratutako trilogia aipatuko dugu: "Mendiak. Montes de Euskal Herria. Naturaleza y huella humana" (1980), "Itsasoa. El mar de los vascos" (1984) eta "Ibaiak eta Haranak. Valles y ríos del País Vasco" (1989). Trilogia honek, beste gai askoren artean, eskuartean dugun honi buruzko sintesi-informazio interesgarria dakar.

Nafarroara mugatuta baldin badago ere komeni litzateke beste argitalpen bat aipatzea, adierazten ari garen aurrekari-sail honetan zedarri bat jarri duelako: "Navarra. Guía ecológica y paisajística", Nafarroako Aurrezki Kutxak 1980an kaleratua. Baina, horrekin batera beste hauek ere aipatu beharko genituzke: "Flora de Navarra" (1981-83), "Los Bosques en Navarra" (1989) eta "Mapa de series de vegetación de Navarra a escala 1:200.000 y memoria", guztiak Nafarroako Gobernuak argitaratuak.

Azkenik, esan dezagun Euskal Herri Kontinentaleko ingurune biotiko naturalari buruzko informazioaren zati handi batek C. Dendaletchek eta beste zenbait adituk batipat Baiona, Pabe, Bordele eta Nanteseko unibertsitate eta ikerketa-zentruetan burutu lanetan duela erreferentzi ukaezina.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003