Euskeran ere aukera duzu: Salvada, Arcena, Arkamo y Gibijo, Ordunte, Carranza
Prezioa: 15 € Erosi
Liburu hau «MENDIAK» bildumaren berrargitalpena dakarren sail baten zati da. Airetiko argazki paregabeak errotulazio toponimikoarekin aberastu dira. Lurretik hartutako argazki batzuk ordezkatu dira. Kordalen mapak zuzendu eta eguneratu dira. Jatorrizko edizioaren testuak hitzez hitz jasotzen dira, eta zenbait kasutan liburuki ezberdinetan zeuden testuak biltzen dira. Irakurleak ohartarazi nahi ditugu ibilbide batzuetan aldaketak gertatu bide direla, edo landareen hazkundeagatik itxita egon daitezkeela; nolanahi ere, ibilbide horiek eguneratzea ezinezkoa denez, gure iritziz hobe da ibilbideak jatorrizko bertsioan berrargitaratzea, haiek ahanzturan galtzea baino. Bestelakoan, bilduma osoak lehen edizioaren interes biziari eusten dio, obra mendizaletasunaren munduko ezinbesteko erreferentzia izatera eraman duena.
itzuli gora