Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Bizkaia Gidaliburua (2)
Ondare historiko eta artistikoa

Egileak:

  • G.Arregi,
  • R.Azpiazu,
  • J.Barrio,
  • A.Basterretxea,
  • B.López,
  • F.Lorenzo,
  • A.Santana,
  • L.Zapata

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Bizkaia gidaliburua

Hitzaurrea

IBAIAK ETA HARANAK 4. Alea, Ondare historiko-artistiko eta paisaiaran gida, Bizkaiari dedikaturik doa. Beronen planteamenduak badu zenbait diferentzia Gipuzkoari buruz (Ibaiak eta Haranak, 2. Alea) zeintzuk espreski aipatu nahi ditugun hemen.

Gipuzkoar lurraldea bat dator bere banalerro hidrografikoen mugekin, bertako ibaiak osoki gipuzkoar direlarik. Bidasoa izan daiteke salbuespen koxkor bat eta neurri batetan Urumea ere bai.

Gainera, Gipuzkoan ibaia/haranaren errealitateak espazio homogeneoak moldatzen ditu sustrai historikodun identitate sozio-ekonomiko garrantzitsuak sortuz: Oria, Urola eta Deba arroak artikulatzen nahiz antolatzen dute Gipuzkoako espazioa.

Eta horrek bideman digu ondare historiko, artistiko eta paisaiaren gida, zehaztasun handiz, sare hidrografikoari egokitzeko: ibai sarea, adarrak eta errekak izan dira ondare multzoaren elementuen bideratzaile.

Bizkaiaren kasuan, hori posible izanik ere, antzeko planteamendu bat egitea alegia, ez zitzaigun Gipuzkoan bezain eragingarri iruditzen (bere garaian Arabaren kasua ere aipatuko dugu, non ibaia/harana errealitateak ez dituen Gipuzkoan, eta are, Bizkaian, bezain "argiro" espazioak moldatzen). Horregatik hautatu dugu hemen eskualde mailako aurkezpena egitea. Gisa honetan, ohizkoa den banaketa jarraitu dugu eta bizkaitarrei guztiz ezaguna zaiena.

Kontsidero hauei dagokienean, hauxe da beste diferentzia bat Bizkaiko gidan Gipuzkoako gidan egin planteamenduaren parean, espazio askoz zabalagoa eman zaiela sarrerako gaiei, eta, ondare-fitxategiari espazioa murriztuz, hautaketa are gehiago zorrozteko modua egin dela.

Beste alde batetik, argazki gidoien lagungarri diren testuak aipatu nahi ditugu eta hauxe esan, ez direla garapen kronologiko edo "estilo" artistikoen pareko gertatzen, baizik eta, zenbait alditan behintzat, homogeneizaziorako irizpide desberdinen arabera elkartu direla apaingarriak.

Hona arkitektura erlijiosoari buruzko azterlanaren kasua, zeren eta orobat biltzen bait dira kanpoko nahiz barneko, edo leiho eta gisa horretako elementuen ikuspegi desberdinak.

Adierazi, baita, administrazio mugak ez direla oztopo izan zenbait espazio geografikoren tratamendu koherente bat egin dezagun.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003