Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Euskaldunak (3)
Euskal etnia

Egileak:

  • G.Arregi,
  • J.Etxegaray,
  • F.Garmendia,
  • J.Iriarte,
  • A.Manterola

Euskeran ere aukera duzu: Euskaldunak

Deskatalogatua

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Euskaldunak

Hitzaurrea

Argitaratzailearen oharra

EUSKALDUNAK liburua euskaldunen izakera eta portaeren ikerketan oinarritzen den lana denez, ezin zezakeen inola ere alde batera utzi bere erakundeen azterketa.

Antropologi nahiz etnografi azterketetan ezinbesteko garrantzia dute erakundeek, kultura batekiko identifikapen elementuak bait dira.

Bestalde, gaur egun gure geroko kulturaren gakoa horietantxe dago. Erakundeen kinka larria bizi dugu sail eta arlo guztietan; sendi mailan nahiz erakunde politikoetan, nekazari giroko ekonomian zein produkzio erakunde konplexuenetan.

Eta kinka honek sortarazten dituen arazoez hada jabeturik, batzuk nahiko garbi beste batzuk ilunago. Ez litzateke urrunegi joatea izango baieztatuko bagenu gure egungo kulturan nabarmenki agertzen zaigula goian aipatutako segurtasun eza eta noraezeko jokabidea.

Erakundeen gaia jorratua zuen iadanik maila orokor batetan bederen, Manuel Lekuona Jaunak, hala eta guztiz ere beharrezkotzat jotzen genuen ale bakar batetan erkundeei buruzko nondik-norako guztiak aztertzea.

Gure asmoa ez da izan, euskaldunek beren historian zehar eta eskualde desberdinetan burutu dituzten erakunde guztiak aztertzea. Izan ere bide hau erabaki izan bagenu, idazleei laburpenak eskatu behar izango geniekeen, honek sortzen dituen eragozpenekin; denok bait dakigu laburpenek beti sinplifikatzea suposatzen dutela.

Dena den, ale honetan ikutu ditugun gaiek oinarrizko arazoak aztertzen dituztela unte dugu, honela pasadizo hutsetan geratzeko arriskuetatik ihes eginez. Honezaz gainera, idazle eta gaiak aukeratzerakoan saiatu gara nolabait ikuspegi desberdinetatik aztertzen, hau da, ikuspegi etnologiko eta historikoak, soziologiko eta politikoekin tartekatuz.

Beti ere kontutan izan dugu erreferentzi puntu finkoenak aurkitu behar direla egunero sortzen zaizkigun arazoei erantzun ahal izateko; noski, geuregeureak ditugun jokabide kulturalak zeintzu izan diren eta diren argi eta garbi edukiz.

Honetarako beharrezkoa da gure kulturako gairik garrantzitsuenetatik gerora, hau da, etorkizunean eraginik eta zerikusirik haundiena izango dutenak aukeratzea. Zalantzarik gabe erakundeena da horietako bat.

Jose Migel Barandiaranek liburu honetako bertako SARRERAN gaur egun euskaldunok gure pentsakera, jokaera eta sentikeran bizi dugun krisiari buruz dihardu. Gure ustez, krisi guzti honen barnean, nolabait gailentzen dena piskanaka piskanaka jasaten ari garen erakunde galera eta hausketa da. Geure benetako identitate krisi hau aztertzea litzateke gaur egun euskaldunok beste zenbait gairen artean aztertu behar genukeena.

GURE ESKER ONA

EUSKALDUNAK liburuki honetan parte hartu duten idazle asko Labayru institutokoak eta Aranzadi Zientzi Elkartekoak dira. Bi erakunde hauei gure eskerrik beroena.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003