Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Euskaldunak (4)
Euskal etnia

Egileak:

  • J.Barandiaran,
  • A.Manterola

Euskeran ere aukera duzu: Euskaldunak

Deskatalogatua

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Euskaldunak

Hitzaurrea

Argitaratzailea

EUSKALDUNA bilduma, bere garaian, galdera bati erantzuteko xedez hasˇ zen; galdera hori zera zen: Nolakoa da euskalduna? Beraz, bilduma honen aurreko hiru liburutan aurkeztu diren azterlanen azterkizun nagusiaren ardatza ez da rhende honen hasierako jakintsuak hainbeste kezkatzen zituen galdera, hots, euskaldunen nondikakoari buruzkoa izan. Guk aztertu nahi izan dugun eremuak, bere sentitze, pentsatze, egite eta ihardutze-era erakusgarri dituen euskaldunen izakera hartzen du.

Euskal hernia ulertu ahal izateko funtsezkotzat jotzen dugun galdera horri erantzun nahiz, jakintza-alor eta ikuspuntu askotatik egindako azterlanak eta gogaketak eskaini izan dira. Hori horrela, EUSKALDUNAK euskal etniaren gauzazko aukerak eta kulturazko emaitzak aztergai dituen jakintza-arteko ekarpen bat dugula esan dezakegu, eta taiu nagusi horri datxezko lan honen bakoitza gai bakar bati buruzko atalburuak.

Bainan orain aurkezten dugun laugarren liburuki honek, hain zuzen, argipideren batzuk eman beharrá sortzen duten zenbait arazo ekarri dizkigu.

EUSKALDUNAK bildumako laugarren liburuki honek bilduma honetan oraindik ikutu gabeko alderdiak izan zitzakeen gai, noski. Bainan, gure kulturaren une honetan, euskal antropologia-azterlanen zuzpertzea iragartzen duen gizartepolitikazko giroan, orain arte egindakoa haztatu eta azterlan hoietan erabili izan diren aripideei buruzko ihardutze-arau mailako gogaketa bat egiteari presa gehiagoko eritzi diogu.

Beraz, liburuki hau, nolabait, orain arte emandako gaiak lotzen zituen arrazoibidezko haria eten, eta ihardutze-arauen alorrera ateratzen da. Gero ere izango dugu gaien arteko hariari berriz atxikitzeko betarik. Horrela, EUSKALDUNAK bildumak gora-nahizko neurria hartzen du, bildumako atalburuetako bakoitzetik atera daitezkeen ondorioez gainera beste zerbait ere lortu nahi bait-da: Irakurleari bere kondaira eta batipat bere geroari lotutako orain-aldia gero eta hobeki ezagutzeko bidean bere kabuz sartu ahal izateko ihardutze-arauez jabetu ahal izateko laguntza ematea alegia.

EUSKALDUNAK, bere 4garren liburuki honetan, euskal kulturaren ikerketan aurrera egiteko ezinbesteko laguntzapide bilakatzen da eta baita, Jose Migel Barandiaran Jaunaren irudi zehatza emanez, gure Herriko zientziaren berarizko erakusgarri ere.

Euskal etnologia-eskola. Barandiaran berarizko lekuko izenpurupeko azterlanarekin batean orohar Euskal Herriari buruzko aztertzaile guztientzat oinarri izango diren hainbat idazlan, agiri eta aurkibide eta elkarrizketa bat sartzeari egoki eritzi diogu.

Jose Migel Barandiaran Jaunaren Bibliografia emateak berebiziko garrantzia duela uste dugu. Halaber, Anuario de Eusko Folklore-ren 1921garrenetik 1979garrenerarteko gaien eta idazleen Aurkibideari ere laguntzapide interesgarri deritzagu.

Bestalde, Jose Migel Barandiaran Jaunarekingo Elkarrizketa euskal etnografiak aurrean dituen bideekiko iragarpen ziurra gertatzen da.

Iadanik argitaratuta daudenarren etengabeko interesgarritasuna duten beste lan batzuk ere sartzen ditugu. Hoiek batera emanik, etnologia-bidetan sartu nahi dezanari oinarerizko abiapideak eskaintzen zaizkio.

Etnografia-Itaunketarako Artezpideak Arabako Diputazio Txit Goreneko Kultura-Batzordeak egindako argitalpenetik hartu dira, azkeneko zatiko zenbakihurrenkeran zeuden huts batzuk zuzenduz. Etniker Itaunketaren Eraskina honako honetan argitaratu zen: ETNIKER Aldizkaria. 3garren zenbakia. 1978garreneko Iraila. Bizkaiko Etniker Taldea. LABAYRU Ikastegia. Bilbo. Etnografia Ikerketetarako Lehen-Artezpideak Arabako Diputazio Txit Goreneko KulturaBatzordeak argitaratutako liburuskatik hartu da. Eta, azkenean, «Etnografia. Breve historia sobre la etnia vasca sus raices» guk geuk argitaratu genuen EUSKO LURRA Euskal Herriko Geografia izeneko liburuan. Laburpen egoki eta fidagarria denez sartzen dugu. Orain aurkezten dugun lan honetako irudiak aipatzeari ezinbesteko deritzagu. Irudietako batzuk idatzitakoaren kondairaren aldetikako alderdiei dagozkie. Bainan ba da ihardutze-arauen alderdiari datxekon irudirikere. Herri-kulturaren askotariko adierazpideak ere hartu nahi izan ditugu. Argazki horiei, aldean daramatzaten irakaste-xedez betetako ihardutze-arauen aldetikako oharrek ematen diete bere argigarritasuna. Hoien azpi-idazkunak Etnografia-itaunketarako Artezpideetatik daudeneantxe eta hor dagozkien zati eta izenpuruak zeháztuz hartutako galderak heurak dira. Beste azalpen batzuk ere ba daramatzate, letra beltxez idatzita, galdera haiei erantzuteko ezezik, argazki hutsaren adierazgarritasuna gainditzen duten izkutuko eta begiz ikusi ezineko alderdiei buruzko buzipenak egiteko bide. Beste batzutan zerbait bururarazi nahi izan da, eta ez beste' ezer.

Gure eskerrona, lehenengo eta behin, On Jose Migeleri berári, beregana jo izan dugun guztietan egin digun harrera adeitsuagatik; guk ezinbestean hertsatuta lan egin behar izan eta gure eskeei beti adeitasunez erantzun dieten egileari eta laguntzaileei; LABAYRU Ikastegiko EUSKAL BIBLIOTEKAri eta ARANZADI Zientzia-Elkarteari, eta bere denbora hutsaren truke eman izan diguten guztiei.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1ş C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003