Euskeran ere aukera duzu: Guía de fiestas
Deskatalogatua
Euskal Herri Enblematikoa izeneko sail honen barruan bi liburu osagarri daude. Bat, «Jaien Gida. Jaialdien egutegia» eta, «Ospakizunen gida», bestea.
Bietan ere, jai eta era guztietako ospakizun sail anitza jasotzen da, hala nola, kultur deialdiak, kirol arlokoak, merkataritzakoak eta ikuskizunei buruzkoak.
Eskuetan duzun «Jaien Gida. Jaialdien egutegia» ale honek, lurralde historiko bakoitzeko jai-ospakizunik esanguratsuenak biltzen ditu eta urteko aro bakoitzaren barruan, kronologikoki antolatu. Horrela, Euskal Herriko egutegi-egutegi bihurtzen da liburua. Jakina, egutegia esaterakoan, memoria antolatu eta lan-denbora erregulatzen duen elementua ulertu behar da, jardunaldia jai-ospakizunez jantzirik, jakinduriaren eta itxaropenaren euskarri egiten duen elementua, alegia.
Jaien gidaliburu hau, aro liturgikoaren eta santu-izendegian oinarritu dugu nagusiki. Begien bistakoa denez, hemen aurkezten diren zenbait jai ez dira lurralde osoan ospatzen baina oso esanguratsuak dira, hori bai. Jai batzuek, bestalde, ez dute jendetzarik biltzen. Erlijio arlokoak eta zibilekoak nahasita daude gehientsuenetan eta, guztietan, gertakari zibilak eta erlijiozkoak ezezik, jai girokoak eta oroimenezkoak ere bestelako jarduerekin nahasten dira sarritan, hala nola, kirol edota, eskulangintzako jarduera, dantza eta musikekin, eta, zenbaitetan, baita merkataritzakoekin ere, ikuskizun gisa hartzen direnean.
Beste alean, «Ospakizunen gida», izenekoan, gaiz gai antolatuta azaltzen dira era guztietako efemerideak, ospakizunak, erromeriak, urteurrenak, memorialak, martxak, azokak eta feriak. Gaiz gai aurkezten dira, halaber, ezpairik gabeko jaigiroa sortuz eta jendetza handiak erakarriz, benetako herri-gertakari bihurtzen dicen beste zenbait jarduera.
itzuli gora