Euskeran ere aukera duzu: Ibaiak eta Haranak
Prezioa: 90 € Erosi
Argitaratzailea
IBAIAK ETA HARANAK 3. ale honetan Ura, ibaia eta nekazal inguruneak, industriguneak eta hiriguneak idazlana, lehen alea bezalaxe, Euskal Herriko atlantiar alderdiaz ari da, bereziki Bizkaia hartzen badu ere. Lehen alea, aldiz, Gipuzkoa lurraldeaz ari zen bereziki.
Hemen zehazki, Bizkaiari buruzko lanez aparte, Ibaia eta Harana, Ur Kudeaketa, Ur sendagarriak, Burdinbideak, Sare Urbanoa eta Industria, beste lan batzuek ere azaltzen Jira atlantiar isurialdean oro har, nahiz eta bereziki Gipuzkoako kasu konkretu tipikoren bat aztertu, baina Bizkaira hedagarri dena; hauxe da Flora eta Landaretzaz ari dena eta Ibaia Ekosistemari buruzkoa.
Ibaietako Abifauna Euskal Herrian atala ere atlantiar isurialdeaz ari da, hauetan, erdialdeko ibilguar buruzko habitat bereizgarririk ezean, goi ibilgua eta estuarioa aztertzen dira soilki, Araba eta Nafarroan aztertzeko utziz erdialdeko eta behe ibilguak.
Gipuzkoako hipa haran nagusiek, Oria-Urola-Deba, ale honetan daukate beren atala. Bizkaitar haranak bi ataletan abordatzen dira: bata Ibaizabal-Nerbioi hartzen duena, eta bestea, Oiz-Bizkargi banalerroak ezartzen duen sistema hidrogafikoaz ari dena.
Ibaiaren energi baliapideak errota eta zentrale hidroelektrikoekin aztertzen dira, hala nota, errota (eihera) Bizkaian zentratu bada ere, Gipuzkoan zentratzen den baliapide hidroelektrikoa.
Nekazal arazoari buruzko atalean Baserria lurralde antolatzaile gaia aztertzen da, baina nota populaketa eredu hau eta Euskal Herriko atlantiar eremua bat datozenez muga horietara biltzen da. Sagardoa eta Txakolina, atlantiar isurialdeko bi produktu adierazgarri hauek ere badute honetan ataltxo bat.
itzuli gora