Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Gure errijoku nagusiak

Egileak:

    J.Iriarte

Deskatalogatua

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Fondo historikoa

Hitzaurrea

Gaztañaga'tar Jesus'ek Aizarna'n 1973'go irailaren 2'an.

Gauza kezkagarria gertatu zait liburu bati «Itzaurrea» egin behar izatea. Ikusgarri asko dituan erakustoki ospetsu baterako atea zabaldu eta sarrera ematea bezela iruditu zait: ikusleak girotu ditzaken eginkizuna, baiña aldi berean gogait-eraginaz uxatu ditzakena.

Eskerrak liburua bera mintzatuko dan eta berez mintzatuko ere! «Itzaurrerik» kaxkarrenak ere ez lituzke erosle-irakurleak uxatuko eta gogaituko: irakur-gosea sortzeko aiña erakar-indar izango du eta liburu honek berekin.

Aspaldi ez dela argitaratu zan beste liburu bikain bat, euskal-kirol, jolas eta jokueri buruzkoa. Ugaria eta zabala, joku eta kirol guztietatik zerbait dakarrena. Apaina eta egokia ere bai, Rafael Agirre Franko idazleak gazteleraz emandakoa. Txalorik aski jo diote ta nik ere ez diot ukatuko goratzarrerik.

Eta orain ona emen beste liburu bat, hau ere euskal.jokuak gai hartuta. Ez da, ordea, gaztelerazkoaren itzulpena; ez da handik hartutako zati batzuk ematea ere. Han agertzen diren joku-mota nagusienak beste era batera oretu ditu. Eta horrela, euskal-jokuen sustraia -apustua- bere giroan azterturik ateratzen digu argitara. Zeuk ikusiko duzu, irakurle, ikusmiran eta irakurtzen hasi orduko.

Baina eta... zein halako dugu egilea? Rafael Agirre Franko'ren urte bereko gizon gazte bat: Iriarte'tar Jose Luis, 1937'gn urtean Azpeiti'n jaioa, emaztea eta bi alabatxorekin bizi dana.

Zenbait idazleren aurkezpena egitekoan, or ezartzen dituzte zenbaterainoko ikasketa haundiak egin dituzten. Euskal-idazle berri honi buruz, ordea, ez dezakegu esan horrelakorik; ikasketa luzeak egiteko erraztasunen ordez, ezinak izan zituan-da bere garaian. Orain hogeita bost urte direla eta gaur bertan ere, sos ote ditugu ikasketak egiteko egokiera berdiñak?

Esan dezakegu, ala ere, beste zerbait Iriarte'tar Jose Luis'ekiko: bere kabuz eta ekinaren ekinez be-duele zerbait-zerbait ikasirik. Bizibide duan kontularitzaz aseta gelditzeko ordez, badaki eguneroko lanaz gainera zenbait ikaskizun bere kontura urratzen. Baina batez ere Euskeraz ikasi du eta bere aleginaren aleginez ondotxo landu gure hizkuntza.

Oraintsu bi urte dirala ezagutu nuan, Ikastola'ko Batzorde'ra sartu zutenean, ain zuzen ere. Orduantxe ekin zion gure jatorri-hizkuntza landutzeko saiaketari. Eta ez alperrik! Geroztik ba-du zerbait irakurririk eta ba-du idatzirik. Asiera «Zeruko Argia»n eman zion; arrezkero, berriz, nork esan zenbat idazlan argitaratu dituan GOIZ ARGI eta AGUR aldizkarietan? Euskal-jokuak batetik, mundu zabaleko politika-arazoak bestetik, ba-daramaki aldi bat ona este oroz luze bezain sakon idatziaz.

Eta orain liburu mardul hau. A zer ikasbide bikaina euskaldun asko eta askorentzat! Euskeraz ikastea zaila dala esanaz dabiltzanentzat bereziki. Gogorik dan tokian, aldaparik ez!

«GURE ERRI-JOKU NAGUSIAK» deitura berak adierazten digunez, hemen ez dituzu hiru joku-mota baizik aurkituko; liburuaren aurpegian ageri diran hirurak: aizkora, harria eta lasterka. Baina hori bai, joku hauen inguruan aurkituko duzu gauza jakingarririk eta euskal-giroko lurrin atseginik.

Gure aurreko euskaldunek eguneroko lanetik atera zituztela jolas eta jokuak, edo laneko beren trebetasunak jolas eta joku biurtu zituztela? Garbi azaltzen digu hori Iriarte'k, batez ere, aizkora-jokuari dagokionez. Hemen aurkituko dituzu baso-mutilen bizitza eta ikazkintza, aizkolarien sorlekutzat.

Begi zorrotzez eta euskal-senaz ibili zaigu Iriarte idazlea. Horregatik sakondu ere du apustu-giroa, barrutik ezagutu eta adierazteko; euskal-joku hauek berekin dituzten leía eta borroka apustuak dituan eragina eta erakar-indarra idatziz emateko. Apustua zer den dakiena, benetan bere giroan gertatuko da liburu honetako orrietan barresa irakurtzekoan. Honetan, egia esan, Rafael Agirre Franko'ren liburuak ez dituan gatz eta bizitasuna aurkitu-bide ditu euskal-irakurle joku-zaleak.

Zeaztasun bitxi asko daramazki, jakingarriak, asko-askorentzat ez-ezagunak. Aizkorak zer-nolakoak ziran eta diran, pago-gerrien neurriak eta gogortasuna, jokurako jarrera eta epai edo ebaketari buruzko xeetasunak, e. a. Era berean, harrien egiturak eta neurriak, izenak eta pisuak; jasotzaileen doai bereziak nolakoak diran eta jasokeraren berezitasunak ematen dizkigu, ondo ezagutzen dituanaren maisutasunez.

Jokalari guztien berririk ez digu ematen; baina bai nagusienen bizitzako xeetasun zenbait, bakoitzaren berezitasunak adieraziaz. Ondoren, berriz, joku eta apusturik ospetsuenen zertzeladak azaltzen dizkigu labur bezain garbi.

Tamalez etzala lehenago beste honenbeste egin, esaten digu Iriarte'k. Eta arrazoi du: zenbait jokalari ospetsu bizi ziran bitartean egin behar zan! Aspaldikoen berri geihago jaso zitezkean haiengandik, gaur jakiteke galduak.

Lasterkariak ere aipatzen ditu, besteak bezain sakon eta opero ez baldin ba'da ere.

Lan haundia eta bikaina egin du: liburu eder eta egokia eskeini digu. Egin du ibilirik aztarren bila eta argazki biltzen. Zenbat eta zenbat joku-gizonekin izketaratu ote da? Mai-aurrean eseririk liburu artean baino askoz geihago herri-herrian bildu eta oretu du liburu hau, orrialde bakoitzean biotz osoa jarriaz.

Esanak esas, liburu oses alderdirik txalogarriena, nere ustez, euskeraz egina izatea da. Euskera herrikoiz, jokuak ere herrikoiak, diranez;..euskera garbi, aberats eta oparoz idatzita dago;'edozeinek aisa eta erraz ulertzeko eran.

Zorionak, Jose Luis adiskide, langille kementsu eta ausarta agertu zeralako.

Zorionak gure herriari, euskeraz irakurri eta ao-gozatzeko jaki atseginik sortu zaizulako gaurkoan.

(Egilearen Hitzaurrea liburuaren azaletik jasota). Aurki izango dira bi urte, Azpeitiko zezen-plazan 1926'tik 1960 bitartean ospatutako euskal joku guztien xeetasunak eskuratu nituala, Aldi guzti orren buruan bertako arduradun izando zan Pedro Segurola jaunak utzitakoak. Geienak argitaratzeke zeudela egiztatu ondoren, GOIZ ARGI'ren bidez agertzen joateko asmoz asi nintzan euskeratzen. Ba-nuan puskaterako gala, noski.

Ontan ari nintzala eman zuan argitara Rafael Agirre Franko'k bere liburu mardul eta mamitsua: euskal jolas eta joku mota guztien bilduma aberatsa. Arrezkero, beraz, gure errijoku bakoitzaren kondaira areago sakondu nai doanak ba-du nun oiñarriturik eta nora jo xeetasunen billa. Ala ere, kondaira osatzearren, gogotsu artu nuan nere aldetik, ezkutuan gelditurik egon zitezkean egintzak arrotzeko saiaketa. Zenbaitez kementsuago asi ere lanean. Segurola jaunak eta Agirre Franko'ren liburuak eskeintzen zidaten lan gai ugaria eskuetan edukirik.

«Ai, lan au leenago egin ba'litz!», nioen neure buruari ikustaldi zenbaitetatik eskutsik ateratzean, Ala ta guztiz ere, etziran ain alperrikakoak izan nere ibillaldiak: txir onuragarriak baizik. Zuzenean naiz zearka, amaika euskal kirolari ta jokalari zaarren egintza ezezagunak ez-ezik, euren izakera ezagutzen lagundu bait-zidaten. Eta euskotar gizase me kementsu aien berri-labur bat ematerakoan, egokia zitzakean euren nortasunaren m ciña ere azaltzea. Eta alaxe egiten saiatu naiz, aal nuan neurrian beintzat.

Orrez gaiñera, betirako galzorian ziran argazki pilla ederra etxeratu nuan. Askoz erosoagoa zitzaidakean iñoren artxibora jotzea argazkien eske Onela egin baldin ba'nu, ordea, nere lana etzan batere aberasgarria gertatuko. Etekin oparoagorik atera nien, gaiñera, erriz-erri, baserriz-baserri ta etxez-etxe egindako joan-etorrieri. Batez ere oarturik, GURE ERRI JOKU NAGUSIAK bere xaltxa jatorrez bixiturik eskeintzea zala nere asmorik nagusiena. Batetik, enbor ebaketak, arrijasotzeak edo laisterkaldiak eskatzen duten egikera edo teknika erakutsi. Bestaldetik, euskal joku auen sustrai jatorra -apustua- ta bere eragiña adierazten alegindu naiz Eta nongo iturrian ase nezakean nere jakin-miñaren egarria jakinduriaren ura zerien iturrietan ez izatekoz? Ortik, besteak beste, nere ikustaldiak kirolari ta jokalari zaarreri.

Azkenik. liburua euskeraz egiña da Milla arrazoi ba-nituan onela egiteko Danetan nagusiena, nerekiko. auxe: Erri baten kondaira ez daitekela izan guztiz egiazkoa, erri beronen izkuntza jatorrean ez baldin bada kontatzen.

Azpeiti'n, 1973'go iraillaren 25'an.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003