Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Leiendak (1879-1891)

Egileak:

  • D.Agirre,
  • T.Alzaga,
  • G.Arrue,
  • A.Arzak,
  • K.Etxegarai,
  • M.Gilbeau,
  • F.Arrue,
  • J.Larreta Azelaingo,
  • J.Larreta eta Arzak,
  • F.López Alen,
  • R.Murga Mugartegi

Deskatalogatua

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Fondo historikoa

Hitzaurrea

Egile desberdinen kontaketak biltzen ditu argitalpen honek. Idazle-multzo honek badu gutxienez ezaugarri amankomun bat: 1879-1891 urteen artean leiendaren bat(zu) idatzi izana. Horregatik aurkeztuko ditugu elkarren ondoan.

Aipatu lehen data -1879- Donostian ospatzen den Euskal-izkribatzalleen indar-neurtzeak ezartzen du, lehiaketa honetarako deialdiak atal bat eskaintzen diolako leiendari, hain zuzen ere. Bigarren data -1891- leienda, lehiaketa hauen esparrutik desagertzeak jartzen du: halabeharrez "jabegatua" gelditzetik (testurik aurkezten ez delako) atal hau deialditk "erortzera" doan ibilbideari ematen zaio hasiera urte horretan.

Leiendak, maila batean behintzat, euskal kontaketaren alorrari hasiera ematera datoz. Jakina, euskalduna ez da egon XIX. mendearen azken laurden honetararte kontaketak dastatu gabe, baina orain aldatzen dena modua da. Mendez mende ahoz igorri, belarriz entzun eta aldaerak zituzten kontaketei beste komunikazio-egoera batean garatzera doazenak eransten zaizkie: idatziz igorri, begiz irakurri eta idazleak eskaini bezala gorde daitezen eginak dira. Horra hor aldeak.

Leienden sorrera-datara iritxi aurretik, euskal mundu idatziarentzat ez zen zeharo ezezaguna kontaketa, baina inprimategiak arretarik eskaini ez ziolako edo eta idazlearen sorketa-lanaren inte-resa erdietsi ez zuelako, argirik ikusi gabe edo eta itzulpenetik igaro gabe zegoen.

Bizenta Antonia Mogelen alegi itzulpenak -alegiak izateagatik hain zuzen ere- alde batera utziaz, itzulpen bat bakarra aurreratzen zaio leiendagintza honen hastapenari: Jean Baptiste Daskonagerreren Atheka gaitzeko oihartzunak (1870); izan ere, beste batzuk ez dute argirik ikusi la mende honen azken hamarkadararte; hala gertatu zaio Jean Duvoisinek Fénelon-en Les aventures de Télémaqueren (1690) lehen hamabi liburukiez egindako itzulpenari: Ulisen semearen gertakuntzak izenburupean 1988. urtean argitaratu da; edo eta itzulpenaren alorra utzita Duvoisin beraren Baigorriko zazpi liliak kontaketari: 1987rarte itxaron behar izan du.

Beraz, 1879. urteko data horrek mugatzen duen leienden sorrera artifizial samarra izan daiteke kontaketa idatziaren hastapena zedarritzeko -dena den, mota honetako gertaera orotan mugarri finkoak ezartzeak konbentzioari ateak irekitzea esan nahi du- baina, ezin uka, bestalde, aurretiko saioen ahultasunak.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003