Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Hiriguneen eraketa (48)
Ekonomia eta kultur prozesu baten historia Euskal Herrian

Egileak:

Euskeran ere aukera duzu: Formación de los núcleos urbanos

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Liburuaren ezaugarriak

  • Enkuadernazioa Luxua - 208 orrialde (24 x 32 cm)
  • Argitaratze data: 2012
  • ISBN: 9788496288591
  • Argazkiak: 78
  • Grafikoak edo mapak: 18
itzuli gora

Laburpena

Hiriguneen eraketa izeneko liburuki honetan berregin ditugu Ibaiak eta Haranak bilduman argitaratu zen Guía del patrimonio histórico y paisajístico (1990-91) obrako artikuluak. Argitaletxeko erredakzioaren erantzukizuna da argitalpen honetako testuen egokitzapena. Eta irudiak ere aipaturiko obratik hartuak dira. Hiriguneen Eraketa adieraziko dizkigu hainbat urbanizatze- eredu eta -prozesu. Hiribilduen fundazioak espazioaren beste taxutze bat ekarri zuen Euskal Herriko lurraldeetara. Debagoienako ereduaren barruan aztertzen dira Leintz Gatzaga, Arrasate eta Bergara, bakoitzak bere espezializazio industrialarekin duen eragina. Arabako hiribilduak lurraldearen antolatzaile gisa aztertu dira, eta Arabako Kofradia eta Ermandadeak hiri-antolamenduaren prozesuan zerikusia izan zuten osagai gisa. Erdi Aroko hiriguneen bestelako taxuerak, ostera ere, agerian jartzen du Nafarroaren berezitasuna. Pirinioez haraindiko lurraldeen eraketak prozesu oso ezberdinak izan ditu, Nafarroako erresumarekin zerikusi estua izan duten gainerako lurraldeen aldean. Liburuki honetan aparteko bi gai sartu dira, osagarri direlakoan. Lehena, Donejakueko Bidea da, Nafarroara sartzeko eta Europara irekitzeko bide moduan aztertua. Bigarrena, Baionaren lur-azpian sendoki eraikitako sotoak dira, bitxikeria arkitektonikoak. Testuek eta irudiek, ordutik hona diziplina bakoitzean gertatu diren aurrerapenak gorabehera, erreferentzia akademiko izatearen baliorik ez dute galdu. Berrargitalpen honetarako egin da espresuki lanaren itzulpena, gaztelaniazko testuaren parez pare azalduko delarik euskara.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003