Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Ipuin Magikoak I (28)
Herri kulturaren narrazioak

Egileak:

    M.Etxeberria

Euskeran ere aukera duzu: Cuentos Mágicos I

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Liburuaren ezaugarriak

  • Enkuadernazioa Luxua - 216 orrialde (24 x 32 cm)
  • Argitaratze data: 2007
  • ISBN: 84-96288-
  • Argazkiak: 250
itzuli gora

Laburpena

Ipuina bizitzaren denbora da. Existentzi denbora

Ipuin herrikoi zoragarrietan , espazioaren gaia landu genuenean, honela genioen:

Tras esta exposición, podemos concluir afirmando que la geografía aparente que el cuento maravilloso ofrece a nuestra atención no se agota en sí misma, que dicha geografía no constituye, exclusivamente, el marco imprescindible para que un relato de aventuras, más o menos fantásticas, pueda tener lugar, sino que la geografía aparente simboliza una segunda geografía que representa los hitos principales, el arquetipo de toda historia personal: el paso de la niñez a la madurez, a través de un proceso social iniciático. (M. Etxeberria, Geografía Simbólica De Los Cuentos Populares Maravillosos Vascos. Ostoa, Lasarte, 1999, pag. 67).

Saiakera hartan, geografi esparrutik iritxi ginen bizitzara eta hemen prozedura bera errepikatzera goaz. Ipuinaren erreferentzi moduan, alde batetara utzi dugu kronologia denbora historikoa eta beste denbora desberdin bat aldarrikatu dugu beretzat. Denbora unibertsala, denbora gabea, ez lehen, ez orain,ez gero dena, denak batera baizik. Horrexegatik, aurrez aipatu dugun eraguztietako entzulego horretako bakoitzak eta denek bizitu dezaketen denbora.

Hain zuzen ere;

- Batzuentzat, batez ere, kontaketa entzutean bizituko duten denbora iragana (nahiz eta esan beharko genukeen iragana ez dela inoiz benetako iragana, gogoratzea eta oroimenera ekartzea ematen den bitartean).

- Beste batzuei ipuineko garaiak egunen batetan, ziurren, gertatuko denaren aurretikako bizikizuna eragiten die.

- Beste batzuentzat, azkenik, ipuineko garaiak, norberaren orainaldia bidean datorren heldutasun prozesua, bere oraineko bizikizuna nabarmendu eta adierazi besterik ez du egingo.

Ez da harrigarria, ikuspegi horretatik, edozein gizartetako kideengan ipuin herrikoi zoragarriak eragiten duten etengabeko lilura. Esan litekena da delako ipuinek “iratxoa” daukatela, nahiz eta sarritan destainaz “maitagarrien ipuin” edo “haurrentzako ipuin” bezala hartuak diren. Inor ez da geratzen bere xarmak ukitu gabe, zeren, azken batetan oso geurea dugun zerbait bertan aipatua geratzen deneko sentipena dugu denok: geure-geurea dugun askatasun eta estimazioa.

Zentzu horretan eta bihotz gabea izateko asmorik gabe, sumatzen dut era honetako kontaketenganako jarrera hotzek sarritan, edo norberak bere barruko ibilbidean bizitu izan dituen zailtasunak kanporatu ala, zorrotzago dena, ipuinak antzesten duen azken askatasunaren lorpenean izandako akatsa kanporatu besterik ez duela egiten.

Lehenengoak, imaginatzen dena –ia beti arrosa kolorekoa– eta egiazkoa denaren arteko jarrera ezkorra argitu dezake.

Bigarrenak, berriz, delako entzule ala irakurlearen barruko mundua jan dezakeen zaputzaldi sakona nahiko arrazoi litzateke ukapena kanporatzeko.

Dena dela, eta aipatutako ukapenak barne direlarikere, argi geratzen da ipuin herrikoi zoragarriak ez duela inor epel uzten. Zeren, nahi izan ala nahi ez izan, horrek gure barruko izpirik sakonenak ukitu egiten ditu, beraien bizikizuna, gogoratuz ala aurreratuz, edo orainean bizi dugunarekin gurutzatuz.

Ipuinak, denbora historikoaren hiru neurkeretara sarbidea ematen digu, bertan, historikoa ez den beste denbora batetako atea zabalduz, baina, halaz ere bere horretatik kanpo adierazi ezin daitekeena. Historia ez den denbora baina, bakoitzaren historia pertsonalarena dena. Historia ez den denbora, zeren eta, azken batean, bizikizun denbora beti gurkotua eta etengabe berritua delako.

Kalkoa erabiltzen uzten bazait, ipuina benetako timegatea da, pertsona bakoitzaren bizialdiarengan pribilegiozko sarbidea duena.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003