Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Euskal Herriko Flora (37)
Landarediak eta landare-espezieak

Egileak:

    R.Editorial

Euskeran ere aukera duzu: Flora del País Vasco

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Liburuaren ezaugarriak

  • Enkuadernazioa Luxua - 208 orrialde (24 x 32 cm)
  • Argitaratze data: 2009
  • ISBN: 9788496288805
  • Argazkiak: 234
  • Grafikoak edo mapak: 60
itzuli gora

Laburpena

Euskalerriko landaredia, nagusienik beintzat, iru eratakoa dala esan dezakegu, dagon lurraldeari begiratuta:

- Atiantiko aldera ixuria

- Mediterraneo aldera dutenak,

- Naparroa’ko Auñamendien goiak.

1. Lenengoan, ur guren diran mendi gaillurretaz Kantauri aldera dauden guztiak sartu bear ditugu: Zuberoa, Bee Naparroa, Lapurdi, Bizkaia ta Gipuzkoa’ren geingeiena, eta Naparroa’ko ipar sartaldea, Bidasoa’ren arrua bereziki dalarik.

2. Bigarrenean, Kantauri Mediterraneo arteko urgurenaz ego aldera daudenak sartzen dira, au da, Araba osorik eta Naparroa’ko zatirik aundiena.

Bereizketa ori, jakiña, ez da bat batekoa: ba dira maillak eta elkar naasteak ere.

Onela, adibidez, Euskalerriko muturrik ego aldekoena dan Kantabria mendiaren ipar aldea, benetan Kantauri itsas aldeko landarez jantzia da. Mendi artako iparaurpegian dauden pagadiak ditugu adierazpenik onena.

Baiña Trebiño Errioxa’ko urgurenaz Ego aldera igarotzea aski da, naiz mendi gaillurrez eta naiz Bernedo, Herrera ta Peñazerrada’ko portuetan barrena, batbateko aldaketa nabarmenaren aurrezaurre gertatzeko: pagadi ezkoen ordez, legorraldeko sastrakak, arteak, artexka edo zurbeltzak, ezpelak, erromeruak, ezkai edo erle berrak e.a.

3. Eta irugarrenik, Napar Auñamendietako goi lurretako landareak ditugu, batez ere Ortzanzurieta ta Anie mendien artekoak.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003