Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

La democracia a debate
Democracia y participación

Egileak:

  • F.Garmendia,
  • J.Setién Alberro

Euskeran ere aukera duzu: La democracia a debate

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Elkarrekiko etika

Liburuaren ezaugarriak

  • Enkuadernazioa Paper-azala - 176 orrialde (13 x 19 cm)
  • Argitaratze data: 2009
itzuli gora

Laburpena

Demokraziari buruzko bi azterketa kritiko eskaintzen dira liburu honetan. Lehenak, Pako Garmendiaren eskutik, gure gizartean bizi dugun ezbai larria agertzen digu: «demokrazia» izen bat berarekin eskaintzen zaizkigula edukirik kontrajarrienak, hain zuzen, elkarbizitza «demokratikoari» buruz. Hortik abiatuta, gaur egun demokratikoak jotzen ditugun iharduerei buruzko galdera kritikoak planteatzen dira: nortzuk diren demokraziaren egileak, zertan datzan bere edukia eta nola burutzen den.

Galdera horien inguruan, halare, alderdi etikoak azpimarratzen dira, horiek argitu gabe ezina delako aipatutako ezbaia era «demokratikoan» askatzea, alegia, herrikide bakoitza bere buruaren jabe gertatzeko eran, gainerako herrikideekin elkarlanean.

Argibiderako da, hain zuzen, On Jose Maria Setien jaunaren eskutik datorkigun idazlana, liburu honen enborra osatzen duena: «Democracia ´representativa´, participación social y democracia ´participativa´». Bere ekarri sakonean, gaur egun hitz horien estalpean gordetzen direnak ekartzen dizkigu argitara, ikusgune etikotik aztertu eta eztabaidatzeko. Elkarbizitzaren eta politikaren arauak gizabidean sustraituz heltzen dio demokraziari buruz gaur nagusi den hainbat eztabaidari.

Garbi damaigu aditzera, izenen gainetik, edukian dagoela mamia: gizabidezko benetako parte hartzean, arduraz eta erantzukizunez burutu beharrekoan, bakoitza bere buruz ari denean bezela, ordezkarien bidez jokatzen duenean. Idazlana bere osoan, gogoetarako eta eztabaidarako gonbitea da. Demokrazian nor izan nahi duenak, bere buruaz eta bere erantzukizunaz jabetu behar du. Setien Jaunaren azterketak epilogoan biribiltzen dira, garapen demokratikoak jartzen dizkigun erronken aurreran hainbat norabide eskainiz

Enrique Ayerbe Etxebarria. Argitalpenaren zuzendaria

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003