Euskeran ere aukera duzu: Loyola. Historia y arquitectura
Prezioa: 60 € Erosi
Imanol Murua Arregui (Gipuzkoako Diputatu Nagusia)eta Juan José Zubimendi Imaz (Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiroko Foru Diputatua)
Gipuzkoako Foru Aldundiak pozik hartzen du bere babespean eta aurkezten du Loiolako Arkibu-zainaren, A. José Ramón Eguillor-en, estudio argi hau; agirian dago A. José Ramón Eguillorek Fontanaren Loiolako monumentu-etxearen historiaz la dena dakiela. Pozik eskaintzen du ere, bai maketaren aldetik bai argazkien aldetik guziz edizio eder hau, Etor edit-etxea nor den ondo agertzen duena.
Loiola hasieratik espiritu-sinbolo bat izan da. Erlijio-turismoak Basilikan eta San Inazioren jaiotetxean bere zeru-gogoen leku bat aurkitu du. Baina, horrez gainera, Loiola kultura-sinbolo bat da, Gipuzkoak sortutako arte-obrarik berezienetakoa.
Foru Aldundiak orain dela gutxi Loiola bereraikitzeko proiektu haundia hasi zuenean, haatik eman zuen pauso hori, Monumentuak gordetzen zituen meritu haundienak jende gehienarentzat ez-ezagunak zirela uste zuelako. Horregatik Loiola berriz agertu behar zen. Bere arte eta historia geure jatorriko kultur-ondarea bait zen.
Gure Erdi-Aro beheko feudalismoaren historiak, bere Ahaide Nagusien eta Herrien arteko talde-gudekin, XV. mendean, Oñaz taldeko Loiola sendian bere zantzuak utzi zituen. Ilustraziñoak XVIII. mendean bere expropiazio eta restituzioekin ez zuen Loiola jo gabe utzi. XIX. mendeko karlista eta liberalen arteko gudak Loiola bataren alde eta bestearen aurka jarri zuen. Eta XX. mendeko historia ere ez da Loiolan bere urratsak utzi gabe igaro.
Loiolako arte-obra Loiola bera da; hori agertzen du bere nahas ezineko kanpo-orrazeak; hori, bere monumentu-eskailerek eta barneko bailagibel ederrek. Italiako Carlo Fontanaren barrokoa eta tokiko maisuek sartutako aldaketak, Loiolan, antzetsu bildu dira eta XVIII. mendeko barrokismoaren estilo klasiko eta modernoaren artean elkargune bat aurkitu dute. Harrigarria da, bestalde, nola eraiki zuten hiri-monumentu bat landa erdian, nola saiatu ziren Iraurgi ibarreko mendi eta oihanak Berniniren arte eta kultura goiarekin elkartzen.
Gipuzkoako Aldundiak Loiola: Historia eta Arkitektura, edizio eder hau pozik eskaintzen du. Zera uste du ziur, Loiolan, Inigo jaio zenetik bostehun urte betetzen direlako, munduko bost aldeetatik biltzen den jende ikasiari obra on bat eskuratzen diola, eta 2000. urtean sartzera doan gure Gizarteari bizi-malla goratzen lagunduko diola.
1991, Ekainak 1.
Imanol Murua Arregi
Gipuzkoako Diputatu Nagusia
Juan Jose Zubimendi Imaz
Hirigintza, Arkitektura eta
Ingurugiroko Foru Diputatua
Hogei urte baino gehiago da ni Loiolara destinatu eta etorri nintzela, eta handik gutxira hango Historia-Arkibua zaintzeko kargua eman zidaten. Horregatik, ez San Inazioren figura bakarrik, baina haren etxe eta Santutegia ere bertagotik ezagutzeko aukeran jarri nindutenez gero, polikipoliki zera ikusten joan nintzen, Arkibo hartan Monumentu-Etxe haundiari zegozkion dokumetu asko zeudela argiratu gabe edo la inork ere ezagutzen ez zituenak.
Gauzak horrela zeudela, Loiolara aleman batek idatzi zuen, Hellmut Hager-ek, Pennsylvaniako Unibertsidadeko arte-irakasleak. Gizonak Carlo Fontana berezi estudiatu zuen ordurako, eta gainera zorionez haren Loiolako proiektuen -zoritxarrez galduen- dibujo bat agertu zuen Erroman, eta dokumentu gehiagoren atzetik zebilen.
Bestalde, Madriden Rafal Má de Hornedo S.I. aurkitzen zen, literaturan eta arten kritiko famatua. Honek, 1956. urtean, San Inazioren heriotzaren 4. mendeurrena ospatzen zela-ta, "Miscelanea Comillas" aldizkarian, Loiolako Basilika ederraz, ordurarte argiratu zen gauzik onena idatzi zuen.
Biei deitu nien 1975. urteko udan Loiolan biltzeko. Eta orduan zera adierazi nien, Loiolako Historia-Arkibuan agertutako dokumentu berriekin osatu zitzatela heuren lanak, monumetu-etxeaz ahal zitekeen estudiorik osatuena aurkeztearren, dokumenturen bat oraindik ere hutsegingo bazen ere. Nik dokumentu berriak jarriko nituen aurrean, haien lanak koordinatuko nituen, eta gainera Loiolako historia eta arkitekturaz interesko puntu batzuk erantsiko nituen.
Batzar txiki gogoangarriak ale hau ekarri du. Bere gorputza, batez ere, Hager-en eta Hornedoren estudioek osatzen dute.
Hager-ek zera egiten du, Loiola egitean egin den proiektua berak agertu duen lehenarekin konparatu, eta, jeneral, Loiolako monumetua gainontzeko Fontanaren obra eta proiektuekin konparatu, eta obra hontan haren zentzu bereziak argitzen saiatzen da.
Hornedok kronolojiko konstrukzioaren historia onez-une kontatzen du, 1688an hasi zenetik 1 767an eten arte, garrantziko haundieneko puntu eta uneak agertzen ditu, eta, detaile txikienetan ere, autore nortzuk izan diren eta obra nola egin zen ezagutzen saiatzen da.
Liburuaren muin-alde hori nere bi estudioek osatzen dute: bata, Ibero Maisuez, Inazio eta Frantzisko aita-semeez, eta ze esku hartu zuten monumentua eraikitzen; eta bestea, ze San Inazioren zentzu duen haren basilika ederrak.
A. Hornedok berak aurretik beste estudio bat jartzen du -Hager-en eta berearen aurrekoa-, hau da, nola gertu eta burutu zen Errege-Kolejioaren fundazioa.
Nere aldetik, beste tema batzuk jarri nahi izan ditut lehen, San Inazioaren Etxeari doazkonak, haren etxea baita Santutegiaren muin-lekua eta bitxi horrentzako egin bait zen monumentu haundia haren bitxi-ontzi: historiko nola sortu den; San Inazioren egonaldiak bere etxean, haatik gurtzen bai dugu etxe hori; joandako gizaldietan ze erlijio-arte tratu eman zaion etxe horri; eta Loiolatarren jatorri-zuhaitzeko zein adar izan diren Etxe eta Maiorazgu horren jabe.
Eta gero, osatzeko gai gisan, zera erantsi dut, etxe honetan bizi izan direnen histori-sintesi bat, nola izan diren haiek legezko jabe, eta nola burutu ziren obrak XIX. mende azkenean eta oraingoan ere.
Azkenean, Loiolakoen dokumentu-eraskin luze bat, haien erroak eta historia azaltzen dituena.
Nere kolaboradoreei eskerrak ematen dizkiet ilusio osoz jaso zutelako nere proposizioa eta oso egonarriz lan egin dutelako, eta lan-eragozpen guziak eta gaisoaldiak ere superatu zituztelako.
Hau bakarrik erantsi nahi dut, liburu hau -lehenago adierazi dudan bezala- orain dela urte asko hasi ginela egiten, eta, arrazoi bat baino gehiagogatik, uste baino beranduago argitaratzen dela. Berandu horregatik batzuek Gipuzkoako barroko estiloaz eta Loiolako Santuetxeaz heuren tesi eta liburuetan, liburu honetako eta Loiolako Arkibu pribatuko material asko eta baliotsuak argiratu dituzte, lagun giroan eta sekreto eta isileko konfiatu zitzaizkienak. Geldi bedi hori egiaren alde eta adiskidetasun eta leialtasun legearen onerako.
Lan guziok San Inaziori -Loiolako Etxe eta Santutegiko gizandiari- eskaintzen dizkiot, haren hurrengo bi jubileu-urterako lehen-ale bezala; datorren urtean, 1990an, 450 urte betetzen bai dira Erroman Jesusen Lagundia aprobatu zutenetik eta 199 lan 500 urte Loiolan Inigo jaio zenetik.
Loiola, Apirilak 22, 1989
José Ramón Eguillor S.I.
itzuli gora