Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Euskal Herriko Fauna I (32)
Ornogabeak, Anfibioak eta Narrastiak

Egileak:

    R.Editorial

Euskeran ere aukera duzu: Fauna del País Vasco I

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Hitzaurrea

Carl Von Linné naturalista suediarrak, taxonomia zientifikoaren sortzaileak, izaki bizidunak sailkatzeko sistema bat asmatu zuen XVIII. mendean, eta, gaur egun ere, indarrean dago. Errealitatea sailkatzeko eta ordenatzeko saiakerak, metodo zientifikoarekin lotuak, aspaldikoak dira, gutxienez Aristoteleren garaiko Grezia klasikokoak.

Antzekotasunetan oinarritutako taldeak sortzea proposatu zuen Linnék. Espezie bakoitzari latinezko izen bat eman zion, eta bi hitz izaten zituen: horietako bat espeziearena berarena zen eta bestea, generoarena. Elkarren artean antzekotasunak agertzen zituzten espezie guztiak sartzen ziren. Espezie horiek, gero, familiatan biltzen ziren; horiek ordenatan, eta ordenak, sailetan eta filotan.

Linnéren eredua hierarkikoa da, sail bakoitza goragoko beste batean sartzen delako: animalien filo taldeek animalia-erreinua osatzen dute.

Hala ere, badago beste ikuspegi tradizional bat nahikoa sustraituta dagoena. Horren arabera, animaliak bi taldetan banatzen dira, sail taxonomikorik gabe:

- ornogabeak

- eta ornodunak.

Zoologo askoren ustez, sailkatzeko modu hori ez da oso zuzena, sentimendu antropozentrikoan edo, hobeto esanda, «ornodun-zentrikoan» oinarritzen baita. Charles Darwin-en lanen aurretik, gizakia kreazioaren gunetzat hartzen zen eta kreazio guztia haren inguruan mugitzen zen. Une honetan, eta itxuraz aldaretik erorita, oraindik ere uste dugu leku garrantzitsua dugula eta horregatik bereizten ditugu «ornodunak» eta «ornogabeak».

Milioi bat eta erdi espezie ezagutzen dira, eta, horietatik, 50.000 inguru dira ornodunak. Hau da, faunaren %95 ornogabea da. Are gehiago, kalkulatzen da 5 eta 20 miloi espezie bitartean egon daitezkeela, nahiz eta zientziak horietako asko oraindik izendatu ez, eta, horietatik, ornodunak gutxiengo oso txikia lirateke.

Bioaniztasuna zaintzea lehentasun bihurtu den honetan, arreta handiagoa behar lukete ornogabeek.

Zehaztasun zoologikorik ez duen arren, jende askok ontzat jo izan du «ornogabe» terminoa, eta, beraz, gu ere behartuta gaude termino hori erabiltzera, gauzak jendearengan hobeto irits daitezen. Baina bizidunen eta egituren aniztasun ikaragarriak eragozten digu ornogabeen filoak elkarrekin lantzea. Haien tipologia hain askotarikoa denez, horietako batzuk bakarrik aipa ditzakegu:

- moluskuak (gasteropodoak, maskor bikoak, zefalopodoak),

- poriferoak (belakiak),

- knidarioak (polipoak, marmokak, anemonak),

- platelmintoak (planariak),

- nematodoak (harrak),

- anelidoak (zizareak, izainak),

- ekinodermoak (itsas izarrak, itsas trikuak, holoturiak)

- artropodoak.

Azken horiek, artropodoak, filo askotarikoa eta kide ugarikoa osatzen dute, ezagutzen diren espezie guztien %85 inguru hartzen baititu. Honako ezaugarri hauek dituzte:

- gorputz zatikatuta,

- artikulazio-luzakinak,

- alde biko simetria

- eta kitinazko kanpo-eskeletoa.

Talde horren barruan, beste hainbat sail daude, besteak beste:

- araknidoak,

- krustazeoak,

- miriapodoak eta

- intsektuak; azken horiek dira ugarien naturan.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003