Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Euskal Herriko Fauna III (34)
Ugaztunak

Egileak:

    R.Editorial

Euskeran ere aukera duzu: Fauna del País Vasco III

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Hitzaurrea

Chales Darwinek (1809-1882) proposatu zituen eboluzioaren teoriaren oinarrizko postulatuak. Ingelesaren teoriaren arabera, inguruneko edo kanpoko faktoreen ondorioz, espezieek belaunaldiz belaunaldi aldatzeko gaitasuna dute. Izaki konplexuenak izaki primitiboagoen ondorengoak dira eta bide horrek jatorri komun batera garamatza. Euren artean hain desberdinak diren hegazti eta ugaztunen arbasoak, esate baterako, narrastiak dira. Dinosauroak aro sekundarioaren amaieran desagertu zirenean, ugaztunek eurek utzitako hutsunea baliatu zuten dibertsifikatu eta ekologikoki hedatzeko.

Ugaztunen arrakasta

Ugaztunen arrakasta ebolutiboaren arrazoiak dira:

• beren garunaren garapena izan zen. Garuna garatzearen ondorioz, ugaztunen adimena eta egokitzeko gaitasuna handitu egin ziren,

• ilea ere garatu zitzaien eta horri esker mantentzen dute, narrastiek ez bezala, aldaketarik gabeko gorputz-tenperatura. Aldatzen ez den tenperaturari esker, kanpoko tenperatura dena delakoa izanda ere, etengabeko jarduera manten dezakete ugaztunek.

• ugaztunen beste ezaugarri bereizgarri batzuk kumeak bizirik erditzea eta elikatzeko esnea ekoiztea dira; enbrioiaren babesarekin eta, geroago, amak kumei ematen dienarekin, harreman zuzena dutenak.

• ugaztun gehienak lehorrera adaptatu dira eta ingurune horretarako eraginkorrak diren gorputz-adarrak garatu dituzten.

Ugaztun batzuk ezohizko aldaketak jasan dituzte beren gorputz-ataletan hegan egiteko (saguzarrak) edo igeri egiteko (itsas txakurrak, zetazeoak).

Hautespen naturalaren lehia gogorraren ondorioz garatutako ezaugarri hauei eta beste batzuei esker, ugaztunek arrakasta handia izan dute.

Gizakien arrakasta

Gizakiok, ugaztunak gu ere, hedapen ikusgarria izan dugu:

- teknologia garatu

- eta kulturalki transmititzeko dugun gaitasunari esker, nahiz eta ezaugarri hori ez den gizakiona soilik.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003