Euskeran ere aukera duzu: Mendiak
Deskatalogatua
Lekunearen ikerketa ta kultura-kinka
Liburu ontako gai nagusia, lekunea dugu. Lekune edo tokiari garrantzi aundia eman diogu gure argitalpenetan, beste gauza geiagoren artean dalarik ere. Onela, Eusko Lurra: Euskalerriko Lutelesria argitaratu dugunean eta liburu ontan, bietan ere lekunea darabilgu gaitzat, baiņa alderdi ezberdiņak eta elkarren osagarriak ikutuz.
Lekunea ez dugu aztertuko emen, maiIlarik txikienean, erti-lan edo ederlanak (adibidez, irudi-gintza) ikertzen duteneko era berean: egiazko ta garrantzizkoak izanik ere, alor oietako eder-gose diran gutxigutxirentzat izango bai-litzake gure saioa.
Eguneroko lekunea aurkeztu nai dugu, arriskuz betea ta erri osoarena dan lekunea alegia: Begien aurreko lur-atalean ageri diranak, ezaguerarik gabeak, baiņa giza-girotuak.
Bizitzaren inguru-maria dakargu gaitzat: gizakiengan biozkada ederzaleak sortarazten dituan inguru-maria, soillak naiz goitarrak, baiņa guztiengan sortzen diran biozkadak.
Lur-azaleko inguru-mari zabalean sakondu nai ditugu erro edo sustraiak, ama lurrarekiko biozkada sutsuak piztu-erazteko asmoz; orrela, inguruko gauzen giro hereko egiņik, bertakoen artean bertakoturik bizi gaiTezen.
Jakintza ta gogo-lantzearen maillako nortasuna kolokaturik eta kinka larrian eukitzeak, geure lekunearekiko irizpide sakon eta jatorrizkoak ere kolokatu egin ditu.
Arrisku aundian dago gure lekunea: ibilbide ta ekonomi-maillako artu-emanetara zearo mugatzeko arriskuan, geometri-irudiak bezain otz eta elkor biurtzeraiņo gure lurraldea, iņolako biozkadarik sortarazteko gai ez dala. Biozkada oiek gabe, berriz, hakoitza ez daiteke bere inguruko giza-taldean txertatu: eta egunoroko gora-beera ugariak elkar-gurutzatuz sortzen dan erritasunaz jatorki kezkatzerik ere ez daiteke. Azkenean orixe bai-da gogo-lantze edo kultura.
Gizakien bizitoki dan lekunea, zein aldetatik ikusi, gora-beera aundia dago ortan: eta geometri-irudien eremu otzetik ikusita, giro jatorrik ez lezake eskeiņi biziarentzat, ez abereen eta ez landareen biziarentzat. Gauza bakarraren billa ibiltzeak, ikuspegia ere ez du aintzakotzat artzen. Ona emen ondorioak: inguru-maria zabarkerian utzirik eukitzea ta berezko izakeraz bestela edo kontra erabiltzea, eta, azkenean, desegitea.
Lur-gaiņa nolerebait giza-girotua dago: eta Euskalerrikoa, bear ba'da, oraindik are zeazkiago giza-girotua beste errietakoa haiņo. Zenbait alderditan desegiņik dago, edota arriskuan, eta ori giza-eragiņez noski; gaiņera, ez tokiak eta gauzak bakarrik, haita oietan itsatsitako giza-ikutua, au da, beste garaietako kultura-mailla batzuen ezaugarri zan giza-aztarna ere galdurik dago, edo gutxienez gal-zorian.
Ori guztiagatik, bada, ingurua bere osoan artuta eman nai du liburu onek ezagutzera: lekunea ta inguru-giroa ezagutzeko bidean, gidari izan nai du, ortarako, lurraren estalki diran landaredia ta aberedia aztertuz, eta bizi-giro jatorra edo ekologiaren oiņarriak eskeiņiz.
Ingurua giza-begiz ikusi ta bertan gizaikutua artu aal izateko bidea eskeiņi nai du liburu onek. Orrela, bada, inguru-marian eta ikuspegian giza-ikutua ta giza-aztarnak aurkitu aal izateko, lagungarriak eskuratuko diozkiote irakurleari liburu onek eta ondorengoek.
Euskalerria, Auiamendien inguruan
Euskalerriaren mapak ikustean, goietatik zintzilik dagon ortzi-arri bat balitz bezalako amets-irudipen bat nabaitu genezake, Kantauri itsasoari loturik agertuko ez ba'lira.
Itsasoarekiko aipamen orrek gauza bi gogorazten ditu: Euskalerria, ludí ontako lurra dala, batetik, eta kondaira ta kulturari dagokien alderdia benetan garrantzi aundikoa duala bestetik.
Arrantzale-bizikera, egia esan, garrantzitsua da gure Erriaren bizitzan: eta gure kondaira-zati aundiaren gertaleku izan da itsasoa bera.
Baiņa oiņarri sendoago ta aldakaitzagoak dituan gertalekua eskatzen du gure lekune edo inguruak: sustraiak legorrari lotuago dituan zerbait, beraz.
Eta arazoa ez da aukera bat egitea. Auņamendiak or daude. Euskalerriko bazterrak sartaldekoenetik ere ageri dira Auņamendiak urrutienean aurrez-aurre.
Auņamendietako sartalde-ertzean ikusi ta ulertu bear dugu Euskalerria. Obeto esateko, kondairan antziņatik izan dugun eta sekula galdu ez dugun era jatorrean ulertu dezan gure erri osotik, erraztasunak eskaintzera gatoz. Eta ikuskera edo ulerkera au, geografi-egituretan, bizi-giroan eta kulturan oiņarriturik dago.
Auņamendietako erri ikusi gaituzte antziņako kondailari, geografilari ta ibiltariak.
Gaurko euskal-kulturan oraindik ere bizi dan artzal-aroko gizabidea, arritzekoa ez danez, zearo mendi-girokoa da ta Auņamendien esparrukoa. Kulturaren garrantiizko agerpenak Auņamendietako toki askotan zabaldurik daudela adierazten digu etnografiak- lurralde zabal ortako izakera du, beraz, gure euskal-kulturak.
Eztabaidarik aski bada kondairalari ta politikarien artean: geografilariek ere milla iritzi ez-berdin izan ditzakete gure lur-egiturari buruz, jakiņa danez.
Baiņa iņongo iņondik ere ez daukagu geure oiņazpiko lurraldea, geurea dala argibidetu bearrik. Kultura-aldeko alderdiak aherastea da gure amets. Gure lekunea edo lurraldea sakonkiago ta era aberatsagoan ezagutu ta ulertzea da, beraz, gure elburua, eta jakintza-aldetik bakarrik ez, baita edertasunaren aldetik ere.
Bearkizunik gabeko eskeintza irekia aurkituko du emen irakurleak, lutelestia edo geografia aldetik beintzat Auņamendien esparruan uler dezan Euskalerria.
Ez da, ordea, gure lurraldea bertako koska ta zimur guztien neurri ta zeaztasunez orniturik emateko asmorik: beste nonbait haiņo mendi geiago dauzkagun ala ez argibidetzer ere ez da gure lana.
Gure lurraldea edo lekunea aalik egokien ikusi ta sakonki ezagutzen laguntzea da gure asmoa, kultura bere osoan ezagutzeko lagungarri dalako.
Mendia, berezko Iekune ta ekonomi-esparru
Emen mendiak azaldu ta ezagutzera ematekoan, ukatu eziņeko gauza bat daukagu gogoan: nekazari ta baserritarren bizitoki ta lanleku dirala Euskalerriko mendiak alderik geienetan, eta artzaintza ta basogintzarako tokiak dirala goienetan. Auņamendietako ardatzean diran tontor gorri edo arkaitzak izan ezik, beraz, gaiņerakoa ekonomi-esparru edo irabazpiderako tokia da.
Baiņa mendigoizaletasunak duan kirolalderdia, atseden-aldiari dagokiona dugu, eta irabazpiderako langintzaren ondorengoa da atsedena.
Orregatik, mendizalea mendira igotzen danean, zer girotun sartzen dan oartzea, bidezko dala uste dugu: ain zuzen ere kalean ezagutzen duana ez bezalakoan, au da, nekazari ta artzaiņen bizibiderako langintzen maillako kultura-giro berezian sartzen dala.
Gogorakizun au ziņez oiņarrizkoa dala uste dugu, mendiari era egoki ta aberasgarrian gozamenik artuko baldin ba'diogu.
Euskalerriko mendiak ezaugarri berezi hatzuk ere baditu: sakonki giza-girotua dagolarik ere izadia lurralde ontan, urigintzaren eta industriaren itomenetik urruti dago oraindik: orregatik, ekologia-egiturak eta beren jokaerak ez daude zearo ondaturik.
Ortatik sortzen da ainbesteko mendigoizaletasuna, izadiak jendearengan erakarpen aundia izatetik: ez da arritzekoa, beraz, Euskalerrian kirol-orotarik edatuena, mendigoizaleena izatea, jendetza aundiak sartzen hai-dira ortan. Eta ez da guzti-guztientzakoa, naiz gorputzeko ta naiz barruko trebetasunik aski eskatzen bai-du.
Jatorrizko gure ingurua, gure izadia, gure mendiak azaldu ta erakustekoan zein da gure elburua?
Bideak erakutsi ta izendatzea, mendi ta tokiak bereizteko ta beren izenez ezagutzeko gai egitea, gure ibillaldietako edozein bazterretan giza-ikutua edo urratsa ulertzera jendeak jasotzea: orra elburua.
Orrela, edertasun-sena landu ta aberastuta gertatuko da batetik; gure euskal-kultura obeto ezagutu ta sakontzera eramango gaitu bestetik.
Lurraldea ezagutzeak, bazterretako edertasuna ikusiz xurgatzeak, lurra bera ikutzeak, inguru-giroan sartzea ta bertan txertatzea dakarte.
Liburuki ontan azalduriko mendiak
Oria ibaitik asi ta Euskalerriaren Sartaldeko muturra bitartean, Kantauri ta Mediterraneo itsasoetara urak banatuz ur-guren diran mendi-multzorik nagusienak aurkeztu ditugu liburuki ontan.
Alde askotara begiraturik egindako aukera da: lutelesti edo geografia ta kulturari dagozkien arrazoiak ez-ezik,irakaste-ikasteko erraztasunak oiņarritzat artuta, baiņa argitalpenaren egokierak aaztu gabe.
Oria ibaia aipatu hearrekoa izan da geologi-azalpenak egitekoan. Ikuspegia edo ikusmira gogoan artuta ere baditu bere alderdi bereziak.
Bestalde, kultura-alorreko zenbait gauzatan, etnografiari dagokionez alegia, nolerebait muga gertatzen zaigu Oria'ren arrua.
Ixuri-aldeak bereizten dituan ur-gurena ez da asmaturiko zerbait: lutelestia ta kultura-alorrean oiņarritua da baizik; eta orrela, irakaskintza ta ikasketarako egokitasuna ezin ukatu, lurraldea ezagutzeko erraztasuna eskaintzen bai-du.
Oria'tik Sartalderako ur-guren dugun mendi-multzoa, zearo garbi ta ageria da: Aizkorri, Anboto, Gorbeia ta Salbada mendiak bai-dira, eta guztiak sakonki gizagirotuak ditugu, nekazari ta artzaien bizitza ta lanari esker. Jendetza aundien bizilekuetatik urruti ez daudenez, asko ta asko igotzen dira gaillur oietara, bide egokietan goruntz mendizaletasun aundiak eraginda. Mendi auek ain goituak ere ez diranez (egia esateko txikiak dira-ta), benetan ikusgarri dira alde guztietatik eta ikuspegi arrigarriak eskaintzen dizkigutenak.
Zenbait tontordik eta aitz zorrotzek itxura bereziak dituzte, askoz aundiagoek ez duten ikusgarritasuna eskaintzeraiņo.
Oria ibaitik Sortalderako ur-gurenak ez du onelako berezitasunik, berdintsuagoak bai-dira mendiak: batez ere Belate'tik aurrera, beren goitasuna dalata, bertako bizidunak eta alde-giroa, goi-mendien maillakoak bai-dira.
Alderdi orri dagokion liburukia antolatzekoan, oso gogoan artu bearrekoak ditugu irizpide oiek guztiak.
Erabillitako irizpide batzuk
Ibillaldietako ikuspegiaz batera gizagiroa ere ulertu aal izateko lagungarri izan nai dute liburuki auetako itz eta azalpenek. Tarteka ipiņi ditugun ibilbideak, berriz, itzez esandakoak eta argazkiz adierazitakoak toki bakoitzean bertatik-bertara ezagutzen asko lagunduko duten bitartekoak dira.
Egazkiņetik ateratako argazkiak, negualdian egiņak dira, bazterrak argiago ikusten ditugulako neguz eta ostogabeko zugaitzen artetik lurra ere garbiago ageri dalako.
Neurri egokiko goitasunetik artuak daude argazkiak: oi ez bezalako ikuspegi aberatsa emateko eran alegia; goiegitik ere ez, dana zapalean berdindurik ager ez dadin. Bestalde, mendi-gaillur oietatik ikus genezakean ikusmira berdintsua artzeko eran egiņak daudela esan bear dugu.
Eguraldi ederrak ziran egunetan aterata daudenez argazkiok, errazago lortu dute ikuspegia am urrutira garbiro luzatzea.
Ori guztia lortu aal izateko, argazki-bilduma aundia egin bear izan dugu, dirutxauketa ta lan astuna artzera beartuz argitaldaria.
Mendi-multzoen ikuspegi ta agerpen zabalak eman nai izan ditugunez, egazkiņetik ateratako argazkiak aukeratzekoan, mendizaleentzat jakingarri izateari areago begiratu diogu, edertasunari baiņo.
Lurretik ateratako argazki bikain eta meritu aundiko oietan, jakingarri izateaz aaztu gabe- edertasunari ta zeaztasunar begiratu diegu bereziki.
Orain arte argitaratu gabeko laburpenmarrazkiak ere lagungarri ontzat ipiņi ditugu, batez ere mendi-lerroak, toki-izenak eta bideak ongi ezagutu nai dituztenentzat.
Egazkiņetik ateratako argazkien jarrera edo adierazten duten norabidea batetik, eta mendi-lerro nagusienen anguluak bestetik, mapa egokiak dira mendigoizale argiarentzat, argazkietako mendiak banaka ezagutu ta aietako zeaztasunak ikas ditzan.
Osagarri guzti auen elkartasun egokiak, gure ustez beintzat, gure mendi-multzoen adierazpen naiko osoa ematen du; gaiņera, Kantauri alderako landare ta abereen berririk aski ere or dijoa aberasgarritzat.
Ain ugari ta arrigarri ez ba'dira ere gure landaredia ta abeldia, -eta ain zuzen ere orregatik- oiek bir-aurkitzea litzake liburu onen asmoetako bat. Onela, gure abeldia aurkitzea bakarrik ez dute egin zenbait argazkik, baita balio bereziz jantzi-erazi ere gure begien aurrerako.
Jatorrak dira argazkiak: au da, argitaratu gabeak, bertakoak, Euskalerriko bildumategietan zeudenak, argazkin gazteenak.
Liburuki ontako argazki bat bakarrik ez da kanpoko bildumategietatik artua; eta la guztiak emen bertan ateratakoak dira, bakoitza bere giroan. Badira batzuk, eiztaria bezain erne, ordu luzez zai-zai egon ondoren ateratakoak ere.
Toki-izenak eta itzen idazkera
Toki-izenak dirala-ta, berdintasun osorik ez dagola esan bearrean gaude: laburpen bat berean ere ez dago berdintasunik zenbaitetan. Toki-izenak erabakirik ezartzerik ez dugu nai izan: tokien izenak eta berriak eman nai izan ditugu, eta ortan tokian tokiko esaera ta aoskatzeek badute beren garrantzia. Zeaztasun-emailleen niaiIlarik ez dugu aldatu, eman aiņean artuz; nola-nai ere, errikoa bere ortan artu dugu, errikoa dalako artu bai-dugu.
Zenbaitentzat gauza arrotza gerta daiteke, oartzen geranez, gazteleraz idaztekoan ere euskal-orara idatzirik aurkitzea; adibidez, Gipuzkoa idatzi dugu ta urrena guipuzcoana ere bai.
Arazo ontan, egia esan, orain-oraingo erri-joerari jarraitzen diogu. Zenbaitek giza-lutelestitzat edo giza-geografitzai artuko duten liburu ontan, izkuntzarekiko eztabaida ta biurritze batzuen aztarnak ageritzat bertan sartzea, ez da arazoa bere lekutik ateratzea: gai auetan oso aldakor baidira irizpideak, irizpiderik danean. Eztabalda-giro au guztia, geure lurraren nortasunazjabetu naiaren agerpen da. Eta liburuan aztarna oiek sartzea, kultura-egoera larriaren lekukotzat izango da.
itzuli gora