Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Denbora eta bere sinboloak (5)
Iragankortasunaren kultura

Egileak:

  • E.Ayerbe Echebarria,
  • .Basurko,
  • F.Esnaola,
  • M.Etxeberria,
  • J.Kortazar,
  • J.Lanz,
  • A.Lertxundi,
  • J.Quijera,
  • J.Zunzunegi

Euskeran ere aukera duzu: El tiempo y sus símbolos

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Hitzaurrea

Argitaratzailea

Denboraren kontzientzia

“Zer da denbora edo aldia? Iñork galde ez ba’legida, ba-dakit; bestek galdeginda adierazten ez dakit.”

Hainbat eta hainbat aldiz entzun ohi dugun San Agustinen pasarte horrek erakusten du zehaztasunez, denboraren gainean hausnartzen dugunean aldiari buruzko zalantzek sortzen diguten nahastea. Horixe izan daiteke denboraren gainean dugun kulturaren zenbait alderdiri buruzko gure liburu honen abiapuntu. Zoriari zor diogu gure liburu hau kaleratzeko garaia milurtekoz aldatzearekin aldiak izan duen inflexioarekin batera etortzea. Pozez hartu dugu kointzidentzia.

Denboraren bi irudi

Honakoak izan daitezke denboraren funtsezko bi irudiak: denbora zatiezina (etengabea) eta zatigarria (etenkorra), biak milaka metafora eta sinboloen iturri. Xirripan behera doan korronte iraunkor eta etengabea izango litzateke denbora zatiezinaren irudia, eta zenbakiak, liparrak kontatzea, alegia, denbora zatigarriaren irudiak.

Ibaia eta iturria tropo unibertsalak dira: denbora-jarioaren metaforak. Eguzki-erlojuen ordu-tarteak, harea-erlojuetan irristatzen diren aleak, erloju analogikoetako penduluaren mekanismoetan ankorak ematen dituen kolpeak eta erloju digitaletako bulkada elektronikoak errealitate zatigarriaren (non zati bakoitzak osoaren jite bera duen eta zati bakoitzak osoa irudikatzen duen) irudi metaforikoak dira.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003