Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Euskal dantza (9)
Simboloen inguruan

Egileak:

    J.Urbeltz

Euskeran ere aukera duzu: Danza vasca

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Hitzaurrea

Argitaratzailea

Bi hitz liburu berezi hau aurkezteko, bi hitz beharrezko berezitasun hori nabarmentzeko eta ikerketa antropologiakoen barne baloratzeko eta bere testuinguruan kokatzeko.

Agian, dantza izango da kultur adierazpen guztien artean, bere jarduera erritoetan biltzen duena eta, horrenbestez, bere zentzu eta adiera sinbolikoa galtzeko arriskurik handiena duena, lzan ere elementu formalak asko zaintzen badira ere, bere zentzua zuten keinuak mugimendu mekaniko soilak izatera murriz daitezke, bere izaera galduz, nahiz eta estilizazioan irabazi eta itxura estetiko eguneratu bat lortu. Ikuskaritik ondoriozta daitezkeen agerpen folklorikoek, batez ere dantzekin gertatzen dena, kultur fosil gisa gera daitezke, bere materialtasunetik areago ezer gutxi adierazten duten gisara gera daitezke, eduki ezagunik gabeko moduetara murrizten, adiera jakinik gabeko adierazpenetara, bere ingurune naturaletik kanpo dauden testuetara. Zenbait kasutan antzaren keinuen zentzu hori adiera eduki berriez bete da, jatorrian eman zienetik desberdinak badira ere.

Juan Antonio Urbeltz folklorista da, folklorismoaren adiera tekniko eta garbienean gainera. Etnografiari buruzko jakintza izugarria du, herrialdean zeharreko ibilaldi patxadatsu eta arretatsu baten bidez jaso eta bilketa lan gogatsua egin baitu. Zientzia euskarri honek, datuen ezagupen zorrotza eta errespetua dakarrenak, hemen, liburu honetan egiten dituen lan etnografikoak egiteko legitimatzen du.

Gure herri honetan dantzak gaur egun dituen forma, funtzio eta adieraren gaineko ezagupen handi horrekin, beste herrialdeetako dantzak behatzeko, aztertzeko eta haiekin elkartzeko aukera ezin-hobea eman diote. Eta liburu hau da, hain zuzen ere, euskal dantzei buruzko eta beste herrietako dantzekin izan ditzakeen parekotasunen eta loturen gaineko behaketa askoen emaitza, beti ere formari eta sinboloei dagokionean.

Bestalde, Urbeltzek zenbait euskal dantzatan eta beste jai eta koreografia adierazpenetan zentzu aldaketak izan direla uste du eta, beste zenbait kasutan, bere lehen zentzu hura ahaztu dela. Horregatik gure autore honek folklore erritualaren berreskuratze bat proposatzen du, antzezpen irudikapenaren azpian zegoen irudimena eta haren zentzua berraurkitzeko eta jarorrizko sinbolismoa berreskuratzeko.

Liburu honetan kultur arkeologia egiten da dantzaren aztarnategian sakonduz, keinuak bananduz eta kulturaren oroimenean ikertuz, gorputz agerpenak eta jardueraren sekuentziak, mugimendua eta erritmoari zentzu eman eta dramatikoak egiten zituen kontakizun galdu hura bilatu nahian.

Ikerketa honek bide desberdinak jorratu ditu era horietako bat ikonokoa da, kultura desberdinen artean formaran dauden parekotasunek, antzeko zentzua izan dezaketela kontuan hartuz. Eta liburu honetan ekarpen ikonografikoa oso garrantzitsua da, parekotasunak eta hipotesiak indartzen baititu.

Sumatu diren parekotasunak eta kointzidentziak espazio zabal baten barne sartzen dira eta denbora atzera hainbeste egiten dute, badirudiela dantzaren bidez lehen zibilizazioak eratzen direla; eta horrenbestez kultura desberdinetan ageri diren arketipoak agertzen direla. Hala euskal dantzak , gutxienez Europako espazio testuinguru zabal horretan eta neolitikotik datorren denbora perspektiba baten barne kokatzen dira.

Aztarnetan ageri den bateratasunak dantza desberdinen zentzuari buruzko hipotesi ausartak egiteko aukera ematen dio eta, bide batez, erantzun asegarriak bilatzeko erronka diren galdera aski iradokitzaileak planteatuz. Ona izango litzateke honek guztiak euskal etnologia dinamizatzea gai honen inguruan..

Eta kasuren batean tesi eta hipotesi berri hauek ez balira onargarriak, hipotesi horiek berak proposamen poetiko gisa erabili behar dira kontakizun berriak sortzeko eta dantzen mugimenduak berrasmatzeko eta hutsuneak zentzuaz betetzeko.

Planteamendu hauei aurre egin ondoren irakurlearen jarrera euskal dantza folklorikoaren aurrean beste era batekoa izango da, ez baita liburu hau informazio etnografiko hutsa ematera mugatzen; hemendik aurrera, ikusle gisa, geure burua definitzera behartuta geratuko gara, jarrera hartu beharko dugu interpretazio proposamenaren aurrean eta ematen diren datuak aztertzera; gure irudimena berrikusi eta berregokitu beharko dugu.

Dantza ez da keinuaren estetika formalera mugatzen, erritmoaren eta taldearen ekintzara. Hemen agerian jartzen da, koreografiak, narrazioaren indarrez drama egiten dela; eta drama horrek kulturaren historiako zatiak kontatzen dituela: zibilizazio faseak, sozializazio formak, sineskeriak eta mitoak. Dantza keinuaren poetika da; eta dantza folklorikoa kulturaren oroimenaren keinu-poetika da. Eta liburu honek dantza folklorikoari bere maila hori itzultzen dio. Baina ez datu arkeologiko gisa, isil eta hila bere materialtasunean, baizik eta informazioa eman, poetizatzen, iradokizuna eta sugestionatzen duen tradizioko elementu gisa.

Inauterietako ttuntturroen soinuak, soinuaren izaera araotzaileaz hitz egiten digu; Besta Berriko prozesioan gizarte taldeak bere sorrera naturatik bereiztutako gune batean ospatzen du; ezpatak intsektuaren eztenaren mimesia dira; taldeko dantzatan dantzarien eskuak lotzen direnean, gizarte kohesioa sortu eta sinbolizatzen dute; zinta dantzek bizitzaren hariak ibiltzen dituzten perkaren mitoa poetizatzen dute. Aipatutako ikuspegi sinboliko hauek eta beste asko, liburu honetan ageri zaigun sinbolo aukera handi eta poetikoa da, gure euskal dantzak modu aktiboan ikusteko eta, esango nuke, beste edozein dantza folkloriko ikusteko.

lkusle gisa ere, dantza keinuan biltzen den oroimenaren birsorkuntza gisa ikusi eta begiratzen dugu. Ikuslea begiratzen ari den ekintza dramatikoan murgildu eta bere kontakizun autobiografikoaren zati egiten du tradizioaren testuinguru zabalaren barne.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003