Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Euskaldunak munduko itsasoetan zehar XIV - XVI. mendeak (38)
Itsasertzeko herri baten historia

Egileak:

  • R.Editorial,
  • J.Tellechea Idigoras

Euskeran ere aukera duzu: Vascos en los mares del mundo. Siglos XIV - XVI

Deskatalogatua

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Hitzaurrea

Itsasoa «eragile erabakigarria»

Nire asmoa ez da inola ere euskaldunen itsasoko historia kontatzen hastea. Ikertzaile askoren bizitza okupatzeko adinako lana izan daiteke, dokumentu-iturri sakabanatuak, ezkutuak eta nahi baino askoz urriago diren arrastoen bila ibili beharko baitute.

Julio Caro Barojak bere Los Vascos y el Mar (Donostia 1981) izeneko saiakera laburtuan azaltzen duen iritzian, itsasoaren ondoan bizitzea «faktore erabakigarria» da gure ekonomikoaren historian eta funtsezko osagaia Euskal Herriko herri gehienen «erritmo historikoan», Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdikoan batez ere. Baina, eragin ekonomikoaz gain, gertakari horrek baditu beste ondorio batzuk ere, gure antropologoaren iritziz, dioenean:

«Erdi Aroaren hasiera-hasiera aldetik, garapen bidean aurrera zihoazen Euskal Herriko portuak eta bertako jendea sona hartzen hasi zen arrantzale eta marinel gisa, ez soilik penintsulako beste herrien artean, baita Mendebaldeko europarren artean ere. Hala, barnerantz murgildurik bizi zen euskal jendearen ondoan, baziren kanpoarekin harreman biziak zituen euskaldunak, industria eta merkataritza, ontzi-arkitektura nahiz erreminta eta armagintzaren garapenean ziharduena eta haiekin jaioterritik urrun, negoziatzen zuena».

Ez dira behar bezain agerian jarri gure herriaren historian denbora luzez iraun duen jarduera horren ondorio neurtezinak. Marinel euskaldunen historia oraindik zain dago, kontatzen jakingo duen idazle baten zain, baina zailtasun nekezak gainditu beharko ditu horretarako. Marinel-bizitzaz baino gehiago arduratu gara artzain-bizitzaz eta nekazari-bizitzaz; ontzigintzaz baino gehiago etxeen eraikuntzaz; armarriez baino gehiago trikuharriez hots, hiribildu askotan ontzien eta baleen istorio luzeak oroitarazten dizkiguten harri horiez baino.

Antzinatik mare tenebrosum-aren arriskuak inolako babes ofizialik gabe –besteak beste, dokumentu idatzietan idatzirik gelditzen zirenak– beregain hartzen zaildutako gure marinelen balentria geografiko eta nautikoak gutxi agertzen dira agiri idatzietan. Balentria kolektiboak dira kasik, anonimoak, izenez ezagutzen diren marinel kontaezin ahalez burutuak, neguko gauetan ontziak portuan amarraturik gelditzen direneko kontakizunak, familietako edo tabernetako elkarrizketa isilen zurrumurru baino ez direnak.

Marinelen historia luze bat

Horiek horrela, nire asmoa ez da inola ere euskaldunen itsasoko historia kontatzen hastea. Ikertzaile askoren bizitza okupatzeko adinako lana izan daiteke, dokumentu-iturri sakabanatuak, ezkutuak eta nahi baino askoz urriago diren arrastoen bila ibili beharko baitute.

XV. mendea baino haratago joanda, maiz kontentatu behar izaten dugu urruneko itsasoetako euskal itsasontzien aipamen apurrekin, eta normalean garrantzizko gertakari historikoren bati loturik agertzen dira, eta bertako itsasoan eguneroko jardueraren presentziari buruzko aipamenik ere ez da gelditzen. Dokumentu zatiak urriak dira eta daudenak kronika orokorreko edo literatura-lanetako lerro bakanak izaten dira. Historiak egiten dizkigun begi-keinu iheskorren antzekoak dira, itsasoko gure ibilerak laburki argitzeko egiten dizkigunak.

Horregatik, kontent nengoke ez euskaldunen itsasoko Historia idaztearekin, baizik, flash modura, mendebaldeko eta penintsulako uretan euskal marinelen balentria ugarien historia apal batzuk moldatzearekin, gure kostaldeko zenbait herritan lehen aipatutako armarrietan bezala, marinel haien lekukotza uztearekin. Hemen bildutako berriek eta alderdiek gure historiako kapitulu horrekiko kezka eta ardura eragingo balu, pozik geldituko nintzateke. Aztertu eta dakiguna baino askoz gehiago da egiteko dagoena. Dakiguna, berriz, ezkutuan egoten da normalean, eta ez da gehiegizko izango kontzientzia historikora itzultzea, horrela, aberastu baizik egingo ez delakoan.

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003