Euskeran ere aukera duzu: Guía de la gastronomía popular
Prezioa: 90 € Erosi
Argitaratzailea
"HERRI GASTRONOMIAREN GIDA" honek, argazki ugariz hornitua dagoenez, euskal gastronomia ohikoa ez den ikuspegitik erakusten dizu bai irakurle bai ikusle zaitugun horri. Azken urte hauetan gastronomia inguruko liburu askok eta askok ikusi du argia, baina gastronomia ez baino "sukaldaritza" lantzen dute batik bat, errezeta sortak eskaintzera mugatzen baitira. Jakina, etnografia izaerako azterlanak ere badaude, baina gai honi betidaniko elikaduraren ikuspunturik heldu dioten azterlanak dira.
Eta, errezeten atalak aparteko garrantzia duen liburuetan artean, bada dietetikari garrantzi nabarmena ematen dion argitalpenik ere.
Gure liburu honek egutegiaren arabera jorratzen du gastronomia: gastronomia herrikoian eta jaiegunetakoan islatuz erakusten digu elikadura. Errezetak ere baditu. Baina, aldi berean, egungo elikadura-ohiturak ere gainbegiratzen ditu, bai goi mailako sukaldaritzakoak, baita egunez egun egiten ditugun otorduak ere; hori horrela, sukaldaritza berria eta fast food edo makrobiotika aipatzen ditu, labur bada ere.
Beraz, ikuspegi oso zabala hartzen du liburu honek: planteamendu etnografikoa eskaintzen du produktuak eta beren urtesasoia kontuan izanik, eguneroko elikadura eta ospakizunetakoa aintzakotzat hartuz. Dena den, garbi utzi beharra daukagu zenbait gertakari gastronomikoren jai-izaerak gainditu egiten dituela bai egutegia, bai festaren betidaniko espazioak eta esanahia. Erromerietan, esate baterako, gastronomia arloko ospakizunak ere izaten ziren besteak beste; baina, gaur egun, bestelako leku eta tenoreetan ospatzen dira jaiak eta horien elementurik nagusiena ez da gastronomia bera izaten. Hain zuzen ere, produktu herrikoien omenez burutzen diren jaiegunez ari gara, horien helburua produktuak sustatzeaz gain, kulturaren barruan merezi duten lekua ematea baita.
Gidaliburu hau, Euskal herri Enblematikoa sailaren barruan sartu dugu eta horrela, elikadurak eta gastronomiak duten izaera sinbolikoa eta enblematikoa aintzakotzat hartuz hautatu eta landu ditugu gai desberdinak; argazkiak ere, sinbolikotasun horren arabera hautatu ditugu.
Gure oroimen gastronomikoaren irudi bihurtu diren elikagai, errito, ontzi eta etikctci buruzko argibideak ere eman ditugu liburu honetan.
itzuli gora