Saltatu arakatzailea

Argitalpenak

Ipuin Erromantikoak IV eta Websterren Ipuinak Hurbilketa analitikoa (31)
Herri kulturaren narrazioak

Egileak:

  • M.Etxeberria,
  • I.Mercero

Euskeran ere aukera duzu: Cuentos Románticos IV y Análisis de los cuentos de Webster

Publikazio hau azpiko bildumaren tomo bat da:

Liburuaren ezaugarriak

  • Enkuadernazioa Luxua - 224 orrialde (24 x 32 cm)
  • Argitaratze data: 2007
  • ISBN: 9788496288621
  • Argazkiak: 400
  • Grafikoak edo mapak: 50
itzuli gora

Laburpena

Herri Kulturaren Narrazioak

Gogora dezagun ipuinei buruzko liburukiak Herri Kulturaren Narrazioak argitalpen-planean txertatzen direla.

Laugarren liburuki honetan lantzen ari garen corpuseko ipuinak eman ditugu argitara, Aarnie eta Thompson-en sailkapenean Ipuin Erlijiosoak, Eleberriak (Ipuin erromantikoak) eta ogro ergelaren Ipuinak izenburupean azaltzen direnen alorrekoak.

Hauekin osatzen dugu Ipuin Folkloriko Arruntak deituen saila Aarnie eta Thompson-en sailkapenean.

Hurrengo bi orrialdeetan kontsulta daiteke aipamen egiten ari garen horien sailkapen-zerrenda. Hondoa zuriz duen zerrenda horretan izenburuak bereizita azaltzen dira, gure sailkapenean izenburu horiei dagokien ipuin bakar bat ere argitara eman ez arren. Baina ohartarazpen bat eginez esan dezagun beste izenburupeko gisa jada argitaraturiko ipuinen artean izenburu hauetan egoki asko sar zitezkeenak ere aurkituko ditugula, beren osagai asko haienak ere badirelako. Ahoz ahoko transmisioaren bide luzean, kontakizunen jardueran bertan, ipuin batzuk beste batzuen gainean jarri dira eta nahasiz misto bilakatu besterik gabe eta agian konplexuagoa den hibridatze fenomenoa gertatu zaie.

Uste dugu irakurle zuhurrak osatuko dituela, ez ordea ardurazko lantxorik gabe, orain arte argitaratuarekin aipatu ditugun hutsuneak. Baina nolanahi ere gogora dezagun, lehendik argitaraturiko euskal ipuinen zenbait bildumek mugaturiko corpus baten gainean ari garela lanean (nahiz eta egia izan garrantzizkoenetan ari garela) eta gerta litekeena da gure ipuinlaritzan izenburu «huts» horiei dagokienik ez egotea.

Itzulpenei eta bertsioei buruzko beste oharretarako aurreko liburukietako aurkezpenetara jo beharko dugu. Azkenik esan besterik ez, gure bilduma honek ikerketarako materialen ekarpena egiten diola interesik duen irakurleari, eta aldi berean berehala irakurri eta atsegina hartzeko gai ere badela. Jatorrizko testuak eta itzulpen edo bertsioak berregiten ditu maila batean edo bestean, hala nahita jatorrizkoari lotzen zaizkionak, gazteleraren zuzentasunaren kaltetan bada ere sarritan. Hauek horrela, irakurleari oroitarazi behar diogu testuak ez direla beti «berehalako kontsumokoak», baizik bigarren irakurketa bat behar-beharrezkoa dutela; edozein motako literaturari atxikirik dagoen kontua da bestalde, normalean irakurketak errepikapena eskatzen baitu eta baita metairakurketa bat ere.

Webster-en Ipuinak. Hurbilketa analitikoa

Interesgarria iruditu zaigu eranskin garrantzitsu modura Imanol Merceroren azterketa formal gisako ikerketa-lana argitaratzea, metodoa bera nahiz Websterren ipuinei buruz egiten duen azterketa ohiko irakurleari nola irakurle interesatuak diren ipuin-kontalariari probetxugarri gertatuko zaielakoan, bai ipuinen ikerketarako kontzeptu-tresna baten jabe egiteko nola ipuinak modu sortzaile batean kontatzeko.

Enrique Ayerbe

itzuli gora

Etor-Ostoa |Plaza del Caddie, 1-1º C. Lasarte/Oria. 20160. Gipuzkoa. Euskadi. Tel. (34)943 371 518 | Fax. (34)943 372 003